Arte[faktua] 189: Jon Abril Olaetxea idazlearen ‘Isildutako eskuak’ ahotsa izan ez dutenen berbak ezagutzeko bilduma

Arte[faktua] 189: Jon Abril Olaetxea idazlearen ‘Isildutako eskuak’ –

Larunbat honetan, kazetaria, kultur dinamizatzailea eta Elhuyar Hiztegiaren zuzendari nagusia den Jon Abril Olatxea elkarrizketatuko dugu ‘Isildutako eskuak’ (Elkar) liburuaz solastatzeko. Tene Mujika Saria irabazi zuen 2022. urtean hamalau protagonista dituen emakume langileen bilduma horrek. Zein da isilduta egon diren esku horien ahotsa? Euskal Herriko gerra osteko lan baldintza eta eskubide desberdinez gain, betidanik zapalduak izan diren horien, baina berdintasunaren alde egin duten horien istorioak ezagutuko ditugu. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Berako Gure Txokoa elkartera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Abrilek kazetaritzan eta Ahalduntze Bertso Eskola Feministan aritzen den Ainhoa Larretxea Agirre gonbidatuko du saiora. Bertsolaritza errimak eta hitzen loturen edertasuna lortzeaz gain, ahizpatasuna lantzeko eta gainerako emakumeak ez epaitzeko gunea ere izan daiteke.

Bestalde, Donostiako Zubieta-Troa liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Rosa Tapiaren eskutik saltegiaren sorreraren eta berezitasunen berri izateko.

Maider Uriarte irakurlearena izango da aste honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Errenteriako kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 189: Jon Abril Olaetxea idazlearen ‘Isildutako eskuak’ ahotsa izan ez dutenen berbak ezagutzeko bilduma

aurreko saioan…

Arte[faktua] 188: Izaskun Igoa idazlearen “Hotza bazkatzen” gaur egungo kezkak biltzen dituzten hamar galdera

Arte[faktua] 189: Jon Abril Olaetxea idazlearen ‘Isildutako eskuak’ ahotsa izan ez dutenen berbak ezagutzeko bilduma

Arte[faktua] literatur saioa ETBn