Katalanen gezitxoa, espazioan

Katalanen gezitxoa, espazioan –

Joxe Aranzabalek Faroa blogean.

Katalanen gezitxoa, espazioan
Enxaneta nanosatelitea, Kataluniako Generalitateak espaziora bidalia.

Gaur goizean Kataluniak nanosatelite bat bidali du espaziora, Enxaneta izenekoa, Soiuz suziri batean, Baikonur kosmodromotik, Kazakhstanen. Enxaneta izango da Kataluniako gobernuaren New Space programaren lehen misioa, eta erabiliko da 5G konektibitatea hobetzeko.

Arreta eman dit nanosateliteari jarri dioten izena, Enxaneta. Hiztegietan begiratu dut, eta bi esanahi aurkitu dizkiot:

Enxaneta: iz. 1. Giza-gaztelu bateko gailurrera iristen den neskatila edo mutikoa. 2. Zerura seinalatzen duen gezitxoa.

Joan Corominesen ustez, bata eta bestea lotuta joan daitezke, zeren azken castellerra gezi baten punta bezalakoa baita.

Keinu polita, beraz, Generalitateak izan duena casteller neska-mutikoekin, elkartasunean landutako etorkizuna irudikatzen baitute. Eta apostu interesgarria geroaren alde.

Katalanen gezitxoa, espazioan

Katalanen gezitxoa, espazioan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.