Nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?
kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen –
Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: Nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?
JARDUNALDI IREKIA
2017ko ekainaren 7an eta 8an
Carlos Santamaria Zentroko liburutegiko areto nagusia.
UPV/EHUko Gipuzkoako campusa. Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia
Izena emateko epea 2017ko ekainaren 1a arte
Jardunaldian parte hartzea doakoa izango da
…
COMBI (Communication competences for migrants and disadvantaged background learners in bilingual work environments) Europako proiektuaren helburua da lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak hobetzeko metodoak garatzea. Europako hizkuntza-aniztasuna hartzen du kontuan proiektuak, eta zaintza sanitarioan lan egin nahi duten pertsona migratzaileei lagundu nahi die hizkuntza gutxituan komunikatzen. Xedea ez da ikasleek erabateko gaitasuna bereganatzea, baizik eta lantokian bertako hizkuntza gutxituan komunikatu ahal izatea.
Banaiz Bagara Elkartea eta Elhuyar Aholkularitza ari gara COMBI proiektuan lanean, Europako beste lau bazkiderekin batera. COMBI jardunaldian, proiektuan orain arte izan diren emaitzak aurkeztuko ditugu eta Europako hainbat adituren eskutik beren herrialdeetako praktika onak ezagutzeko aukera izango dugu. Elkarrengandik ikasteko eta COMBI proiektua eremu profesional desberdinetako ekarpenekin aberasteko gunea izango da jardunaldia.
Metodo berriak lantzen ari gara zaintzaren sektoreko langileak lanean hizkuntza gutxituan komunikatzeko gai izan daitezen, eta jardunaldian, orain arteko emaitzez gain, Europako zenbait herrialdetako praktika onak ezagutu eta partekatuko ditugu. Egitaraua ikusteko edo izena emateko, sakatu hemen.