Cannesera joaterik izan ez dugunontzako estreinaldiak

Cannesera joaterik izan ez dugunontzako estreinaldiak –

Estreinaldiak: Maiatzak 26

Egilea: Maialen Goñi

.

You’re Ugly Too (Entre los dos)

Mark Noonan irlandarrak 2015eko Berlinale zinema jaialdian aurkeztu zuen familia giroko drama interesgarria asteburuan helduko da gure zinema aretoetara. Will da filmeko protagonista, senide baten heriotzagatik Stacey hiloba zaintzeko baldintzapeko askatasuna lortuko duen gizona. Hala, Irlanda erdigunera abiatuko dira, elkarrekin bizimodu berri bat abiatzeko asmotan, baina hainbat oztopo topatuko dituzte: Stacey ez dute eskolan onartuko berriki garatu zaion narkolepsia gaitza dela-eta, eta Willek baldintzapeko askatasuna arriskuan jarriko duten hainbat arau hautsiko ditu, neskatoaren ongizatearen mesedetan. Horrek bien arteko harremana kolokan jarriko du. Aidan Gillen eta Lauren Kinsella aktoreek gorpuztu dituzte bi pertsonaia nagusiak.

.

Paula

Alemaniatik, ostera, XX. mendearen hasieran bizi izan zen Paula Becker margolariaren bizitzari buruzko film homonimoa iritsiko zaigu, Christian Schwochowen Paula. Carla Jurik gorpuztuko du 24 urte zituela estilo propio eta ezberdin bat garatu zuen artista. Otto Modersohn margolariarekin ezkondu zen, erabat maiteminduta, baina bost urte egin zituen etxeko eginkizunetan murgilduta, eta horren aurrean, Parisera bakarrik joatea erabai zuen, bere irudimena askatzeko. Alemaniako Zinemaren Sarietan ekoizpen-diseinu onenaren eta jantziteria onenaren sariak jaso ditu.

.

Voyage à travers de le cinema français

Iazko Cesar sarietan dokumental onenaren kategorian proposatu zuten Bertrand Tavernier zinegile ospetsuaren dokumentala. 30eko hamarkadatik 70eko hamarkadaren lehen urteetara, Frantziako zinemaren historia errepasatuko du lanak.

.

Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales (Piratas del Caribe: La venganza de Salazar)

Johnny Depp, Orlando Bloom, Keira Knightley eta Karibeko Piratak sagako gainerako aktoreek kide (ala etsai) berri bati eman diote ongietorria bosgarren atal honetan: Javier Bardem aktore espainiarrak gorpuztutako Salazar kapitaina. Bermuden Triangelutik ihes egin berri du, eta Jack Sparrowren eskifaiarekin egingo du topo. Bigarren honek Poseidonen Hiruhortza topatu beharko du itsasoak menderatu eta Salazarri aurre egiteko. Spen Sandberg eta Joachim Ronning bikoak hartu du filma gidatzeko ardura oraingoan.

.

Wilson

Daniel Clowesen eleberri grafikoan oinarritutako filma prestatu du, aldiz, Craig Johnson zuzendari estatubatuarrak. Izenburuak dioen bezala, Wilsonen abenturak kontatuko dizkigu. Aita hil berri zaio, eta bere emazte ohiarekin zuen harremana berreskuratu nahiko du. Hala jakingo du, banandu ostean jaio zen alaba bat duela, egun nerabea dena, eta adopzioan eman zutela. Bada, bi emakumeekin bilduko da, baina zita ez da espero bezala irtengo. Woody Harreslon, Laura Dern eta Isabelle Amara aktoreek hartu dute parte AEBtako film independete honetan.

.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Cannesera joaterik izan ez dugunontzako estreinaldiak

Cannesera joaterik izan ez dugunontzako estreinaldiak –

Euskal pantailaren gunea