Kalimotxoa, euskaldun unibertsala (poemak eta kantuak)

Kalimotxoa, euskaldun unibertsala (poemak eta kantuak) –

Kalimotxoak mende erdia bete duela-eta -1972an nahastu bide zuten lehen aldiz ardoa koka kolarekin-, omenaldia egin zaie sortzaileei. Halaxe irakurri genuen Berria egunkarian:
“50 urte dira Antzarrak kuadrillak kalimotxoa sortu zuela, Algortako Portu Zaharreko jaietan. Egindakoa eskertzeko, omenaldi bat egingo diete abuztuaren 12an, Getxon”.

Berriari erantzunez baina, kokakola eta ardoa askoz aurretik ere nahasten zirela adierazi zuen sare sozialetan armiarma.eus atariko Literatura Emailuak, frogatzat Gabriel Arestiren poema bat agertuz. Kalimotxoa, euskaldun unibertsala (poemak eta kantuak) Azpiko hauxe:

Nire laguna zen
nire lagun maitea.
Egiten genuen goizaldean musean:
zortzi errege zeuden ta zortzi bateko.

Jokatzen genuen txorizo frijitua eta arno beltza koka-kola batekin,
kai aldeko taberna euskaldun batean
”.

Gabriel Aresti (Egan aldizkaria, 1961)
“Zuzenbide debekatua” poema bildumako “JanJan motzaren erak” izeneko piezan

Berria egunkariko eta Armiarma atariko kontuak irakurri, eta akordatu gara @Jokin_EH izeneko txiolariari ikusi diogula txinatar kalimotxoa aurkezten, botila bat erakutsita.

Are, akordatu gara Eilen Jewell estatubatuar kantariak ere egin ziola gorazarre edariari, “Kalimotxo” izeneko surf kantu instrumentalarekin itxi baitzuen “Queen Of The Minor Key” (Signature Records, 2011) diskoa; Euskal Herrian ere zuzenean jo izan duena -ikus, azpian, Kafe Antzokiko bideoa, Oskar Azanzarena-. Boisen jaioa da Jewell, eta Ruta 66 aldizkariari azaldu zionez, bertako Gernika tabernan edaten omen du kalimotxoa; (gure edari) euskaldun unibertsala.

Kalimotxoa, euskaldun unibertsala (poemak eta kantuak)