Azterketa eta kartzela (filosofia eta bertsolaritza III)

Azterketa eta kartzela –

Filosofia eta bertsolaritza (II)

Azterketa eta kartzela (filosofia eta bertsolaritza III)Dirudienez, mugikorraren eraginez, besteak beste, inoiz ez bezain sakabanatua eta urduri dabilkigu atentzioa. Gainera, eta mugikorra baino lehenagokoa da joera hau, nekeza zaigu edozeri buruz geuretik mintzatzea, errazagoa da besteri entzundakoa edo irakurritakoa gogoratu eta ziplo botatzea. Kasurako, azterketako galderak irakurri orduko hasten zara erantzunak idazten, denbora kosta lain kosta irabazi guran-edo, ez jakin zertarako, beti entregatzen baituzu txirrina jo baino lehen.

Kartzelako ariketak iradoki zidan pentsatzeko orduan hain kaltegarria den presa hori desaktibatzeko bide bat. Aspaldion, ikasleei azterketak banatu eta ordu laurden igaro ostean baino ez dizkiet bolalumak ematen. Ordu laurden horretan egin dezaketen gauza bakarra da galderak patxadaz irakurri eta erantzunei buruz pentsatzea. Distantzia hartu, perspektiba aukeratu, erantzun osoa irudikatu, gogoan erabili eta taxutu, amaiera erabaki, kartzelako lanean bezala, eta ez erantzuna di-da goitikatu. Idoia Pujana bertsozaleak jakinarazi dit Suediako Institutuetan ere, Biologiako azterketetan bai bederen, ohikoa dela jokabide hori. Oxala gero eta ikasgai gehiagotara zabalduko balitz, eta azterketa orotan ezarri, hain baita onuragarria.

Filosofia eta bertsolaritza (IV)

Azterketa eta kartzela (filosofia eta bertsolaritza III)

Zer duzu buruan “Azterketa eta kartzela (filosofia eta bertsolaritza III)”-ri buruz

  • Benat Castorene 2022-08-17 09:01

    Denbora batez bertsioa egiterakoan ere erakasleek ikaslei debekatzen zuten hiztegia segituan idekitzea. Behar zen lehenik testua irakurri eta berrikakurri lehenik ginakienarekin konprenitzen entseiatuz.
    Esaten duzun bezala, atentzioa emaiteko gaitasuna garrantzia itzela du. Eragina du gure hausnarketa eta lanaren kualitatean. Adibidez, matematikako problema baten aurrean, atentzio handiena eman behar zaie emandako datu guzieri. Gaitasun hori ez datorkigu sortzetik eta nahiz familiako heziketak asko egiten duen, ez eiki da beti kultura-maila kontu.
    Erakasleek, beren programaz gain, gaitasun hori garatzen lortuko balute segur mesede handia egingo lieketela ikaslei bizi guzirako.