Leku Urrunen Atlasa: Juri Gagarinen hiru toki urrunak

Ez dakit Juri Gagarin Kirgizistaneko heroi nazionaltzat har daitekeen, baina bere presentzia nabaria da hainbat lekutan. Ez da gutxiagorako: espaziora joan zen lehen gizonak, balentriaren ostean, Issyk Kul lakuaren hegoaldean dagoen Tamga herrian hartu zuen atseden.

Leku Urrunen Atlasa: Juri Gagarinen hiru toki urrunak
Juri Gagarin

Kazakistanen hegoaldean dagoen tokia da Baikonur. Errusiak alokatuta du 2050era arte eta, bisitatzea posible bada ere, baimen ugari behar dira. Eta Baikonur ez dago Baikonurren. Gerra Hotzean izen hori eman zitzaion kosmodromoari, erlatiboki urrun dagoen beste herri baten izena, etsaiak aurki ez zezan. Bertatik atera zen Gagarin, munduko begi guztietatik ahalik eta urrunen, inoiz inor joan ez zen leku urruna bisitatzera.

1961eko apirilaren 12ko goizeko 6:07UTCtan “Poyekhali!” esan zuen, “abia gaitezen!”. Munduari bira eman zion espaziotik. Lehena izan zen. 8:05UTCtan Engels herritik gertu lurreratu zen. Baikonur leku urrunetik 280 km.ra, nekazari baten etxe alboan. “Sobietarra naiz. Telefonoz deitu behar dut Moskura” esan zien estralurtar baten iritsiera ikusi zuten lehenengoei.

Ordu gutxitan Tamga herrira eraman zuten, bertan oraindik dagoen sanatoriumera, eta hori izan zen bere hirugarren leku urruna. Bisita posiblerik gabe, edozein europar, amerikar edo potentziatik urrun, opoarrak hartu zituen Issyk Kul lakuaren inguruan.

Leku Urrunen Atlasa: Juri Gagarinen hiru toki urrunak
Juri Gagarini omenaldia Historiako Museo Nazionalean (Lenin Museoa)

Issyk-Kul lakuaren hegoaldea
Gaur egun mashrutka arrun batean posible da Tamgara joatea. Guk Karakoletik Koxkorrerako bidea egin behar dugu, eta ditugun bi bideetatik hegoaldekoa hartzen dugu. Gaur egun amerikarrak daude inguruan eta guri, hegoaldekoa hartzeko erabakian laguntzen, amerikar bat dago. Couchsurfing bidez ezagutu dugun Alexek eta bere lagun Macek esaten digute luzeago izanda ere, merezi duela.

Eta han hartzen dugu Balitxkira eramango gaituen mashrutka, sei orduko bidaia. Ondoren beste garraio bat beharko dugu Koxkorrera, arratsaldez han bidaiaren atal barrantzitsua dugulako hitzartua. Bidaia panoramikoa da hau, beraz. Mendi altuek inguratzen dute Issyk Kul lakuaren hegoaldea, eta mendi horien aurrean badlands itxurako paisaia dago, gure Bardeen antzekoa, agian zuhaixka gehiagorekin. Kazakiar eta errusiarrek bisitatzen dituzten hotel konplexuak ere badira, eta eraikitzen edo/eta abandonatuta ematen duen apartamendu talde handiak ere ikusten ditugu. Egun batzuk geroago irakurri nuenez horietako batean ospatzen dira, urtero, Manaskien bilkura (hitz egingo dugu besteren batean manaskien inguruan).

issyk-kul-738x494
Tamgako hondartza

Herri atsegina ematen du Tamgak. Hondartza, gutxienez, polita du. Eta herrialdean oso ohikoa ez dena: zuhaitzez beteriko basoa inguruan. Bertan geratzen dira gurekin batera dihoazen 4 turista atzerritar, mendira joateko intentzioz. Larunbata da, ramadana bukatu da, eta ezkontzak eta azokak daude herri askotan. Jendea igo eta jaitsi dabil, etengabe, gure mashrutkan.

Leku Urrunen Atlasa: Juri Gagarinen hiru toki urrunak

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...