Kantinerak soberan Hondarribiko alardean?

Datorren astean dira Hondarribiko jaiak eta bere karietara, asteartearekin ospatuko da alarde ospetsua. Esan beharrik ez dago, berarekin piztuko dela azken urteotako eztabaida bera emakumeek alardean desfilatzeko duten eskubidearen inguruan. Egia esanda, herrian eztabaidak eta kontsignak hasita daude, baina oraingoz begian gehien jo diguna, Onddarbiko pertsona normalok izeneko blogean aurkitu dugun artikulu bat izan da, hemen jarraian itsasten duguna.

Alardeko konpainia feminista batek kantinerarik behar ote duen, eta nolakoa, galdetzen du, besteak beste, artikuluaren egile ezezagunak. Beste torloju itzuli bat gainerako euskal herritarrak behin eta berriro harritzen gaituen gaiaren  inguruan.

Kantinerak soberan Hondarribiko alardean?

Azken aldian, behin baino gehiagotan entzun eta irakurri behar izan ditut Jaizkibel konpainiak kantineraren figura mantentzeagatik eginiko kritika eta mesprezuak. Batzuen ustez, kantineraren pertsonaia, neskatxa lirain eta panpoxaren moduan irudikatua eta gudaosteko sari edo trofeotzat gurtua, ezin da inolaz ere bere burua feministatzat duen konpainia baten aldarriekin bateragarria izan. Hauen ustez, kolektibo feminista batek ezin du emakumearen papera rol sexual batera mugatzen duen interpretaziorik onartu. Inolaz ere, neskatxa batek ezin du bere burua erreklamo sexual soilera mugatzen duen “puta”-ren pertsonaia antzeztu.

Eztabaida honek, zinez gogorarazten dit Europa iparraldeko estatu batzuetan, zenbait instituzio eta GKE-k prostituzioari buruz duten ikuspuntuaz. Prostituzioak emakumearen estatusa erabat degradatzen duelakoan, prostituzioaren debekua aldarrikatzen dute, putak kaleetatik atera eta beste lan “duinagoetan” berrezarriak izan daitezen eskatuz. Guztiz jarrera txalogarria, sexu-langileak beste lan “duinagoetan” sartzeko baliabideak eduki eta batez ere, puten nahia hori den bitartean.

Eragile hauen irizpideetatik oso gertu, alardean kantineraren papera kritikatzen dutenek, guztiz jarrera paternalista batetik egiten dute, emakume hauentzat onena zer den edo beraien nahi eta desirak zeintzuk diren dakitelakoan. Lehenengoek putek puta izan nahi ez dutela asumitzen duten moduan, bigarrenek kantineraren paperak emakumea degradatzen duela asumitzen dute.

Nolanahi ere, ulertu dezaket kantineraren paperak kontrobersia sortzea feministongan, emakumearen objetibizazio sexuala, gaur egun, askatasun sexualaz mozorrotzen den fenomenoa baita. Hala, ez dut argi zein punturaino diren kantineraren makillaje eta atontzeak kantineraren nahia eta aukera edo gizarte patriarkalak inposaturiko zerbait. Argi daukadana da ordea, emakumearen objetibazio horretan, emakumea zapaltzen duena objetibizazio hori dela eta ez kantineraren liraintasun eta apaintzeak. Esan nahi dudana da, kantinerari ematen zaion konnotazio sexuala kantineraren mozorroaren atzean dagoen emakumeari egotzi beharrean, konnotazio sexual hori, begi lizunez begiratzen dionari egotzi behar zaiola. Kantinera ez da neskatxa txolin bat kantinerak hala izan nahi duelako, begiratzen duenak txolintzat hartzen duelako baizik.

Are gehiago, gaiaren hondoetara joanaz, inpresioa daukat ezkerreko militantziatik, emakume bat makilatu eta apainduta egotearen arrazoi hutsagatik, bere jardun politiko eta intelektuala ezbaian jartzen dela. Uste dut ezkerretik kantineraren jarduna eta jasan behar dituen presioak, maiz, oso modu azalekoan gutxietsi egiten direla, emakume lirain eta panpoxa izan eta makilatu eta atontzeak ahultasuna eta patriarkatuari men egitea esango balute bezala.

Feminismoan jarduteko modu bakar eta bateraturik ez dago, feminismo mota asko daude eta denak dira balizkoak. Egin daiteke emakumeen eskubideen alde Kale Nagusiko espaloietan emakume soldaduak txalotzetik, kantineraren papera interpretatzetik edota blog anonimo batean idaztetik.

Hau guztiagatik, uste dut feministon bideak ez duela emakumeen askatasun eta aukeren pribazioen bidea izan behar, emakume guztiei euren eskubide guztiak bermatzen direla ziurtatzea baizik. Kantineraren figura ezbaian jarri beharrean, jarrera paternalistetatik urrundu eta emakumeei aukera guztiak mahai gainean jarri eta haiek erabaki dezaten ahalbidetu behar dugu. Ez dago eta, norberak bere buru eta gorputzarekin zer egin nahi duen erabakitzea baino ezer askatzaileagorik.

Hortaz, uste dut kantinera epaitzea baino, kantineraren inguruan sorturiko sobreaktuazio eta gehiegikeriak izan behar direla gure kritiken jomuga. Zergatik kantinera bakarra eta ez Donostiako danborradan bezala nahi adina? Zergatik bakarrik neskatxa gazteak eta ez edozein adinetakoak? Zergatik mojigata eta ez promiskua? Zergatik emakumezkoa eta ez gizonezkoa, edo erdibideko beste zerbait? Zergatik onartu bere edertasunean oinarritutako kritika matxista eta azalekoak? Zergatik merendola prestatzea bere ardura izan behar?

Ezer ez dago idatzita. Dena da aldatzeko. Eztabaida zabalik dago…

(Jatorrizkoa)

 

Kantinerak soberan Hondarribiko alardean?

alardea, hondarribia, Hondarribiko alardea

ZuZeu-ko editoreek sarean aurkitzen dituzten artikulu interesgarriak, CC-BY-SA 3.0 lizentziapean.

27 pentsamendu “Kantinerak soberan Hondarribiko alardean?”-ri buruz

  • Antifeminista 2015-09-01 15:15

    Gipuzkoako misandroek (hondarribiko alardekoak ez dira hondarribitarrak) kantineroaren figura kendu nahi dute, sistematikoki gizonezkooi kantinero izateko aukera ukatu digutelako, eta ez dutelako soluziorik bilatu nahi. Berdintasuna gorroto dute. Nik neuk eskatu nuen bertan egon ahal izateko, eta ezinezkoa zela esan zidaten. Zergatia galdetzean, ez zidaten erantzu nahi izan. Utzi gizonak gorrotatzeari. Hipokresia galanta! Emakumeak leku guztietan! Gizonak ez!

    Interasgarria litzateke honakoa egitea: hondarribiko alardean onartua izateko emakume edo gizon izan zaitezke KANTINERO barne. Baina hondarribiko hiritarra izan behar zara. Femnistak busetan ekartzea manipulazio nahiko kutrea iruditzen zait.

  • Zuk diozu zergatik ez den gizonezko bat kantinera moduan ateratzen?
    Jakin ezazu ez dela manifestazio parekidea baizik eta manifestazio feminista, beraiek ez dute gizonezkoak kantinera moduan onartzen ez irunen ezta hondarribian ere, beraz ez defendatu berdintasuna, kokoteraiño nago parekidetasuna eta berdintasuna hitza entzuteaz, imposizio bat da, eta jakin zazu frankoren garaian beraiek festa militar bat zela kontxideratzen zuten eta herritik kanpora juten ziren egun hartan. Zergatik gaur egun egun hori ospatzeko griña dute? Gehienak HB -roak direlako eta helburu bakarra leku guztietako festak ondatzea delako. Kanpokoa bazara, larritu zure herriko festengatik eta utzi besteis bakean nai dugun festa ospatzen.
    P.D.: nabaritzen da politikan ezkerrekoa zarela, eta zure euskera nahiko nazkantea eta inposantea dela.

  • Testuaren zati hau feminismoaren teoriaren azpian izaten den subjetibismo erradikalaren proba bezala balio digu:

    “Eztabaida honek, zinez gogorarazten dit Europa iparraldeko estatu batzuetan, zenbait instituzio eta GKE-k prostituzioari buruz duten ikuspuntuaz. Prostituzioak emakumearen estatusa erabat degradatzen duelakoan, prostituzioaren debekua aldarrikatzen dute, putak kaleetatik atera eta beste lan “duinagoetan” berrezarriak izan daitezen eskatuz. Guztiz jarrera txalogarria, sexu-langileak beste lan “duinagoetan” sartzeko baliabideak eduki eta batez ere, puten nahia hori den bitartean”.

    Orduan, erabaki horren “txalogarritasuna” biktimaren nahiaren arabera da? Hau da, arguadiaketa hau jarraituz erlatibizazio izugarri baten aurrean kokatzen gara: puta bat puta bezala mantentzea matxista da, baina bakarrik puta horrek puta bezala jarraitu nahi ez badu, bestela ez, bestela, puta hori bere borondatearen aurka kaletik ateratzen badugu jarrera matxista bat burutuko genuke.

    Puta bat bere gorputza saltzen gozatu egiten badu, orduan jadanik ez da egongo emakumearen gorputzaren merkantilizazioa, ez al du emakumei buruzko irudi degradatu bat bidaliko.

    Ondorioa: Matxismoa zer den eta zer ez denaren erabakia emakumearen baitan uzten da kasu guztietan, eta arma bezala haien aurkariei hori jauztea posible dute nahi duten momentuetan.

    ————-

    Besteak beste, nik ere “alarde mixtoa” aldarrikatzen nuen duela urte dexente. Gero, Irun eta Onyarbi-ren gizarteetan gehiago murgilduz gero, gauza asko ulertu nituen. Jakin nuen nola bizitzen dute hango jendeek haien festak, zeinek dira “mixtoa” aldarrikatzen dutenek eta nola diren haien politika sektarioak.

    Ez naiz hemen luzatuko, baina nire aholkua hurrengoa izango litzateke: zoazte herri haiengo jendearengana eta geldetu beraiei. Telebistan entzuten den propaganda benetan nazkagarria da.

    • Feminismoa euskaldunok zatikatzeko sortu zela ados nago. Baina ezin da ekitaldi sozial batean emakumeei (ezta gizonei ere) sarrera debekatu, eskubideen kontra doa, segregazionista da eta sexista.

      • Tradizio bat da James, esta tradizio bezala errespetatu egin behar da belaunaldiz belaunaldi iritsi den moduan. Iraganeko gertakizun bat irudikatzen da, eta iraganean mutilak bakarrik egiten zuten soldaduska. Tradizioa nahi dugun bakoitzean aldtuko bagenu, ze balioa izango zuen tradizio bezela? Nahi baduzu emakumeak sartu ditzazkezu soldaduak bezala, baita Micky Mouse ere, baina hala ez litzateke Alardea izango, beste gauza bat akaso, iñauteriak esaterako.

        Zezenen kasuan erlatibizatuko nuke tradizioaren balioa, baina kasu honetan ez diogu inori mina egiten, guztiz aurkakoa, Irunetik pasatzen bazala ikusiko duzu mixtoaren aurka dauden LEHENGOAK emakume gazteak direla. Hango jendea ez du gustoko mixtoa (sektore abertzale gutxitu bat ezik) eta desfile horretan parte hartzen dutenen gehiengoa kanpokoak dira.

        Gainera desfile ultra-politizatuta da alarde mixtoa, desfilearen erdian presoen eta independentziaren aldeko oihuak botaz. Nola demontre nahi dute gauzak horrela izan ezkero irundar guztiak haien alarde bezala sentitzea?

        • Ezker abertzalea beti jai egunak edo jai egitarauak euren propaganda politikoarekin zikintzen aritzen dira.
          Zinemaldia, frantziako itzulia, alardea, ikasleen festak, korrika, baztango mutildantzak, mahats bilketaren festa, DENA.

          • Ez beti, baina hizki larriak zerorrek baino maizago ibiltzen ditu.

  • Xabier Goitia 2015-09-02 13:01

    James, ez dut gaia zorrozteko asmorik, baina “feminismoa euskaldunak zatitzeko sortu zen” esatea, hiztegiaren arabera, pellokeria itzela da

  • Aitortu behar dut pellokeria hitza suabeegia dela hemen gertatzen ari dena esplikatzeko, ez nuen pentsatuko hainbeste astakirten egon zitekeela hemen bueltan bilduta. Zuzeun zeuen iruzkinak idaztenm dituzuenak serio hari bazarete, kontu psikiatrikoa ere bada hau guztia,

  • Ozeko Magoa 2015-09-02 13:52

    Ufa ufa a zer nahaspila. Orain Kataluniako askapen prozesuaren momentu garrantzitsuenean gaude, gauza hauek gerorako utziko nituen. Ez da kasualitatea frantziarrek okupaturiko Euskal Herrian (aka ipar (???) Euskal Herria) orain presoak hurbilduko dituztela esaten ari direla zenbait politikarik. Euskal abertzale aktiboen atentzioa desbideratu nahi dute hurrengo hilabete hauetan bai ala bai.

    Orain gure bihotz eta garunak Kataluniarekin egon behar dute. Euskal preso, siriako errefuxiatu, Hondarribiako alarde eta abarrekin sekulako zarata aterako dute telebistan inork ikusi ez dezan kataluniakoa. Benetan kezkagarriak aurreko gai hauek, baina horrexegatik, axola zaizkigulako erabiliko dute EITBn eta abarren Kataluniakoari garrantzia kendu diezaiogun. Atentzio piska bat jarriz Frantziar eta Espainiar botereen mugimenduei azken bi asteetan, zerbait larria gertatuko da Katalunian hilabeteotan.

    Ikusten dut euskal komunikabide, blog, ezker abertzalea eta EAJ ez dutela nahikoa atentzioa jarri gai honi. Hamarkadak itxaron ditugu momentu hontararte, eta juxtu orain gaia flakutzen hasi da?

    • Telekomunikabide abertzaleetan sartzen naizen bakoitzean orgasmo bat izaten dut.

      Ohh, aaaah… Entzuten duzu hori? Bai. Ongi entzun duzu. Isiltasuna da. Artur Mas (eta ANC ere!) prozesua zapuzteko intentzioa zutela zioten CUPeko sinpatizanteen isiltasuna da.

      CIU, ERC eta ANC disidentzia kontrolatzea zutela zioten euskaldunak batez ere, Euskal Herrira etorritako makarra edo drogadikto batek esan ziolako noiz edo noiz. Zein erraza izan behar duen derrotismo, borroka marginal, boluntarismo, hooliganismo eta herrikotabernerismo horretan bizitzea!

      Guztia galduta dagoela pentsatzearen lasaitasuna, tribuko zaindaria zarela pentsatzearen megalomania, errespontsabilitaterik ez edukitzearen bakea… Baina garaipenaren usaina ezin usaindu dabiltza orain, eta herriarentzat lastre bat izatearen lotsa besterik ez dute ipurterre hauek orain.

      Izpiritu garaitsu, irabazle, disziplinatu eta kalkulatzaileei urrezko estatuak egingo dizkiete katalanek, etorkizunaren parte direnez. Aurpegian fakzio latzak izango dituzte, gorpuzkera gihartsuak eta postura lasai eta dominantea.

      Bazterrak nahastera, errespontsabilitatea ukatzeko porrotera bizitzea, drogak hartzera, zarata ateratzera, galtzaile izateaz harro egoteaz dedikatu direnentzat kotxeko lehioak garbitzeko egunkarietako eskelak baino ez dira geldituko. Udazkena iritsiko da eta zuhaitzen olio naturalak lehiotik kentzeko egunariak erabili ondoren beren familia eta agian lagunek soilik penaz oroituko dituzten tinta beltzez idatzitako izenok konpost bihurtuko dira eta zizareek jango dituzte.

  • Ni gizon, zuri, heterosexualeta familia ugari bateko aita naiz, nire seme-alabek ez dakite erdaraz hitzegiten (txikienek ulertu ere ez dute egiten), beraz zuen parametrotan aberriarekin aski kumplitu dudala uste dut…eta hau guztia irakurrita zuek denak jipoitzeko gogo itzela sartzen zait.

  • Gerta liteke egiazkoa izatea. Baina niri iruditzn zait eskizofrenoren bat earki ari dela pasatzn izen ezberdinak erabiliz bere buruarekin elkarrizketan.

    • Ba nik pentsatu dudan bera bada, betaurrekoduna, bizarduna… Ederki aspertuta nauka. Iruzkinak osorik irakurtzen saiatzen ere, nahikoa lan…

  • Parre Gura Fandangua 2015-09-04 03:47

    Iruzkinok pertsona bakar batek idatzi dituela diotenek errealitatearen ukazioa besterik ez dute erakusten. Zoritxarrez haientzat, ez dute ulertzen jendea feminismoaren aurka dagoela. Onyarbi eta Irunekoa izebergaren punta dira, eta interneteko iritziak ere. Barregura ematen didate. Ez dute ikusten gainera datozkiena. Antifeminismo olatu bat dator, ezikusiarena eginda egoera hobetu besterik eztute egiten.

  • Parre Gura Fandangua 2015-09-04 07:11

    WOW! Itziar Zigak Naiz hedabidean (erdizka bada ere) begiak ireki dizkio bat baino gehiagori! Gaztelaniaz:
    http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-09-03/hemeroteca_articles/el-feminismo-punk-no-ha-muerto

    Feminismoa akabatuta dago! Urte luzeak izan dira azkenekoak. Baliteke euskal gazteek etorkizunean feminismorik gabe bizi ahal izatea. Euskal askapenerako dinamika sozial egokia litzateke.

    • june goikoetxea delako bat haren kontra ari da egiten propaganda. bagenekin ezin zela kritikatu feministak baina orain ezta feministek ezin dute feministak kritikatu. ixiltzera behartzera deitzen du emakume ero honek, burutik sano daude? aurrera itziar, hembristak ez garenok aotsa altxatu behar dugu orain! zenbat gorroto digute aurpegin ikusten zaie amorrua!

      • ezin dut sinistu. pertsona guztiak erasotzen gai eta insulto pertsonalekin. adoz ez bazaude ixildu ta listo ez? zergatik ainbat gorroto eta insulto? itziar gaixoa animo! beingoz norbaitek egia esan du publikoki.

  • Ainere Guzmán 2015-09-04 09:10

    EHUk eta EITBk boterea ematen dizutenean gertatzen dena… https://twitter.com/JuleGoi/status/639406076799139840

    Benetan ezker abertzaleko monopolioa dutela uste dute! Uda honetan bazterrak gehiegi nahastu dituzte jada. Jende honek ez du euskal soziologiarekin inolako zerikusirik ezta intentzio onik. Parakaidistak.

    Ezker abertzaleak denbora gehiegiz jarraitu die bi hauen aginduei eta pikutara bidaltzeko unea da. Zaborren asuntoarekin nahikoa bozka galdu ez bazituzten, orain bi españolista infiltratu hauekin hondoratuko dute EHBildu.

    • Ba bai. Argi eta garbi esan behar dut inoiz ez dudala nire burua “abertzale” bezala hartu, behintzat zentzu “tipikoan”. Baina beti sentitu izan dut (gutxienez orain direla bost urte arte) “miresmen” bat EA-ren mugimenduarekiko. Borroka arima hori oso baliotsua iruditzen zitzaidan.

      Baina “bake prozesuaren” (edo hobeto esanda, aldebakarreko errendapena) hasieratik aurrera degenerazio eta gainbehera izugarri bat nabaritu dut. Aipatu ditzagun azkenengo Bilboko festak adibidez.

      Txoznetan egon zineten? Ikusi zenuten zein zaila zen ikurriña edo presoen aldeko ikurriñak ikustea eta, hauen ordez, zenbat kartel, ikurriña eta propaganda moratu-feminista zegoen?

      Konturatu behar izan zineten! Munduko edozein lekuko festak izango balira bezala zen, gure betiko ikurrei bizkarra eman diegu eta orain hau daukagu. Munduko Orden Berria eta globalismoaren abortu ideologikoak…

    • https://twitter.com/JosebeIturrioz/status/639748005885775872

      Gorroto pertsonala, inkoherentzia, lau feministaren arteko lagunkoikeria… Katalunian subiranotasuna, hizkuntza, demokrazia, askatasuna, Estatua, ekonomiaz hitzegiten duten bitartean… hemen Gasteizko jaietan blusa eta neskak jotzen eta pitito eta titi eta ipurdietaz gaude hitzegiten. Benetan fidatzen dira ezker abertzalean EITBn zentzugabekeriak esatetik bizi den pertsona batetaz? EHBildun sartzea negozio bat bihurtu den arte non zegoen mertzenario hau?

      Uste nuen ETAk armak utzi eta alderdi politikoen legalizazioa etorri ondoren modu antolatu eta masiboan hasiko zela independentismoa. Eta ez koadrila intelektual hauen arteko liskarretan… Oso serio diot: negargura sartzen zait halakoetan. Guztiz huts egin du prozesuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude