Bilbotik Israelera: Nazioarteko presioaren arrakasta

Bilbotik Israelera: Nazioarteko presioaren arrakasta2008ko Azaroaren 1ean Palestinako, Israelgo eta nazioarteko hainbat eragile Bilbon bildu ziren, Bycott, Divestment and Sanctions BDS-ren babespean, Veolia multinazionala boikotatzeko asmoarekin. Bost urteren ondoren, bertan hasitako mugimendua gaur lortu bere helburua: Veoliak Israelen dituen akzio guztiak saldu ditu nazioarteko presioaren eraginez.

Korporazio frantsesak Jerusalemgo Trenbide Argia JLR sarea eraikitzeko kontratu diruduna lortu zuen 2003 urtean (500 milioi dolar) eta geroztik mantentzen zuen 2020an bukatzea espero zen trenbide sarea. Sare hau gobernu israeldarrak okupatutako lurraldeei zilegitasuna ematen saiatzeko tresna besterik ez da; hots, zati israeldarra eta okupatua batzeko asmoarekin eraikia. Nazio Batuen Erakundeak NBE gogor kritikatu zuen sare honen eraikuntza, baina beste behin; ez zuen hura saihesteko ahaleginik egin. Presio popularrak hartu zuen proiektua gelditzeko ardura, baita lortu ere.

Nazioarteko boikotak eta bereziki, BDS erakundeak antolatutako presioa, gakoak izan dira proiektu honi amaiera eman ahal izateko. Enpresa frantsesak, Haaretz egunkari israeldarrean azaldu duenez, galera garrantzitsuak izan ditu azken urteotako presioaren eraginez. Halaber, garrantzi handiko kontratuak galdu ditu nazioartean; Kuwaiten azkena, 750 milioi dolarreko kontratua atzera bota ziotenean 2014ean.  Frantzian ere gogor kritikatua izan da Veolia multinazionala. 2010 urtean Le Monde egunkariak presioak eraginiko enpresaren galera nabarmenak argitaratu zituen, bai eta haren jardun “ilegala” salatu ere, nazioarteko legeak urratzen zituelakoan Israelgo okupazioari mesede eginez.

 

Gainbeheraren hasiera: Euskal Herria

BDS erakundeak ez zuen Bilbo ausaz hautatu arrakasta izan duen kanpaina honi hasiera emateko. 2008ko urte hartan, Veoliak Bilbobuseko zerbitzuak eskuratu zituen eta 4 urtez Bilboko autobus sarea kontrolatu zuen baldarki. Grebak ugariak izan ziren eta gidariek nahiz erabiltzaileek askotan salatu zituzten autobusen egoera tamalgarria, herritarren segurtasuna kolokan jartzen zuena. Azkenean, 2012an Veoliak Alsa konpainiari saldu zion autobusen jabetza.

Bilbotik Israelera: Nazioarteko presioaren arrakasta

 

 

Israel boikot, nazioartea, Palestina

Hondarribitarra, berri emaile eta irakurle amorratua. Igo zaiztez bizitzaren olatura.

2 pentsamendu “Bilbotik Israelera: Nazioarteko presioaren arrakasta”-ri buruz

  • Ongi, Israel Estatu genozida da eta boikoteatu behar da. Baina palestinarrak bizirik daude. Euskara eta euskaldunak desagerraraziak izan ziren ia eta laister berriz izango dira, baina ez dut inor ikusten espainiar zein frantziar inperioak boikoteatzeko eskatzen. Gainera zure artikulu honetan okupazioa salatzen duzu, ez genozidioa. Eta Palestina baino okupatuagoa dago Euskal Herria, ez existitzeraino.

    BOYCOTT SPAIN
    BOYCOTT FRANCE

    Koldarkeria ote?

    • Euskaldun bat 2015-09-11 17:09

      Barregurea eragin dit zure iruzkinak: “baina ez dut inor ikusten espainiar zein frantziar inperioak boikoteatzeko eskatzen”. Ez al dakizu zuk herri hau espainiarrak izan nahi ez duten españolez beteta dagoela? Hainbesterainokoa da kolonizazioa, kolonizatua izanaren konszientzia ere galdu duela eta norbait hasten bada espainiaren aurkako boikota edo antzeko zerbait aipatzen lepoa mozten die kolonizatuek beraiek. Jakinmina sortu zait: judutarra al zara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude