Juan Luis Cebrian: “Erabakitze eskubidea ez da existitzen”

Juan Luis Cebrian

Halaxe esan du Juan Luis Cebrian, Prisako buruzagiak, El Mundo egunkariari eskaini elkarrizketan: “Kataluniak ez du Espainiatik banatzeko botere politikoa”. Kazetariak, orduan, botere politikoaz ari denean bozkez ari ote den galdegin dio, eta honakoa erantzun du ahoan bizarrik gabe: “Boterea gauza batzuren baturatik sortzen da: bozkak, jendarte kontzientzia, dirua, armak.” Botere politikoa ez baita bozka kontua, ez horixe. Galdetu bestela Francori edo Tejerori. Hona hemen Juan Luis Cebrianek botatako perlen laburpentxo bat.

Juan Luis Cebrian: "Erabakitze eskubidea ez da existitzen"

Prisako buruzagiak dio, erreferenduma egitekotan,
Espainiako Gobernuak hartu behar lukeela, Guardia Zibila medio, Kataluniako Generalitatearen agintea

Frankistek hautatu zuten Cebrian El País egunkariko arduradun gisa eta Manuel Fraga izan zen prozesua bizkortu zuena. Halaxe daitor elkarrizketan: “Frankismo irekiarentzako eta oposizioarentzako onargarria zen kazetari bat behar zuten (…) Sindikatuetako liderrekin harreman ona nuen eta, era berean, nire aita erregimeneko pertsona bat zen”, azaltzen du.

Kataluniako gaiaz, iritzi argia du Prisako kapoak, “erabakitze eskubidea ez da existitzen”. Cebrianen aburuz, arazoa da, politikariak “ez direla ausartzen” argi eta garbi esatera. “Ez dira gai esateko: ‘zeuek ez duzue halako eskubiderik’. Eta hemen inork hitz egiten ez duen gai bat agertzen da: botere politikoarena”, azaltzen du zuzendariak. Botere politikoaz ari denean, ordea, ez da bozkez edo sistema demokratikoaz ari. “Gauza askoren batura da botere politikoa: bozkak, jendarte kontzientzia, dirua, armak”.

“Orduan debatea ez zen izango independentzia
noiz lortuko duten, autonomia noiz berreskuratuko duten baizik”


“Iñaki Urdangarin kartzelara sartu badute, zergatik ez Artur Mas?”
Juan Luis Cebrianen arabera Espainiako Gobernuak ez du gaia behar bezala kudeatu, arazoa Konstituzio Auzitegiari pasa baitio behin eta berriz. “Legea betetzen ez duenaren gainean jausi behar da legearen pisu dena”. Erreferenduma debekatu egin behar da Cebrianen iritziz, eta debekua arbuiatzen badute Kataluniako Generalitatea eta Parlamentuko Presidentea bertan behera utzi. “Akituta. Zuk hartu behar duzu boterea”, dio kazetari jainkotuak, “eta orduan debatea ez zen izango independentzia noiz lortuko duten, autonomia noiz berreskuratuko duten baizik”. Cebrianek oso argi du: “Askok diote ‘Mas kartzelara? Ezinezkoa’, baina ez al da ba erregearen suhia kartzelara joango? Kartzelara kartzela zigorra merezi duen delitugile oro joango da”, dio.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, hemen uzten dizugu esteka.

Juan Luis Cebrian: “Erabakitze eskubidea ez da existitzen”
artur mas, El Mundo, erabakitze eskubidea, gure esku dago, Juan Luis cebrian, Katalunia

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

3 pentsamendu “Juan Luis Cebrian: “Erabakitze eskubidea ez da existitzen””-ri buruz

  • Existitzen gara eta existitzen garelako izan behar dugu independente. Inork ezin du horretaz galdegin.
    http://www.babintonpip.com/hamabost/bat/opinionlau.html

  • Benetan sinistu duzue botere politikoa bozketen bitartez sortzen dela??
    Benetan sinistu duzue demokratikoki garela Espainiaren/Frantziaren menpeko?
    Benetan uste al duzue eskubideak, legeak, hauteskundeak, parlamentuak eta gobernuak biolentziarik gabe sortu, defendatu eta mantendu daitezkeela?
    Biolentziaren gainean ez bada eraikitzen politika, nola ulertu Mao, Agirre, de Gaulle, Konstituzioak, independentzia prozesuak, kolonialismoa, inperialismoa,… estatua.
    Ez da posible; nork hartu behar du kontutan, politikaren inguruan oinarrizkoena ere ulertzen ez duen herria?
    Ez gara serioak.
    Gezurra maite dugu.

  • Amonamantangorri 2017-02-21 11:18

    Cebrianek dioena zuzena iruditzen zait. Boterean dago giltza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude