Jordi Évoleren ‘Kurdistan momentuaren’ gezurra 4 puntutan azalduta
Jordi Évoleren ‘Kurdistan momentuaren’ gezurra –
Pasa den igandean, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea elkarrizketatu zuen La Sextako ‘Salvados’ programak. Programako unerik gogorrenetarikoari aurkezleak berak ‘Momento Kurdistan’ deitu zion harro. Denok sinistu genuen bete betean harrapatu zuela Evolek Puigdemont, baina, Kurdiscat blogak azaldu bezala, dena manipulazio bat baino ez zen izan. Errealitatea manipulatu zuen, funtsean, gezurra esan eta egitatea kontestutik atera zuen independentziaren aurkako postura indartzeko. Denak balio ote du? Hemen duzu azalduta Jordi Évoleren gezurra.
El momento Kurdistán… @KRLS #Salvados1OCT pic.twitter.com/1OeL0rxDUr
— Jordi Évole (@jordievole) 2017(e)ko irailak 24
Gezurra puntuz puntu azalduta
1) 2014ko uztailaren 10a. Iniciativa per Catalunya Verds-EUiA-k Sahararen, Kurdistanen eta Palestinaren autodeterminazioaren aldeko proposamen bat aurkeztu zuen. Mozio hartan Israelgo enpresen aurkako boikota sartu zuten.
2) Convergència i Unió-k emendakina egin zion estaturik gabeko nazio guztien autodeterminazioa onartzeko, salbuespenik gabe. Tibet, Baluchistan, Cabinda edo Eskoziarena esaterako. Horrez gain, Israelgo enpresei boikota testutik kentzeko eskatu zuten.
3) ICV-k uko egin zion Israelen boikota testutik kentzeari. Edo dena edo ezer ez.Testua ezin zen aldatu. Bistan denez, tranpa bat zen. Are gehiago ICVk uko egin zion estaturik ez duten beste nazioen autodeterminazioa onartzeari ere. “Kurdistán, Sáhara eta Palestina” baino ez zituen aipatzen testuak.
4) Propaganda garbia baino ez zen postura haren aurrean, CIUk ezezkoa bozkatu zuen. Ezezkoa, soilik nazio batzuri bakarrik aitortzen zielako erabakitze eskubidea. Ezezkoa, Israeli boikota aipatzen zuelako testuak, baina ez Marruekosi edo Turkiari.
Egitateak kontsetutik ateratzea eta esatea, besterik gabe, Puigdemontek Kurdistanen autodeterminazioaren aurka bozkatu zuela, arbuiagarria da kazetaritza ikuspuntu batetik. Kurdistan, eta bere jendearen odola, helburu horiek lortzeko erabiltzea, etika ororekin apurtzen du. Nazka ematen du.
Hemen irakurri dezakezu Kurdiscat blogak argitaratu testua.
Gustatzen zait Evole, hanka askotan sartzen badu ere, baina hau nahita egindako kontua da… Kontraesanak edonola azalarazteko ahalegina, egiak ez du garrantzirik gaur egungo kultura telebisiboan… Denak balio du…
Norena izan ote zen jukutria, ICVrena ala CiUrena? Zergatik bozkatu ote zuen kontra CiUk, abstenitu beharrean? Benetan uste al duzue CiUk, benetan, gogo onez emanen liokeela aldeko botoa horrelako mozio bati, boikotarena kenduta ere?
Zergatik zuritu behar dugu CiUren itxurakeria eta filibusterismo parlamentario agerikoa momentu hartan, kontuan hartuz CiU 78ko erregimenaren habeetako bat izan dela, procèsaren ondorioz koalizioa desegina dagoela eta PDeCatek %15eko boto-proiektzioa duela?
kaixo, oso artikulu interesgarria! eskerrikasko. Dena den “Denok sinkstu genuen bete betean harrapatu ziola Evolek Puigdemonti”. Ez al da: “Denok sinistu genuen bete betean harrapatu zuela Evolek Puigdemont?
eskerrikasko
Kurdiscat elkartearen blogak esandakorekin alderatzeko, honatx Nació Digitalen Sara Vilà podemoskideak argitaraturiko gutuna, non azaltzen baitu CiUren jokaldi hura, Generalitateak Israeli buruz izan duen politika, eta baita Puigdemonten iritzi pertsonalak ere.
Pista bat: ICVren mozioa ERC, CUP eta PSCren aldeko botoekin aurrera atera zen. CiUk, aldiz, testu alternatibo bat proposatu zuen, erabat diferentea, zeinak “herri guztiei” (hola, oro har) autodeterminazio eskubidea aitortzen baitzien. Arazoa ez zen hainbeste Kurdistango herria, PALESTINA baizik.
http://www.naciodigital.cat/opinio/16241/pregunteu/puigdemont/palestina
Artikuluaren behealdeko erantzunak ere nahiko argigarriak iruditu zaizkit, ikusteko katalan batzuk zeinen berotuta dabiltzan beren President kuttuna edozeren gainetik defendatzeko.