Harrera beroa jaso du Elkarrekin-Together film dokumentalak

Elkarrekin-Together film dokumentala –

Harrera beroa jaso du Elkarrekin-Together film dokumentalak

Atzo gauean estreinatu zen Elkarrekin-Together, Victoria Eugenia Antzokian ospatu zen Euskal Zinema eta ETBren Galan. Film dokumentalak harrera beroa izan zuen, proiekzioa amaitu ondoren bertaratu zirenek eskainitako minututik gorako txalo zaparradak berretsi zuen bezala.

Migueltxo Molinak, Pablo Iraburuk eta Igor Otxoak zuzendutako lanak Albaolak gidatutako espedizioak Mainen, AEBren ekialdeko kostan, historiaren zirrikituak arakatzen egindako egonaldia jasotzen du, euskal balezaleek XVI. mendean AEBetako ekialdeko kostan utzitako arrastoen bila.

Estreinaldiaren ondoren, beste hiru emanaldi izango dira Donostiako Zinemaldian. Lehena, gaur bertan (22:45, Trueban); bihar, hilak 28, berriro ere Trueban izango da ikusgai, 18:15ean. Azkena, berriz, ostiralean izango da, hilak 29, 16:00etan Principen. Hiru emanaldiak amaitu ondoren, zuzendari eta protagonistekin solasaldiak izango dira.

Lotura honetan aurkituko duzue sarrerak erosteko argibideak.

Harrera beroa jaso du Elkarrekin-Together film dokumentalak