Esteladak Anoetan II (lekukotza zuzena)

Esteladak Anoetan II (lekukotza zuzena) –

Esteladak Anoetan II (lekukotza zuzena)
Esteladak, Anoeta ez beste futbol zelai batean.

Donostiako Anoeta futbol zelaian, esteladak erakustea eragotzi eta Kataluniarekin elkartasun keinua egiteko prest zirenei kanporatzeko mehatxua egin zietela jakinarazi zigun herenegun Zuhaitz Ordokik, Errealak ez du esteladarik nahi izeneko sarreran.

Gertakariak hautsak harrotu ditu, eta oihartzun handia izan du, sare sozialetan zein hedabideetan. Alta, Errealak ez du ohiko bide ofizialetatik adierazpenik egin, zale askok eta askok Aperribay lehendakariari horrela eskatu arren.

.

Lekukotza zuzena

Adierazpenak egin, Ordokiren sarrera baieztatu eta Errealaren jokabidea salatu duena Idoia Zubizarreta izan da, joan den igandean Anoetan estelada zintzilikatu nahi izan zuen adin txikiko baten ama; “semeak eta lagunak haserre handia dute Errealarekiko” dio, ulertezina baitzaie jasotako tratua.

Hona bere hitzak:

Esteladak Anoetan, lekukotza bat (audioa)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.