Jennifer López: munduko emakumerik politena

Googlen sartu eta arakatzen hasi naiz, hori egia ote den edo ez jakiteko, nolabait.

Antza denez, “People” aldizkariak munduko emakumerik politena nor den aukeratzen du urtero, baina zeintzuk dira ondorio horretara iristeko erabiltzen dituzten irizpideak? Nortzuk dira emakume hori munduan existitzen den ederrena dela erabakitzen dutenak?

Ni neuk ez daukat ezer emakume horren kontra, baina askoz politagoak diren emakumeak -famatuak zein famarik gabeak- ezagutu izan ditut eta ezagutzen ditut.

Gainera ez dut ulertzen aldizkari batek nola baieztatu dezakeen emakume hori dela MUNDUKO ederrena, ez herrialde batetakoa, MUNDUKOA!!!!!

Beno ba, hau izan da nire gaurko buruhaustea…Hipopotamoen traumaz aparte, noski!! Jajaja!!

NTAyMQ==

Irudia | Jennifer Lopez | Urbanworld Film Festival | Creative Commons By SA

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara