Carlos Iturgaiz: 'Turista klaseko txartelagatik garestiago ordaindu dut'

Joan den astean, eurodiputatuek –Carlos Iturgaiz tartean– uko egin zioten turista klasean bidaiatzeari lau ordu baino gutxiagoko hegaldietan, Europako Parlamentuan proposatutako aurrezte neurri gisa. Polemika ederra sortu zen Twitterren horren harira, eta zenbait politikarik botoa aldatu zuten ondoren. 

Hala, polemikaren osteko bere lehen hegaldian, Carlos Iturgaizek sumindutako herritarrokin bat egin nahi izan du eta asteazkenean Brusela-Madril hegaldia hartu zuen turista klasean. Baina, kontuak egin eta bidaia 200 euro garestiago atera zaiola dio! Nola da posible hori?

El Confidencial egunkarikoek froga bat egin dute eta agerian geratu da Iturgaiz jauna ez dela matematiketan oso abila. Hortxe kontuak:

Demagun eurodiputatu batek Barajasetik (Madril) Bruselara hegan egin nahi duela maiatzaren 12an 7:10ean, goizean goiz, eguna ondo aprobetxatzeko. Bi aukera ditu turista klasean bidaiatzeko:

  • Turista txartel moldagarria. Honekin, ez ditu murrizketarik izango azken orduko aldaketarik egin  nahi izanez gero. Prezioa: 910 euro, joan-etorria.
  • Turista klaseko txartel arrunta: 561,35 euro joan-etorria.
Business klasean bidaiatuko balitz, egun eta ordu berean, soilik joaneko bidaiagatik 749 euro ordaindu beharko lituzke, eta joan-etorriak, berriz, 1.514. Beraz, turista klasean bidaiatuz gero,  600-900 euro gutxiago ordainduko lituzke.
Eta Iturgaiz jaunari turista klasean bidaiatzea garestiago irten zaio? Gizajoa, bidaia agentziakoek iruzur egin diote.
NTAyMg==
Irudia | Carlos Iturgaiz | PPLoaiza | Creative Commons By SA
carlos iturgaiz, Europa, europako-parlamentua, politika

3 pentsamendu “Carlos Iturgaiz: 'Turista klaseko txartelagatik garestiago ordaindu dut'”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude