“Amama” eta israeldar filmei boikota
“Amama” eta israeldar filmei boikota
Zinemaldian izan naiz egunotan, eta ordutegi gorabeherengatik “Amama” ikusi ezinik gelditu naizenez, beste film batzuk ikusi ditut.
Horietako batek bi neska neraberen arteko maitasun istorioa kontatzen du, eta ez, ez da “La vie d´Adele”; ezta hura bezain ederra, eta bai zakarxeagoa.
Hona trailerra (hebreeraz eta ingelesezko azpitituluekin):
Filma ikusi eta etxera bueltan, begiratu bat bota diot eguneko prentsari, arestian aipatutako “Amama” filma zelan hartu duten jakinguraz. Eta atentzioa eman dit Luis Martínez-ek El Mundo egunkarian plazaratu duen pasarte honexek (jatorrizko gazteleran dakargu -berea du azpimarra ere-):
«Sobre la cercanía entre el mito narrado y el discurso nacionalista más básico no diremos nada. Pero ahí está. Ni una sola de las heridas del pasado mentadas en la película tienen nada que ver con las verdaderas cicatrices, las que sangran de verdad en el sitio del que se habla. No sé si es el momento o no de hablar de ETA, pero una mención, cuanto menos una, no habría sobrado. Ignorar completamente el tema en la Arcadia del Caserío y las ‘amamas’ se antoja raro. Eso o improcedente. Eso o, simplemente, interesado. Cuando se dice que el presente es el pasado, la frase se refiere a todo el pasado, no sólo al que queda bien en la foto. Y aquí lo dejamos».
Bai, hobe duzu bertan ixtea, pentsatu dugu guk geuk ere.
Boikoterako deia
Madrilgo egunkariaren iruzkina irakurri eta, ordu batzuk aurretik zinema atarian nengoela eman didaten eskuorriaz akordatu naiz; Palestinako banderekin eta “Israelgo zinea ez da ongi etorria Zinemaldian ere” pankartari eusten zion lagun talde batek luzatu didana.
«Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren edizio berriak argi eta garbi erakusten du, bertako zuzendaritzarekin izandako elkarrizketek ez dutela inolako eraginik izan, ez baita deus aldatu.
Ez dugu inolako pelikula palestinarrik aurkitu -eta bertako okupazioa salatzen duen Israelgo edota beste edozein herriko zuzendariren pelikularik ere ez dugu topatu- baina, ohiko denez, film israeldar batek parte hartzen du, “Barash” filmak (…)..
Barash pelikularen ekoizleetako bat den Israel Film Fund taldea, Israel Marka zabaltzeko arduraduna da. Israel Marka deitzen diogu, Israelgo Estatuak bere itxura demokratikoa indartzeko eta egiten dituen erailketak ezkutatzeko erabiltzen duen zinea, zein nahi direlarik pelikula horien zuzendarien nahiak eta iritziak.
Israel Markak Israel Estatua normalizatu nahi du, hau da, Israel Estatu demokratikotzat ikus dezagun lan egiten du, eta ez egunero Giza Eskubideak bortxatzen dituen Estatu gisara (…).
Zinemaldiko Zuzendaritza ez dator bat adierazpen askatasunaren aldekoa ere den boikoterako dei honekin [Palestinako jendarteak 2005ean martxan jarri zuen nazioarteko BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) kanpainarekin].
(…) Honengatik guztiarengatik, Zinemaldiak Israel Marka bultzatu beharrean, alboratzeko nahiko arrazoi dituela uste dugu. BDZ kanpainaren izenean, “Barash” pelikula Zinemalditik kendua izan dadin eskatzen dugu, ez zuzendaria israeldarra delako, baizik eta Israel Film Fund (Israelgo zine funtsa) entitateak hautatu eta finantzatu duelako».
Hemen agiria bere osotasunean.
Irakurgai batak bestera eraman nau, eta elkarren parean jarri nahi izan ditut, begitantzen baitzait “Barash”-ek Israelek Palestinan daraman jokabide ankerrarekin duen zerikusia “Amama”-k ETA-rekin izan dezakeenaren antzekoa dela.
bueno ba, horrela Barrio pelikula de fernando leon de aranoa gaizki dago “el conflicto” ez duelako aipatzen, ezin da ETAren terrorismoa eta Estatu baten gerra konparatu, igual bai, terroristak lapurtu egiten du hiltzeko (blanco, carrasco, zinegotziak, zaurituak bla bla bla), EGIN-EGUNKARIA, sekuestroak y toda la movida, eta Estatuak diru publikoa erabiltzen du para matar (txiki&otaegi, otazua, torturatuak, zaurituak bla bla bla), mass mierda, kartzelak y toda la movida, ETA = kaka, Hamas = kaka, espainiar Estatu inperialista = kaka, israeldar Estatu inperialista = kaka, gora Amama, gora Barrio, gora Zaytoun, gora Barash, tuerca ta tornillo, ta gora munillo, amama da terrorista, egunkaria da terrorista, txiki&otaegi da terrorista, enterate ostia! zinemaldi rtvespañol PALESTINA ASKATU
Hartu tila bat, motel
BDS kanpainari buruz: israeldar barazkiei eta kirolariei boikota egin behar bazaie -nik baietz uste dut-, ez dakit zergatik ez litzaiokeen egin behar boikota Israelgo zinema industriari. Neurtu dezatela israeldarrek berek zenbateko kostu ekonomikoa ekartzen dien haiek bozkatzen duten gobernuaren basakeriek, eta atera ditzatela kontuak behingoz.
Euskal zinemagintzari buruz: orain arteko euskal zinemaren hit nagusiak, hala nola Aupa Etxebeste, Eutsi, Sukalde Kontuak, Bertsolari, 80 Egunean eta abar, gauza batengatik nabarmentzen dira, nire irudikoz: ez dutela inor inoiz sutan jarriko. Aspertu xamartua nago hainbeste intimismo, neokostunbrismo eta moñoñokeriaz. Luis Martinez akaso ere berdin sentitzen da, eta egurra eskatzen dizue.
israeli nik ez diot egingo boikota españari edo frantziari baino lehenago. logika berberaz errusia eta EEBBri zein txinari egin beharko genion boikota. israelen aurkako obsesioa antisemitismoa besterik ez da.
palestinarrek behintzat beren estatua daukate. guk ezta hori ere. guk berez, ez dugu hizkuntzarik ere. jarri telebista edo irten zaitez kalera. gu exterminatuak gaude jada. beraz ez al da larriagoa españa zein frantziak egindakoa? ez diegu boikot egingo? kataluniaren askatasunaren aurka ari dira oraintxe, duela 40 30 urte hil zituztenak oroitzen ere ez digute uzten. baina hau ez da larria.
aaaaai zein ederra urruneko borroken abentura. sabanan lehoiak ehizatzen, lurrazpian orkoak akatzen, milurekin ilargian… latzagoa da kalera irten eta zure herria defendatzea.
BOYCOTT SPAIN!
BOYCOTT FRANCE!
UNITE NAVARRE!
Euskaldunon antisemitismoa nazkagarria da eta era berean ulertzeko zaila: Espainiako Errege Katolikoen morroi zintzoak ginenez duela bostehun urte kanporatu genituen gure lurraldetik. Euskaldun gehienek ez dute judutar batekiin sekulan hitz egin, eta hala ere gorroto ditugu eta antisemistoaren edozein gurutzadatan lehenak gara.
Gero musikako euskal talde bati Espainian boikota egiten baldinbadiote, terrorismoaren biktimek bultzatuta , espantuka hasten gara beraiek bezain histerikoak garela onartu gabe.
Zerikusia dute Amamako egileak ETArekin? ETA ordezkatzen dute? ETAk finantziatu ditu?- Ez.
Orduan ezin dira alderatu ezta urrutitik, ez dago ezer Amama pelikularen boikota eskatzeko ezer zentzua duena, Israeldar pelikulari boikota egiteko aldiz bai, ta askotxo, finantziatu duena zerikusi zuzena duelako Israeleko estatuarekin, ta estatu hori irudia zuritzeko erabiltzen duen diruarekin.
Daflipat, bakarrik alderatzea posible dela pentsatzearekin.
Amama ez dakit, baina Loreak filmea Espainiar Kultura Ministeritzak eta TVEk finantziatu dute. Arrazoi honegatik nik ez dut ikusi ezta ikusiko ere. Eta arrazoi berberagatik espero dut Barash filma boikoteatzera eskatzen dutenen berdina egin izana. Gainera, Loreak filma Israelen estreinatu zen…
Gero Loreak filmeko Itziar Ituñok Independentistak taldean egoteko aurpegia izango du… Engañatu koadrila bat gara euskaldunak.
Es dut nik justifikatuko Israelek egiten dietena palestinarrei (okupazio, hilketak, etab) baina iruditzen zait euskaldunok badugula ser ikasi israelengandik:
1. Hebraiera. Beren hizkuntza berreskuratu eta ofizial bihurtu dute.
2. Estatua. Beren esta tu propioa izateko sekulako esfortzua egiten dute, besteengandik gailentzeraino.
3. Nazio edo etnia edo kultura bakartua dira. Hala ere tinko eusten diete inguruko a rabiar herriei eta baita besteei ere (europarrak etab) hortarako behar dituzten aliatuak bilatzen dituzte ( estatu batuak etab).
1. Hebraiera. Nazareteko Jesus arameoz mintzatzen omen zen, hebraiera ordurako hizkuntza liturgikoa besterik ez baitzen. Hebraiera, berreskuratu baino, berpiztu egin zuten sionistek. Yiddish hizkuntza germanikoa, antzina bizi-bizia, miloika hiztunekoa eta literatura oparokoa, aldiz, hiltzen utziko dute, haien asmo politikorako balio ez dielako.
2. Proiektu militar eta kolonial arrakastatsua, dudarik gabe. Badakigu zer egin euskal estatu arrakastatsua izateko: lurraldean garbiketa etnikoa egin. Gure kasuan, ordea, makina bat arazo edukiko genituzke gutarrak eta besteak bereizteko…
3. Egia. Hegoafrikako afrikanerrek ezin hobeki egin zuten gauza bera mendeetan, beltz populazioa kontrolatu eta dominatu, eta azkenean, 90eko urteetan, beltzek akabatuta galdu izango ziren denak, Mandelak elkarbizitzaren alde egin ez balu.
Ados zurekin, jatorrak behintzat ez dira ez! Baina helburuak lortzen dituzte, momentuz behintzat.
Geuk euskaldunok berriz ez estaturik, hizkuntzan gero ta okerrago, eta kanpo laguntza indartsurik ez. Inguruko herrialde errontzeek irentsi gaituzte ia-ia
Beraz euskara eta euskaldunak desagerraraztea nahi baduzu jarraitu amonamantangorrik dioena. Hizkuntza zabalduena mantendu (asmo politikoekin ez omen baitu erlaziorik hizkuntzak), ondoko inperioek proiektu militar eta koloniala duten bitartean zu hippy unibertsitario bat izan eta herrien arteko talkan galtzaie izan zaitez.
Uy, ezker abertzaleak egiten duena laburtu det. Bera besterik gabe, EHBildu bozkatu eta pintxopotea egin. Ah, eta presoen pegata jarri kamisetan.
Ezker abertzalekoak harro daude gure herriaren zapalketa ez gelditzeaz, eta serio esaten dut, ez dut ulertzen nola inteligentzia minimo bat OMEN duen Homo sapiens bat harrotu daitekeen horretaz. Genetikoa izango da euskaldunon arazoa.
Nik uste dut Israeli, oro har, Israel osoari, boikot orokorra egiteko arrazoiak argi eta garbi daudela, Hego Afrikarekin egin zen bezalaxe, betebehar morala da Israeli boikota egitea. Badakigu oso boteretsuak direla, eta are eta aliatu boteretsuagoak direla, baina ezin ditugu tratatu nazioartean herrialde normal eta onargarria izango balira bezala, arrazakerian eta beste herri baten zapalkuntzan eta lur-lapurretetan oinarritutako harraparien herrialdea baino ez dira. Erabateko BOIKOTA ISRAELI!
Niri iruzkin hauek eta elkartasun internazional kanpainak ikusita dudak sortzen zaizkit:
Zerk bereizten du Israel Espainia edo Frantziarengandik? Edo Turkia (Kurduak zapaltzen dituzte) edo Marokorengandik (Saharauiak zapaltzen dituzte)?
Ikusten dut genozidak direla eta hiltzaileak baina ez dut beste horien oso desberdina denik ikusten.
Hasteko, Israel politika horien gainean sortu eta fundaturiko herrialdea da, etengabeko lurralde-hedapenean ari dena, eta garbiketa etnikoa burutzen ari dena, duela gutxi arte gehiengoa osatzen zuen biztanleriaren aurka, lurrak okupatuz eta lapurtuz, eta hango jatorrizko biztanleak hilez edo kanporatuz, kanpotik (munduko edozein txokotatik) datozen juduei emateko, eta jendea bere etnia eta erlijioaren arabera bereiztuz. Eta hori gutxi balitz, mendebaldekoen (gure) sostegu osoa dauka hori aurrera eramateko, lurralde demokratikoa eta onargarria balitz bezala. Zergatik aplikatu zitzaion boikota Hegoafrikari? Hango bidegabekeria Israelgoa bezain nabarmena eta eztabaidaezina zelako. Guztiz asaldagarria eta iraingarria.
N-Bada:
Ohikoa da zure galdera: zergatik eskatu boikota Israelentzat bakarrik. Eta sioneistek badute erantzun aproposa zuretzat: antisemitismoa, jakina.
Izan ere, guk, Europako progreok, Israelen kontrako boikota babesteko benetako arrazoia estatu horren giza eskubideekiko politika balitz, orduan berdin-berdin hartu beharko genituzke gure boikot deialdien jomugatzat beste ehundaka estatu, tartean munduko hiruzpalau superpotentzia handienak, edo are gehiago, G8n jarlekua duten estatu guztiak, eta mordoxka bat gehiago.
Are gehiago: koherente izanez gero, ez genuke merkatuko deus ere kontsumitu behar, eta baserri ekologiko batean bizi, edo mendiko lezezulo batean.
Beraz, ondorioa aise ateratzen ahal da: Juduak irrazionalki eta erraietatik gorroto ditugulako gaude ni bezalako europar progreak BDS kanpainaren alde.
Argumentario horrek badu beste aldaera bat, maiz aditzen dena: zergatik ote gauden Kubaren kontrako blokeoaren aurka, eta aldiz, Israel honela zigortzearen alde…
Kontua da, batzuk uste dugula Europa eta Estatu Batuen jarrera giltza dela Israelen jarrera aldarazteko, horiek ez baitira ikusle inpartzialak, istiluan parte konprometituak baizik. Israel ez da EZER mendebaldeko potentzien babesik gabe. Laguntza militarra jasotzeaz gainera, EBarekin hartu-eman preferenteak eta pribilegiatuak ditu.
BDSaren helburua ez da gure kontzientzia progreguaiarekin gustora eta koherente sentitzea. Helburua da arrakasta izan dezakeen nazioarteko kanpaina aurrera ateratzea, Palestinako eta Israelgo hainbat erakundek munduari egindako deiari erantzunez.
BDSak min handia eman diezaioke Israel bezalako estatu txiki eta mendebaldeko laguntzen menpeko bati.
Hala izan zen Hegoafrikako Apartheid erregimenaren garaian, eta orduan, seguru asko, inork ez zuen galdetzen ea zergatik ez zen eskatzen boikota, indar berarekin, Afrikako beste erregimen batzuen kontra. Edo agian bai?
Benetan sinisten duzu antisemitismoak mugitzen nauela? Oso oker zaude. Bidegabekeriak mugiarazten nau Israeli bokota eskatzera. Zergatik ez boikota munduko herrialde guztiei eta Israeli bai? ba, hain zuzen ere, hango bidegabekeria guztiz begien bistakoa delako, eztabaidaezina edozein ikuspuntu arrazionaletatik ikusita, eta, are okerragoa dena, guztiz boteretsua den herrialde batek (guztiz boteretsuak diren aliatuen laguntzarekin -eta gu aliatu horien artean gaude-) herri babesgabe bat krudeltasun osoarekin suntsitzen ari denean, eta inolako lotsarik gabe, nabarmenkeria eta nagusikeria osoa erabiliz. Eta are okerragoa, herrialde zital hori normaltasunez onartzen da herrialde demokratiko gisa, foro guztietan parte hartzen uzten diogu; kirol-jardueretan, kulturaletan… Zuk ez zeniokeen boikotik egingo Alemania Naziari? Bada, antzeko kasu baten aurrean gaudela esango nuke. Duintasun etikoaren kontu bat da horren aurka lan egitea.
Oraintxe irakurri dut Berrian ikusle bat “oiloipurdiarekin” atera zela atzo “Amama” ikustetik. Enbidia ematen dit. Ni izugarri aspertu nintzen Zinemaldian, topikoz betetako pelikula iruditu zitzaidan. Baserrian hazia naiz ta ez nion baserriko benetako bizitzaren antzik batere hartu. Realismo magico hegoamerikarra bazen nahiko kargantea, ba hau halako bi. Madrileñoi eta kalekumei orokorrean oso sugerentea irudituko zaie, baina neri ñoñoa eta irreala.
Pelikula kategoriakoa irudi aldetik, kontinente aldetik, baina ze mingarria kontenidoaren aldetik. Baserria aurrera atera nahi duen gizon ondratu bat izorratu arteko pakerik ez duten seme alaba kalamidade batzuk. Sagarrak biltzen dituela? Gaizki egina, total lau bezero dauzka. Hala, hartu motozerra ta bota sagastia. Zakurra lotzen duela baserria zaintzeko? Ke ba, hori ere gaizki egina, hortako dago alaba hiper guay modernoa, hura askatzeko. Gero zer, besoetan paseatuko du Bulebarrean? Azkenean lortzen dute aita izorratzea, zorionak, eta baserria txalet bihurtzea, zorionak berriro. Ganbaratik erremintak bota ta jarri du Macintosh ederra. Triunfo totala. Poesia eta sinbolismo asko bai, amona begi polita ere bai (mutua, baina beno…) eta posprodukzioko lan efektista ere bai, baina horien guztian mezua: ez saiatu Aitaren Etxea Defenditzen, eta hori egiten duena izorratu hala edo hola. Autokolonizazioa, berriro ere. Jakin nahi nuke Pako Aristin ikusi duen…
Eta hipsterrak ze majoak diren, Macintosha ganbaran, Donostiako arte galerian erakusketa, Super 8ko kamararekin pelikulak grabatzen… horiek bai modernoak. Ez zaio horri okurritu alaba super guay nola saldu sagar gehiago, edo nola bildu erosoago, edo baratzagintzan saiatu… ez, baserria hondoratzea da helburu, eta lortu du. Zorionak, maja.
Eta aretotik irtendakoan denak batera “ze polita”, “ze poetikoa”, “es que baserrian ez dago komunikaziorik”… baserri bat en su p… vida zapaldu ez duten modernoak. Eta zein izango pelikulako heroea, ta hipster etxekaltea. Eta “zer begirada daukan amonak”. Hondo hondoan, fisikoari ez zaiola erreparatu behar proklamatzen duten horiek, ze sentsibleak diren fisikora… Nik amona zailduak, zimurtuak, sutur handiak, fisikoki batere guapak ez direnak, horiek miresten ditut, baserriari eusten jakin dutenak. Baina eskola zaharrekoa naiz noinbait. Buah!
Txorrada ugari gero, hori esaten dugu. “Kilometro zeroko elikagaiak kontsumitu behar ditugu”, “bertakoa jan behar dugu eta ez hipermerkatukoa”, “merkatu txikiak bultzatu behar ditugu”, “baserritarrak dira ekologiaren oinarri Euskal Herrian”, “baserriak bizirik mantendu behar ditutu eta ez agroturismo bihurtu”… txorrada ugari, gero sagastiak nola botatzen dituzten ikustean txalo egiteko eta korrikan Eroskira joateko Espainiako sagarrak erostera. Kakagurea, horixe.
Irakurri, irakurri, emakume baserritarrak zer dioen:
http://www.berria.eus/paperekoa/1794/015/001/2015-10-23/baserria_ezezagun_hori.htm