Donostiako Zinemaldia: Wrap Party

Donostiako Zinemaldia – Wrap Party –

Utziko didazu amesten pixka bat? Azken finean zinea amets egiteko tresna bat omen da eta Donostiako Zinemaldiak hori bera egiteko aukera dezente eman digu azken aste honetan.

Nere ametsetako mundu partikularrean euskara hutsean egindako film batek Sail Ofizialeko sari bat jasotzen du eta animaziozko mundu post-apokaliptiko ilun batean kokatutako beste euskal produkzio batek Zabaltegi saria eramaten du. Amesten jarraituko dut orduan, zure baimenarekin. It’s my party, and I dream if I want to.

Film Onenaren Urrezko Maskorra: AMAMA

Donostiako Zinemaldia - Wrap PartyDonostiako Zinemaldia - Wrap PartyAsier Altunaren filma ez da esku-hutsik joango aurtengo Zinemalditik. Pasa den asteartean Euskal Herriko Gidoilari Elkarte Profesionalaren eskutik, I. Euskal Gidoirik Onenari saria jaso zuen Euskal Zinearen Egunaren ekitaldian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Baina nik beste sari bat jasoko duelakoan nago. Eta hau sari potoloa da, Urrezko Maskorra, bai. Filma ez da perfektua baina bai oso originala eta nahiz eta istorioa oso sinplea izan eta trama konplexurik ez izan, oso ondo kontatutako istorioa da, irudiekin kontatzen da eta elkarrizketa gutxirekin. ZINEA maiuskulaz.

Honek aktoreen lana nabarmentzeko aukera ematen du eta AMAMAn bereziki nabarmentzen den aktorea, baserritar familia euskaldun baten aita egoskorraren papera egiten duen Kandido Uranga da. AMAMA Irlandako Cork-en kokatua izan balitz eta ingelesez filmatua, Uranga 2016ko Oscar sarietarako smoking bila arituko litzateke oraintxe. (Smoking bila hasi behar duten beste euskal zinegile batzuk aipatzen ditut hemen, by the way…)

.

Euskal Zinemaren Irizar Saria: WALLS

Donostiako Zinemaldia - Wrap PartyPablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzendutako dokumental ikusgarriak munduko hiru muga gatazkatsu erakusten dizkugu, mugen alde bateko eta besteko protagonisten eskutik.  Zuzendari nafarrek 2012an jaso zuten sari hau PURA VIDA fimagatik eta aurten ere horrela izango dela iruditzen zait. Istorio gogorrak, pertsonaia interesgarriak eta ikuslea konturatu gabe xurgatzen duen zinegintza bikaina.

.

ZabaltegiPSICONAUTAS

Alberto Vázquez eta Pedro Rivero tandem-aren lehenengo luzemetraia Vázquez-en elaberri grafikoan oinarrituta dago. Iluna, gogorra, heldua, biolentoa. Kafka, Francis Bacon eta Miyazaki ikusi zituen zenbaitek bart gaueko emanaldian. Animalien mundu postapokaliptiko batean, Birdboy eta Dinky nerabeak hondamen ekologikoak jota dagoen irla batetik alde egin nahi dute.

Donostiako Zinemaldia - Wrap PartyBirdboy bere munduan sartuta dago, droga menpetasunak jota eta Dinkyk, bere neskalaguna izandakoak, etxetik alde egiten du Birdboy bidean aurkitzeko esperantzarekin. Amaierak Psiconautas Part II bat aditzera ematen du, eta hori zoragarria izango litzateke zinemazaleontzat. Eta Donostian animazioa ikasi zuen Bilbotar batek Zabaltegi saria jasotzea ere, zoragarria litzateke.

.

Zuzendari Berriak: PIKADERO /PARASOL

Pikadero-ren trailerra lehenengoz ikusi nuenean ez nuen esperantza handirik filman, eta sentsazio bera izan nuen ikusi nuenean, gidoi arazo potoloak ikusten bait dizkiot. Baina sari honetan zuzendaritza hartzen da kontutan eta hemen bai, Ben Sherrock zuzendariak, lan itzela egin du. Eskoziarrak BAFTA Scotland saria jaso du urte hasieran luzemetraia oinarritzen den laburmetraiagatik (PATATA TORTILLA) eta argi dago talentua barra-barra duela Sherrock gazteak.

Donostiako Zinemaldia - Wrap PartyBaina… sail honetan gehien gustatu zaidan filma PARASOL belgiarra da. Mediterraneoko opor-leku dekadente batean kokatzen diren 3 istorio. Hiru noragabe maitasunaren bueltan. Zoragarria, hunkigarria. 3 istorio sinple hauetan pertsonaien patetismoa pixkanaka desestaltzen digu, maisuki, Valéry Rosier zuzendari belgiarrak.

Zinemaldia ez da bukatu eta oraindik gaurko eguna geratzen zaigu zineaz gozatzeko.

Niri ikusteke geratzen zaizkit El Rey de la Habana eta London Road eta datorren astean film hauetako bati buruz hitz egingo dizut, hemendik pasatzeko intentzioa baduzu.

Donostiako Zinemaldia – Wrap Part

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus