18 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetarako

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Urria eta abendua bitartean 18 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Matrikula zabalik dago.

18 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetarakoEtengabeko prestakuntzaren euskarazko eskaintza egonkortu egin du UEUk. Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu duenez, “Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Horretarako, aurten, Eibarko, Iruñeko eta on line eskaintzaz gain, Gasteizen ere eskainiko ditugu ikastaroak Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean”.

UEUk on line bidezko ikastaroen aldeko apustua egiten ari da azken ikasturtean eta on line ikastaroek izandako emaitza onak kontuan izanik, 2015-2016 ikasturtean, lerro horretan sakontzea erabaki du eta hori islatzen da udazkeneko eskaintzan.

ON LINE ESKAINTZA:

IKASGELAKO ESKAINTZA:

 

Irudia: Bigthink.com

euskaraz, hezkuntza, ikastaroak, udazkena, ueu, unibertsitatea
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude