Patroien formaz

Patroien formaz

Zuri ere azken udan gertatu zaizu, oporretan, izozkia hartzeko ilaran atzekoei begira lagunari esan diozu:

Begira, horiek ere euskaldunak dira! -Eta jarraitu duzu begira, konturatu zarenera arte alemanak direla, norbegiarrak…edo batek daki nongoak-

Eta lagunari errepikatu diozu:

Ostras! ba atzetik –hanka sartzea onartzea zaila baita- euskaldunak ziruditen! Ilea, kortea, gorputza, arropak, estiloa…dena!

Zer da gertatzen ari dena? Coolhunter batek gutako batekin topo egin ote zuen New Yorken eta ondoren ikusitakoaz aberastu? Edo gu izan ote gara besteen coolhunter?

Kanpora bidaiatuta horrelako zenbat “disgustu” hartzen diren ezta? Beno, ez dira disgustuak, sentsazio epelak baino. Estatu Batuetako kafetegi batean “behin batian Loiolan” doinua entzutearen parekoa da. Gurea delakoan eta ez da.

Eta berdina orohar. Barre egin dut uda honetan Italiatik pasatu den lagun batekin, honakoa esaten etorri baitzen: italiarrek ez dakite pasta egiten!

Patroien formazHemengoa hemengoa eta hemengoa. Hemengoa kulturan, musikan, jakietan eta orohar kontsumoan. Gutxiago oraindik ere moda arloan. Baina badator hemengoaren gerra arlo honetan ere.

Baratzeak goratu, jakiak landatu, zerbeza eta arnoa etxean egiten hasi garen garai honetan, zer gertatuko ote da jantziekin, zer egingo ote dugu kontsumitzen dugun modaz, kontsumitzen ditugun jantzien moduaz.

Sarri, epel baino beroago, gure eskubideak aldarrikatu ditugu besteen eskubideak urratu dituzten kamisetetan… Oroituko ote gara hurrengoan horretaz. Edo ortuko letxuga pestizidatuak jan ditugu baserrikoaren izenean. Egiteko modua guztiz ahaztuta. Ia honetaz ere oroitzen garen.

Eta ia elkar ezagutzen hasten garen patroiaren formari begira, aktuazioari jarraika. Nahiz eta kasu honetan ez dakidan  nola identifikatu euskaldunak izozkiaren ilaran. Txanda iritsi arte isilik egon dena?

(Bide batez, jakin Fashion Revolution eguna dela gaur. Zertarako antolatu dugun SLOW diseinatzaileok egun hau? Berehalako erantzunak eskatzeko Garapenaren aitzakian aldaketa klimatikoa eta gizartearen zatiketa ahaztuta uzten dituztenei. Oihalgintza GARBIAGO bat eskatzeko, SEGURUAGOA eta GARDENA.)

Hemen info gehiago:  http://action2015.powerli.ne/es/index.html

Patroien formaz Patroien formaz Patroien formaz Patroien formaz Patroien formaz Patroien formaz

@themodubat Sortzailea naiz zentzurik zabalenean. Modaz eta moduaz edo patroien formaz hitzegin gura nuke zurekin. Eztabaidak diseinuratzeko proposamenak beti dira ongietorriak nirean.