Ez galdu Ipar Korea ezagutzen hasteko lau dokumental hauek
Mundu osoko egunkarien azalean dago, gerra mehatxuak gora egin ahala. Baina, zer dakizu Ipar Koreari buruz? Lau proposamen dituzu hemen. Dibertigarria, kritikoa, atsegina eta… BBCkoa.
Ipar Korea: nolakoak dira benetan? Atzerritarrei itxita dagoen herrialdea bailitzan ageri da telebistan Ipar Korea. Halere, dozenaka dokumental daude herrialde komunistaren gainean. Azpian lau dituzu,eta Wikipedian zerrendatuta daude Ipar Koreari buruz egin diren gainontzekoak.
Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Dokumental hauek Koreari buruz ikasten hasteko hasiera besterik ez dira. Wikipedian zerrendatuta daude Ipar Koreari buruz egin diren gainontzeko dokumentalak.
1. The Land of Whispers (Etherium Sky.2013) Ingelesez
2. Amarás al líder sobre todas las cosas (Cuatro, Jon Sistiaga.2007) Gazteleraz
3. A day in the Life (Pieter Fleury, 2004) Koreeraz
4. A State of Mind (Daniel Gordon, 2004) Ingelesez
barkatu, baina jon Sistiagarena ez da dokumentala, zabor propagandistiko pro-imperialista baizik.
Hona hemen erantzun batzuk minutuero esaten dituen gezurrei:
http://rsamadrid.wordpress.com/2012/01/06/alejandro-cao-de-benos-responde-a-jon-sistiaga/
Ipar Korea eta zineaz entzutean ezin dut Shin Sang-ok -etaz gogoratzea ekidin:
ingeleraz: http://en.wikipedia.org/wiki/ShinSang-ok
gazteleraz: http://es.wikipedia.org/wiki/ShinSang-ok
Bere Pulgasari online ere ikus daiteke.
Badago bat osos ona Russia Today kateak gazteleraz atera zuena, ez dut izenburua gogratzen, baina google-n bilatu daiteke.