Hugo Chavezen heriotza eta sutea sarean
Oraingoan ez zen fake bat twitterren timeline osoa hartzen zuen sutearen arrazoia. Ez zegoen gezurrik, Tele Sur katean zuzenean ari zen Nicolas Maduro berria ematen. Zalantzarako zirrikitu bat bera ere ez beraz. #MuereChávez eta Venezuela mundu mailako trending topic izan dira bart, Muere Hugo Chavez #hastasiemprecomandante eta Telesur Espainiar Estatuan eta #Chavez Frantziar Estatuan.
Mikel Iturriak (@iturri) txio batean ondo zioen bezala, ez dago erdibidekorik Hugo Chavez Frias jaunari dagokionean. Mezuak edo oso aldekoak edo oso aurkakoak dira. Zuri edo beltz.
Badirudi Chavezekin ez dagoela erdibiderik. Gora eta gora, batzuk; behera eta behera, besteak.
— Mikel Iturria (@iturri) 2013 martxoa 5
Bere heriotzaren inguruko espekulazioek ere eragin dute eztabaida: minbizia berezkoa zuen ala baten batek ezarritakoa?
@erbestean “inperialistek iraultzailea hil dute”, diozu. No me jodas, nik uste nuen minbiziak hil duela Chavez. #haudukmarkahau
— Hasier Etxeberria (@hasier) 2013 martxoa 5
@ionansa @erbestean benetan sinesten duzue konspirazio horretan? Nik ere ezagutzen diat kontua baina broma dirudi el-nacional.com/politica/Alto-… bai
— Hasier Etxeberria (@hasier) 2013 martxoa 5
@erbestean @ionansa eta gainera niri ezmzait iruditzen minbizia inokulatzearena “aukera posible eta logikoa” denik.
— Hasier Etxeberria (@hasier) 2013 martxoa 6
Efemeride kuriosoen egunean joan zen Chávez gainera. Twitterren irakurri nituen bi: Iósif Stalinen heriotza (martxoaren 5ean, 60 urte atzerago) eta Rosa Luxemburgoren jaiotza (martxoaren 5ean, duela 142 urte). Azken hau Alex Gurrutxaga (@alexgurrutxaga) euskal filologo eta lagunak bota zidan. Ziur gehiago ere badirela, baina bi hauek kuriosoak ala?
@zerdionk Ona Oier. Baina nik beste bat zaukaat: Rosa Luxenburgo jaio, 1871ean. — Alex Gurrutxaga (@AlexGurrutxaga) 2013 martxoa 5
Brigadista gisa, nahiz, oporretan Venezuelan izandako lagun dezenteren kontakizunetatik eta desinformazio basatiari ihes egiten dioten hedabideetatik iritsi zait mugimendu bolivariarrak Venezuelan arlo sozialean emandako aurrerapausoen berri.
Venezuelan,ospitalera joatea portunatu zitzaigun. Zenbat da? Batere ez. Hemen osasuna doan da. Gu atzerritarrak gara,segurua dugu. Igual dio — inhigoaranbarri (@inhigoaranbarri) 2013 martxoa 5
Ez dut adorerik nik neuk baieztatzeko eta hemen botatzeko egindakoen zerrenda. Baina talde komunikatino kapitalisten aldetik Chavezek eta bere gobernuak jasandako jazarpenak asko ematen du aditzera. Cuban bezalatsu. Prisa (El País…) da adibideetako bat. Bilderberg taldeko kide den komunikazio enpresa desiratzen zegoen atzoko albistea botatzeko. Hain handia zuten desira ezen tipografia berezia ere prest baitzeukaten. Ez da harritzekoa hemerotekari errepaso bat egiten badiogu. Azken hanka sartze erraldoia, Chavezen argazki faltsua publikatu zutenekoa.
Define alegría. twitter.com/mimesacojea/st… — Jose A. Pérez (@mimesacojea) 2013 martxoa 5
Telebista eta irratia ez piztea erabaki zentzuduna izan zelakoan nago. Timelinea jarraitzea besterik ez zen egin behar RTVE ematen ari zen lotsaz jabetzeko. Hemen hiru txio:
“ejecutivo chavista” behinola serioa zen La2Noticias-en…
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) 2013 martxoa 5
Estos periodistas que llaman caudillo y régimen luego pedirán nuestra solidaridad cuando les apliquen un ERE — Pascual Serrano (@pascual_serrano) 2013 martxoa 5
Náuseas escuchando TVE 24 horas — Pascual Serrano (@pascual_serrano) 2013 martxoa 5
Bukatzeko La Tuerkako aurkezle eta Complutenseko Zientzia Politikoetako irakasle Pablo Iglesiasek (@Pablo_iglesias_) duela ez asko Chavez dela-eta botatako esaldiarekin geratuko naiz: “Chavez bizirik arriskutsua zen, hilik garaitezina izango da”. Errespetua.
Chávez vivo era peligroso, muerto será invencible youtube.com/watch?v=lIQ32-…”
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) 2013 martxoa 5
Artikulu sorta bat Chavezen heriotzaren harira:
- Hugo Chavez, twitter maitatu zuen presidentea. Klik hemen. (ClasesdePeriodismo.com)
- Historiak absolbituko gaitu. Klik hemen (Pascual Serrano – El Diario)
- Chavezen heriotza: Eta orain zer? Klik hemen (Huffington Post)
- Deun eta Satan. Klik hemen (El Mundo)
- Komandanteak eman du azken hatsa. Klik hemen (Berria)
- Chavez, maitasunaren eta gorrotoaren artean. Klik hemen (Naiz.info)
- Kontinente batentzat duintasun legatua. Klik hemen (Público.es)
- Chavezen profila bost gaietan. Klik hemen (Le Monde)
- Hugo Chavez minbiziaz hila. Klik hemen (Aljazeera)
- Caracasen zendu da Venezuelako presidente Hugo Chavez. Klik hemen (The Guardian)
Chavezen diskurtso mitikoak:
- Chavezek Cuba diktadura zela esan zuenekoa:
- Merkelekin sartu zenekoa
- Enbajadore yankia Venezuelatik bota zuenekoa
- “Azufre usaina dago hemen”
- George W. Bush-i Mr Danger deitu zionekoa
RT @zuzeu: ‘Hugo Chavezen heriotza eta sutea sarean’ Oier Aranzabalen @zerdionk bilketa lana + Chavezen diskurtso mitikoak http://t.co/6 …
RT @zuzeu: ‘Hugo Chavezen heriotza eta sutea sarean’ Oier Aranzabalen @zerdionk bilketa lana + Chavezen diskurtso mitikoak http://t.co/6 …
Agur eta ohore Chavez burkidea.
.
Txakal inperialistek eta zipaioek haien ordua heldu dela uste dute.
.
Indarra eta argitasuna zure herriarentzat eta Hego Amerika osoarentzat.
Agur eta ohore Komandante.
Nire doluminak Venezuelako herriarentzat. Ea Chavezek hasitako bidetik jarraitzen duten.
Elkarretaratze deialdia gaur Bilbon: Agur eta ohore Chávez Komandantea!
.
Gaur asteazkena 6, Arriaga Antzoki aurrean 19:30ean.
.
http://www.askapena.org/eu/content/elkarretaratze-deialdia-gaur-bilbon-agur-eta-ohore-ch%C3%A1vez-komandantea