Honek dena aldatu beharko luke

Honek dena aldatu beharko luke –

Urte dexente igaro dira Ramón Fernandez Duranek idatzitako Kapitalismo globalaren porrota eta Antropozenoa* irakurri nituela. Borrokalari eta pentsalari nekaezin baten azken ekarpenak bizi dugun mundu petral honen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Metodologia zorrotz eta zehatz erabiliz, Ramonek erakusten digu kapitalismo globalak talka egin duela biosferarekin. Zuzen-zuzenean goazela amildegira, kapitalismoa ez badugu beste gizarte mota batez ordezkatzen.

Honek dena aldatu beharko lukeDatuak hor daude ikusi nahi duenentzat: Negutegi efektua jadanik uka ezina da. Hala ere, CO2 isurketa hazten ari da eten gabe. Azken ehun urtean aurreko gizaldi guztian baino energia gehiago xahutu da; biomasaren %40 ustiatu da; bioaniztasunaren % 30aren galdu da; ur emarien kutsadura larria izaki. Honen guztiaren atzean, metropoli urbanoen zabalkundea, nekazaritza intensiboaren hazkundea eta industriaren garapen jasanezinak ez du etenik.

Aste honetan bukatu dut Naomi Kleinen Esto lo cambia todo (Honek dena aldatzen du) liburua.. Fernandez Duranen ildo beretik argi eta garbi adierazten da aldaketa klimatikoari aurre egiteko denbora agortzen ari zaigula, baldin eta egoerari aldaketa sakon eta erradikala ematen ez bazaio. Kleinek ez du erabiltzen iraultza bezalako terminorik, ezta ere zer nolako gizartea beharko genukeen (esate baterako sozialista); baina oso garbi adierazten du kapitalismorekin bukatu egin behar dugula, berau baita planetaren etsairik handiena. Ia urte bete kostatu zait 600 orriko lan bikaina irakurtzea. Liburuak, planetaren egoera tamalgarriaren makina bat datu ematen ditu; alternatibak non bilatu saiatzen da eta, batez ere, munduan zehar gauzatzen ari diren erresistentzia mota desberdinak azaltzen ditu, horien artean, jatorrizko nazioen bizi iraupenerako ura, haizea eta lurra babesteko borroka moldeak. Irakurketak sortzen zidan nekea eta ezinegona atsedena bilatzen behartzen zidan. Liburu gutxi izan zaizkik hain nekagarriak (Marxen Kapitala tartean). Eta ez irakurtzeko zaila delako, alderantziz esango nuke, prosa eder eta irakurterrazean idatzia baita. Kontua da, ia kapitulu guztietan, nire buruan entzuten nuela duela 100 urte Rosa Luxenburgok egindako aldarria: Sozialismoa edo barbaria!

Bai, honek (Aldaketa klimatikoarenak) dena aldatu behako luke gure jardueran.

Askok katastrofistatzat edo muturreko iritzitzat joko dute honako hau. Nik ez. Izan ere, estreinako alarma deiak egin zirenetik 30 urte galdu dira alfer-alferrik. Eta, zoritxarrez, mundua gobernatzen dutenen aldetik ez da ikusten norabidez aldatzeko zantzurik. Stockholmeko eta Cancuneko Klimaren goi-bileran gertatutakoa tamalgarria izan bazen (zer esanik ez Pariskoa), istripu nuklearren inguruan marka guztiak gainditu dituzte.

Eta aste honetan Katowiceko (Polonia) COP24ko bilerak Aldaketa klimatikoari nola egin aurre zuen helburua, baina beste batez bilera antzua bihurtu zaigu. Denbora galtze larria, denbora agortzen ari zaigun uneotan. Parisen duela hiru urte hitzartutako konpromisoak (tenperaturaren igoera 2 gradura mugatu behar dugula, adituek , berriz, diote 1,5ekin ere ez dugula geldiaraziko beroketa ) betebeharreko arauak eta tresnak zehaztu zituen, baina ez nola gauzatu. Eta ez da zehaztu, halaber, aldaketa klimatikoa gehien jasaten ari diren herri txiroekiko laguntza nola burutu .

Beraz, Estatuek, kapitalaren morroiak, ez dira gai errekinen kontrol gabeko xahutzeari aurre egiteko; ezta ere, trantsizio moduko bide bati ekiteko. Frantzian ikusten ari gara, hartzen ari diren neurri eskasak herritarren gainetik hartu nahi dituztela…

Gurean, berriz, instituzioetatik ohiko jarrera nagusi: gauza bat esan eta bestea egin. Eusko Jaularitzak izugarrizko propaganda egiten du eredu sostengarri baten alde; baina, aldi berean, Abiadura Handiko Trena, errauskailua, fraking-ari bide emateko prospekzio lanak eta abar bultzatzen ditu. Automobilaren inguruko industriaren inguruan, gainera, norabidez aldatzeko funtsezko planteamendurik ez (badirudi automobil elektrikoa dugula pagotxa berria).

Eta gizartea, Eguberrietako kontsumo mozkorraldian murgilduta.

Ezkerra oro har kezkatuta dabil baina ez nago ziur konturatu den “aldaketa klimatikoaren” inguruko bataila dela bataila guztien ama. Eta galduz gero jai dugula.

Naomi Kleinen iritziz, munduan egon dira aldaketa nabarmenak gizakiaren onerako, esate baterako, esklabotzaren desagerpena, erakunde demokratikoak; baina inoiz ez omen da gauzatu aldaketa nabarmenik ekonomia arloan, eta horrek endekatzen omen du egungo egoera tamalgarria. Ez du aipatzen, behintzat, Errusiar Iraultzan aldaketa hori gauzatu zela nahiz eta denboraz hutsala bihurtu, kapitalismoaren produktibitatea imitatu zuelako naturaren mugak kontutan hartu gabe. Agian horregatik ez du aintzakotzat hartzen adibide hori. Kontua da, gaur egun, emantzipazio osorako kolore anitzeko borroketan sartuta gabiltzala, denak beharrezkoak edo, beste modura esanda, bata bestea baino garrantzitsua sufritzen dutenen ikuspuntutik bederen. Alabaina, mosaiko horren zimendua antikapitalismoa da, ez klase borrokak besteak baino garrantzia handiago duelako, aitzitik, kapitalismoa delako zapalkuntza guztietan presentea dagoen osagai toxikoa. Kapitalismoa, merkatu ekonomia edo dena delakoa, lurra sakeatzen, zikintzen, kutsatzen duen ekonomia, hitz batez esanda.

Antropozenoak bizi gaitu. Ezkor egoteko arrazoi asko daude, baina ezin dugu etsitu.Walter Benjaminek zion: ezkortasuna antolatu egin behar dela. Aspaldi konbentzitu nintzela ezkortasun aktiboa dela (haserretu gaitezen!) baikortasuna garatzeko modurik inteligenteena.

Eta.“Ez dagoela zer egiterik” diotenaren aurrean, “dena egiteke dugula”. Edo ezina eginak egina.

Jaka Horiek demostratzen digute, edozein unean satorra lur azpitik ateratzen duela burua.

* Antropozenoa gizakien jarduerak, bereziki Industria Iraultza geroztik eta Holozenoaren ondoren, Lurra nabarmen erasaten duen egungo garai geologikoa.

Honek dena aldatu beharko luke

Honek dena aldatu beharko luke Honek dena aldatu beharko luke Honek dena aldatu beharko luke

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

24 pentsamendu “Honek dena aldatu beharko luke”-ri buruz

  • Harri Kala Jan 2018-12-23 14:54

    Garaipen handiaren egunaren zain jarraituko dugu orduan…

  • Alderantziz. Jada nahiko berandu gabiltza “aldaketa klimatikoaren” inguruko bataila delako bataila guztien ama. Eta jaka horiek bezala egoerari aurre egiten ez ba diogu jai dugula.

  • euskaldun bat 2018-12-23 19:26

    Teknologia iraultzailea behar dugu, adibidez fusio nuklearra? Teknologikoki oso aurreratuta gaudela pentsatzen dugu beti baina baietz uste duzue? Teknologia berriak sortzen dira baina funtsean lehengo berak apur bat berrituta dira. Kotxeak bateriekin jarri behar dituzte… hori ez da ez berrikuntza eta ez ezer, hori sekulako txapuza da eta denborarekin jabetuko da jendea. Nik esango nuke fusio nuklearrak frenatu dezakela aldaketa klimatikoa. Eta garraioan berriz hidrogenoa erabiltzeak. Bi horiek asko egin dezakete baina gero beste aldaketa asko beharko lirateke. Aldaketa klimatikoaren errua Eusko Jaurlaritzari botatzea berriz… barregarria da. Urkullu, Tapia… horiek ez dira ezer mundu honetan. Korbata jantziko dute eta diskurtsoak bota, baina benetan, pelele batzuk dira, gutako edonor baino peleleagoak. Sanchez berak ere zer egin dezake… otro pelele mas.

  • Ekologia-krisia eta lehengai estrategikoen agortzea geratzeko etorri da, eta kapitalismoarentzat behin betikoa izan daiteke. Planetari egindako kalteen ondorio materialek berek ekar dezakete sistema ekonomiko osoaren kolapsoa.

    Energia merke eta ugariaren ausentziak ekonomia errealean inbertsioen errentagarritasuna geroz eta txikiagoa izatea dakar (1973tik gertatzen ari dena). Joera hau areagotuko da aurrerantzean, are gehiago ikusita lehen munduko ekonomien moteltzea iritxi dela jadanik eta aurreikuspen ekonomiko gehienek 2019 amaieran 2020 hasieran inoiz ikusi gabeko krisia datorrela diotenean. Globalizazioak (merkatuen mundu-mailako elkarketak) berea eman du, eta sistema ekonomikoak lokalizatzerantz joko dute halabeharrez, sektore osoen berregituratze masibo eta traumatiko bat izango delarik emaitza (baratzea prestatzen hasi, elikagaien prezioa astakeria bat igoko da eta). Erdi-klasetik geratzen denak kontatuak ditu egunak, hiperespezializatutako lanak (industria 4.0) geratuko dira eskuzko profil baxukoekin batera (ofizioek etorkizuna dute oraindik).

    Garai interesgarriak eta konbultsoak datoz, ziurtasun gabekoak. Orain hartutako erabakiak erabakigarriak izango dira gure ondorengoentzat, guk iadanik marroia ziurtatua baitaukagu. Ea herri gisa egoerak eskatzen duen maila erakusten dugun, gure biziraupena baitago jokoan

  • Harri Kala Jan 2018-12-24 09:13

    Gaitz hori (eta guztiak) konpontzeko kapitalismoa suntsitu behar bada inoiz existitu ez den sozialismo askatzailea eta ekologista ezartzeko, beste 200 urte zain gera gaitezkeela esan nahi nuen…

    Bataila horretarako ere beranduegi egin zaizue.

  • Beraunduegi egin zaizue? Koitadua! Denok gaude sartuta arazo berean, baita kapitalistak ere. Ni ez dakit kapitalismoa gainditu ote dugun ezta ere kataklismotik aterako ote garen, baina egoerari aurre egiten ez badiogu, jai. Ni zu eta kristo guztia.
    Abantaila teknologikoak lagungarriak izan daitezke (dakizkiguke) baina adi, abantaila horiek boteretsuen eskuetan areagotu dezakete hondamendia. Zientzia eta kontzientzia!
    Eztabaida hau oso potentea da bi huskerekin erantzuteko eta kanpotik begiratzeko. Gomendioa . Irakurri ezazue aipatzen ditudan liburuak.

  • euskaldun bat 2018-12-24 15:59

    Teknologiari erabilera ona eman behar zaio noski, bestela jai dugu. Arazo handiena une honetan energia da eta agortu ezin den energia iturri garbi bat sortu beharra dago. Nik uste dut horrekin aldaketa klimatikoari aurre hartu ahalko geniokela. Eta une honetan energia iturri hori fusio nuklearra da. AEBek ilargira joateko programa nazional bat martxan jarri zutenean bezalako programa bat jarri beharko lukete abian fusio nuklearra lortzeko helburuarekin. Europa ezbaian dagoen honetan, Europa berak ere horrelako programa bat martxan jartzea ederra litzateke, proiektu baten bueltan indarrak eta ilusioa batzeko. ITER proiektua martxan dago baina behar adinako bultzadarik ez duela iruditzen zait. Nik uste dut, nahi izanez gero 10 urteren buruan lortu ahalko litzatekeela baina horretarako indar metaketa potente bat behar da, Ilargira joan zirenean bezalakoa. Baina gaur egun dugun 4 urtez behingo demokrazia honek ere ematen duena ematen du eta horrelako proiektuei heltzeko hankamotz gelditzen da sistema. Sozialismoak ez du irtenbiderik honentzat, teknologiak bai ordea. Baina teknologia disruptiboak behar dira eta horregatik eman behar zaio garrantzia oinarrizko zientziari, baina ez zaio behar adinakoa ematen.

  • Teknologia erabili dute amildegi ertz-ertzerainoko bidaia honetan. Eta lukerreria, jakina! Eta oraindik teknologiaren esperantzan. Bai, bai, teknologia esku onetan egoki eta!

  • Lander Erkizia 2018-12-25 10:44

    Ni Joxerekin bat egiten det. Nere ustez deshazkundean oinarritutako zibilizazio berri feminista eta komunal bat eraikitzen goaz edo jai degu.Erabiltzea gure potere guztiak elikadura aldaketari, nekazaritza ekolojikoaren sustatzeari, enerjia berantolatzeari( eguzkia, airea,itxasoa ,biomasa, jestio territorial ahal eta tokikotik),kultura feminista eta ludiko berri baten loratzeari, kotxearen eta abioiaren geihegizko erabileraren kulturari buelta emango dion kultura berri bati, bizitzeko ziurtasun materiala emango lukeen oinarrizko errenta bat lortzeari, jendeak enplegutan eta bizitza jardueretan aritzeko zentzuz ahal eta gehien.

    Noski finantza sistema eta diru sistema arlo publikotik kudeatuak, baita enerjia ere. Funtsean bi jarduera horiek komunalizatuz lortu daiteke nere ustez sistema sozialista beharrezko berri baten bihotz berri bat.Behetik behar du aldaketa, baina elite gidari humanista berriak ere behar dira non nahi. Zibilizazio berri baterako nolabaiteko nazioarteko paktu berri bat .Hemen europan baina baita amerikan,asian,ozeanian eta afrikan.

    Tira hau, adieraziaz gehiegikerizko amets erraldoietan nabilela badirudi ere plano hurbilean , nere bizilagunekin ,auzotik aritzearen pozatik eta naturak eskeintzen didan plazer handitik ateratzen ditut motiboak aurrera ekiteko ,etsi gabe . Datoak desastrera ta kolapsora goazela badiote ere…

  • Harri Kala Jan 2018-12-25 11:35

    Ados nago, aldaketa klimatikoaren ondorioak denok pairatuko ditugu. Hori ez dut inoiz kolokan jarri eta jarriko.

    Barandu egin zaizuela esaten dudanean, gaitz guztien errudun bakarra kapitalismoa dela esaten duzuenaz ari naiz. Borroka nagusia (aldaketa klimatikoa) borroka erraldoi batez estaltzearekin tematuta zaudete (kapitalismoaren aurkakoa). Sentitzen dut, baina orain arte ezagutu ditugun kapitalismoaren alternatibak ez dira ekologikoki jasangarriagoak izan (Txina, Vietnam, Ipar Korea, SSEB, Iran, Venezuela…), eta ez dakit zergatik sinistu behar dugun etorkizuneko sozialismoa bai ekologikoa eta demokratikoa izango dela (lehengo esperientzietan ez, baina oraingoan bai, zin dagiguzue).

    Baliteke kapitalismoa suntsitu ondoren ezarri nahi duzuen sistema mega moloiarekin ere arazo berberak konpondu ezinean ibiltzea, eta agian areagotzen jarraitzea ere bai. Eta orduan zer, berriro ere sistema errudun bakartzar hartzen jarraituko duzue ala neurriak hartzen hasiko gara?

  • euskaldun bat 2018-12-25 13:29

    Lander Erkizia, orain ditugun baliabide teknologikoekin gutxiago kutsatzekotan, energia gutxiago kontsumitzea eskatzen du eta horrek ezinbestean, bizitza “mailaz” jaistea esan nahi du. Galde iezaiozu gizarteari prest dagoen horretarako. Alternatibez hitz egingo didazu, ez duela zertan bizitza maila jaistea esan nahi, hor aipatu dituzu “gizarte feminista eta ludiko” berria. Zuk eta zuk bezalako batzuk alternatiba horietan sinesten duzuela zalantzarik ez dut baina horrek ez du esan nahi gizarteak makroeskalan zuek bezala funtzionatu dezakenik. Denentzako soldata unibertsal bati buruz hitz egiten duzu. Azkenaldian asko entzuten da hori eta nire ustez desastrerako biderik zuzenena soldata unibertsalarena izango litzateke. Finlandian edo hor nonbait proba egin dute soldata unibertsalarekin eskala txikian eta azkena irakurri nuen artikulu batean zioenez, emaitza desastre hutsa izan da. Soldata unibertsalarena, soluziorik ez dagoenean itxura batean soluziorik errazena dirudienera jotzen denean sortzen den kontua da. Komunismoak zergatik ez zuen funtzionatu? Ekonomilariek diotenez, sistema naturala ez zelako. Gizakiak berea du norgehiagoka ibiltzea, besteak baino gehiago nahi izatea. Ezin dena da egin sen hori errotik moztu. Aitzitik negatiboa dirudien sen hori ondo bideratuz gero probetsua atera diezaiokegu. Jendeari lehiatzeko espazioa eman behar zaio. Egin behar dena da dena erregulatu baina askatasuna ito gabe eta atzean gelditzen den jendeari berriro aukerak eskainiz, lagunduz eta motibatuz. Inor ezin da atzean abandonatuta gelditu bain aurrean dabiltzanak ere ezin dira ito eta desmotibatu. Gizakiak bere hoberena ematen duenean etortzen dira aurrerapenak eta hori baliatu behar da denen onerako, erregulazio bidez. Beste guztia, soldata unibertsala eta gizarte feminista zoriontsuak amesten ibiltzeak ez du ezertarako balio.

  • Lander Erkizia 2018-12-25 17:05

    “Euskaldun bat”i.

    Kotzeptutaz bi hitz . Deshazkunde materiala gauza bat da eta bizitza maila beste bat . Gure ingurunean erabiltzen dugun kontsumo eta ekoizpen eredua mundu osoko biztanleak eukiko balute hiru lur planeta beharko genituzke (aztarna ekolojikoa) eta hori kontatu gabe beroketa globalak , mantenduz atmosferako presioaren dinamikak ekar ahal dituen aldagai kaxkartzeak natura baliabideengan (ura, lurra, haizea, hondamendiak).

    Sarrera , irteera, erabilera eta oreka arazoak dira dauzkagun osagaiak esku artean . Hau da, gaur egun ez da jasangarria eredua eta hazkunde produktibo-kontsumozkoaren hazkunde materialaren filosofiak are jasangaitzago bihurtzen du sistema .

    Argi dagoena zera da. guri tokatzen zaigula biziraupen eta jasangarritasun motibo larriengatik gure kontsumo eta ekoizpen materiala nabarmen jaistea. Bi herenetik gertu aztarnaren irizpidearen baitan. Badaude beste irizpide zientifiko batzuk erabili daitezkeenak eta bide antzekoetatik jotzen dutenak(CO2 ixurketak , negutegi efektua eta beroketa globala).

    Kontsumo materialaren jaisteak Bizitza mailaren jaistea dakarrela? Ez horixe .Batailarik handiena ideien inguruan hemen dagoela iruditzen zait. Definitu dezagun zer den bizitza maila eta gero puntuatu dezagun item bakoitza .

    Hemen dago gako handiena eta ederrena . Nola definitzen dugu zoriontasuna – bizitza ase eta askea? Definizio horien baitan neurtuko dugu bizitza maila batekoa hala bestekoa den. Gaur egungo garapenerako erabiltzen ditugun indize estatistiko ofizialak ere oso manipulagarriak dira .Ofizialitate berri bat eraiki behar. Hemen dago kuestioa. Erabilera materiala nabarmen jaitsiaz zoriontasun, osasuna eta zentzu humanoaren indizeak (bizitza maila) nabarmen igotzea.

    Nik beti pentsatu dut eta gaur egun pentsatzen dut. Pertsonak pertsonentzako otsoak izatea baino sen kooperatibo eta laguntzailea gailentzen dela , biziraupenaren tarea ipar orratz. Eztabaida klasikoa, beragertzen dena behin ta berriz . Norgehiagoka bizirauteko edo eta kooperazioa bizirauteko. Bietarako joera dugunez pertsonak , norgehiagoaren kontuak ez al litzateke hobeago arlo ludikoaren apartadu batzuetara dedikatzea , gauza inportanteak(biziraupena-ekidadea- bizitza askea) sen kooperatiboen bitartez erresolbatuko bagenitu?

    Diozu idatziaren beste apartadu batean ” soldata unibertsala eta gizarte feminista zoriontsuak amesten ibiltzeak ez duela ezertarako balio” . Alimalekoa. Nik bizitzan asko ibilitakoa naiz . Laster egingo ditut berrogeita hamar urte eta konbentzimendu osoz adierazi ahal dizut bizitza honetan ederrena zapalketa eta esplotazioarik gabeko jendarte baten alde egitea dela, hortan aritzea aldioro eta funtsezko gai bat feminismoaren eta matriarkatuan oinarritako jendarteen bereraikitzean dagoela, zapalketa sitemiko itzelari buelta eskainiaz. Gakoa ere hor dago , zoriontasun eta berdintasun maila altuko jendarteen-komunitateen eraikuntzak noski . Hau ulertzen ez duenak….tira ia geihienek izan dituzte maitatu dituzten amak edo eta arrebak eta hortan erreparatu behareko dugu eraldaketak ekiteko.

    oinarrizko errentarena eta pentsio publikoen gaisk oso antzeko kontuak direla iruditzen zait eta zibilizazio berri horren kontratu sozial berrirako ezinbesteko osagaiak direla iruditzen zait jendeak euki dezan- dezagun gaur egun era basatian sistemak eskaintzen duen inzertidunbre krudel eta zapaltzailea uxatzeko . Kreatibitatea, elkarekintza eta zoriontasuna gradu askoretan igotzeko lanabesa. Jendeak egin dezagun ongi gauzak , zentzuz ,gustoz eta erea dibertsifikatuan.Findandiako esperientziaz ez daukat informazio askorik . Informatuko naiz.

  • euskaldun bat 2018-12-25 18:18

    Lander, esaten duzunaren %90arekin ados nago, hori da kontua. Baina kontua ez da zuk eta nik desio genukeena. Guztiz ados nago gutxiago kontsumitu beharko genukeela eta guzti horrekin. Ez nuke arazorik izango bidaiatzea debekatuko baligute, kontsumo razioak jarriko balizkigute. Kontua da gizarteak makroeskala batean ez lukeela funtzionamendu hau nahiko. Zer da pobrezia? Ez da zerbait absolutoa, konparatiboa da. Gaur egungo behartsuenak ziuraski garai bateko aberatsenak baino askoz baliabide material gehiago ditu eta hala ere paria bat bezala sentitzen da. Errenta unibertsalak zer ziurtatzen du? Ezer ere ez, gaur egungo PRGI edo delako horrek ezer ziurtatzen ez duen moduan. Jendeak aukerak behar ditu, aukera eza da pobrezia. Eta gobernuek hori egin behar dute: erregulatu eta aukerak eman. Ni errenta unibertsalarekin etxean ezer egin gabe burutik egingo nintzateke. Begiratu zure inguruan, pentsa zer gerta daitekeen zure inguruan jendea errenta unibertsalarekin bizitzen, ez dago soziologoa izan beharrik.

  • Lander Erkizia 2018-12-25 19:10

    Kaixo “euskaldun bat”

    Nere inguruan eta nere kasu pertsonalean ere , oinarrizko errenta bat ziurtatua izatekoatan jendea arrunt zoriontsuago eta osasuntsuagoa izango ziratekeela eta ginatekeela uste dut . Bakoitzak bere bizitzan eta jendartean gehien asetzen dituen jarduerak egiteko baldintza oso osasungarriak onak eskainiko lizkiguke. Familiak osatzerakoan adibidez.Elkar zaintzaren kalitatea gehituko litzateke, kultura eta kreatibitate maila igoko litzateke. Satisfazio eta askatasun maila, baita ere. Eta uste dut elementu erregulatzaile positiboa litzatekeela lan baldintza asko hobetzeko .

    Klaro . Arlo teorikotik ari natzaizu . Nik praktikan ezagutzen dudan bakarra , hemeretzi urtekin soldatapeko lanetan hasi nintzenetik, lan merkatu brutal, injustu eta hiltzailea da . Ezinegon , sufrimendu eta inzertidunbrez jantzi gaituenak jendartearen gehiengo zabalak. Aberrazio sistemiko bat. Ezberdintasun sozial absurduen eragile nagusia. Eta honek funtzionatzen du , funtzionatzen dun bezala .

    Nere ustez gai honekin esperimentuak egin beahr dira . Osagarritasunean balioen sustapen orokorrak beharko direla ere nabaria iruditzen zait eta erresistentziak arlo fiskalean inportanteak izango direla, baita ere . Baina ekimen posible bikaina iruditzen zait ..
    Nere ustez sozialismo edo eta ekosozialismo sistema zibilizatorio berriak , feminismoan oinarritutakoak , zenbait eremu sozioekonomiko ekimen pribatuaren esku bai utzi behar dituela, kontuan izanik tokian tokiko prozesu historikoak eta aukerak baina finantza eta enerjia eremu komunal-publikotik jestionatzea , bitala iruditzen zait eta oinarrizko errenta bezalako tresna erregulatzaile transbertsala, elemendu dinamiko oso potentea. Horretaz gain , noski mugatu beahrko litzatekeela oso neurri jasangarrietara ekoizpen kutsakorra eta burujabetza guneak ahal eta tokiko dinamikaren asko indartu( enerjiaren beantolamentu orokorrean).

    Ahantzi gabe industria militarrak behar duen errekonbertsio zibilaren erronka erraldoiarekin batera. Erreza? ez det uste, konplexidade handiko aldagaiak daude jokoan. Kontrako faktoreak? Gaur egungo korrente nagusiaren bulkadak nabariak dira , era oso nahasian gainera .Harriskuak? Hor dauzkagu munduan zehar bizirik dauden 34-35 gerra. Ezinezkoa? Etzait iruditzen . Ia nor hausartzen da baieztatzea nola egongo garen hemendik eta hamar urtera.

  • Zergaitk da kapitalismoa aldaketa klimatikoaren erantzule nagusia? Kapitalismoaren helburu nagusia etekina lortzea delako, eta horrek bultzatzen du etengabeko xahuketara. Ez dago planifikatzerik ez natura kuntutan hartzerik (are natura ez da kontabilizatzen) eta betez ere horren atzean dauden transnazionalak eta estauek orain arte negazionismoa bultzatu dute. Kapitalismoa politikoki modu oso desberdinetan antolatu daitezke: parlamentarismo liberala moduan, faxismoan, diktatura militarrean, inperio moduan, federazio moduan eta abar, baina beti merkatu librea eta etekinak ahalik eta modu zorrptzean lortzea du helbur. Horrek ee militarismora jotzen du. Gerrak (konplejo militarra) non nahi. Hori dena oso ondo explikatzen du Naomi Kleinek bere bi azken liburuetan. Honek dena aldatu belarko luke eta El kapitalismo del schok. Eta jakina autore marxistak. Arrazoia ematen dizut gauza batean: kapitalismoarekin amaituta ez dago ziurtatuatua konponketa, baina argi izan kapitalismoarekin desastreera goazela. Sozialismoa. Kapitalismoa bezala, modu desberdinetakoa izan liteke: totalitarioa eta demokratikoa, bigarren mota hori ez dugu ezagutu modi iraunkorrean eta ezin jakin bnola funtzionatuko duen. Baina bere printzipioa izan baharko litzateke natura gizartea eta pertsona modu jasangarrian antolatzea. Zer produzitu, nola produzitu eta zertarako, modu demokratikoan egitea. Sobiet Batasun ohia eta egungo Txina (guztiz kapitalista bihurtua) kapitalismoaren alde txarrenak kopiatu zituzten: produktibismoa, militarismoa, eta bar. Ez ziren ez, txikiak izan Sobier Batasunean egindakao sarraski ekologikoak eta kutsadura (Txernobil, lekuko)arrastoak oraindik hor daude. Indarren zegoenean ere ni beti egon nintzen sozialismo mota horren aurka eta baita sozialdemokraziaren aurka kapitalismoaren kudeatzaile bihurtu baita. Ordun zer egin?Aldaketa klimatiari emergentzia galgak jarri eta gizartea beste modu batean antolatzen saituzen.
    Horrek ez digu ezer zirtutatzen baina bai aukera bat ematen. Ondo izan.

  • Etekinak lortzen segitzeko, planetak bizirik iraun behar du. Kapitalismoak badaki hori, noski. Ezerk salbatuko badu planeta, kapitalismoa izango da.

  • Kapitalismoa basatia da. Gizakirik predatzaileenen sistema naturala. Horregatik egokitu da horren ondo Euskal Herrira, beharbada. Herri nagusiki predatzailea garelako, gure ingurua suntsitu arte ustiatzen duten horietakoa. Ikusi besterik ez dago nola utzi dugun gure kostaldea, ia uretaraino guztiz porlanduta, Urdaibai salbuespen (ozta-ozta). Edo nola dauzkagun mendiak Gipuzkoan eta Bizkaian, monolaborantza bilakatuta, basa-bizitza eskopeteroen gurarien menpe; edo zer nolako herri-industrialak eraiki ditugun, etxe-zulotik lantokira, lantokitik taberna-zulora eta handik lotara ibiltzeko eremu zatar, zaratatsu eta gainpopulatuak… Kapitalismoak salbatuko zer?

  • Planeta, planeta du salbatuko. Kapitalismoak, predatzaileen sistema naturalak.

    Noski, egin dira sekulako triskantzak (eta izan bada oraindik hainbat eta hainbat tokitan), zeinen jakitun den kapitalismoa jadanik orain eta hemen. Mendebalde gurean, ez Txinan edo Indian.

    Euskal Herriko paisaia gehiena egun zaborra den honetan (eta euskaldunok errua, alegia natura “hainbeste” maitatzen dugunok) jadanik zerbait egiten hasia da nor eta kapitalismoa ingurugiroa zaintzeko. Egin beharko predatzen segitu nahi badu!

  • Eta zer ari da egiten, jakin badaiteke, ingurugiroa zaintzeko???

  • Entzun nahi ala? Ez dut uste. Zuk segi zure ideiekien eta nik nireekin. Eta listo.

  • Bai motel. Entzuteko desiatzen.
    Zer ari da egiten kapitalismoa ingurugiroa zaintzeko?

  • Nire aurreko mezuan daukazu erantzuna. Motel.

  • Lander Erkizia 2018-12-28 12:37

    Ekarpen interesgarria publikatu berri dutena EHUko GOGOA aldizkarian Alain Ulaziak eta Markel Penalbak ,enerjiaren arazoari erantzun posible batzuk emateko Euskal Herritik.Mamitsua.

    http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/article/view/20368