“Friki” mota ezberdinak ezagutzen

“Friki” mota ezberdinak ezagutzen –

Gaur egun, “Friki” edo “Freaky” hitza puri-purian dago, batez ere gazteon artean. Baina zer da Friki bat zehatz mehatz? Eta, ze Friki mota daude? Agian, zu ere pixka bat Friki zara?

Hasteko, hitzaren jatorria azalduko dut.  Friki ingeleseko Freaky hitzaren moldaketa da. Literalki arraro adierazten du, baina antzina, XIX eta XX mendeetan “friki” deitzen zen, zirko munduan aritzen ziren pertsonei. Gaur egun, hitz horrek, esanahi  desberdina du. Orain, adjetibo bat bezala erabiltzen da zerbaitetan oso adituak diren pertsonetan. Eta orain… Adi! Friki mota ezagunenak azalduko dizkizut eta:

“GEEK”:

Teknologiaren kideak dira. Aparatu elektroniko berrien jakitun egotea gustatzen zaie, berdin  dio smartphonak, smartwatchak edo gadgetak (gailuak) izatea. Lehenengoak izan behar dira teknologia aparatu hauek erosten. Internet eta sare sozialetan oso aktiboak dira.

“GEEK” MUSIKALAK:

Musika kultura sakona dute. Izenak, argitalpen urteak edota kontzertuen datak ezagutzen dituzte. Binilozko diskak eta artikulu sinbolikoak bildumatzen dituzte.

“GAMER”:

Bideojokoen zaleak dira. Beti hizketan daude bideojokoei buruz. Hortaz aparte, bideojokoen grafikoetan ere denbora asko dihardute. Bideojokoen historia, pertsonaien izenak edota mailak gainditzeko trikimailuak dakizkite.

“HACKER”:

Pertsona sutsuak dira. Asko interesatzen zaie teknologiaren ingurukoak. Arlo honetan ezagupen ugari dute eta besteekin partekatzea gustatzen zaie. Beraienak ez diren webguneetan sartzeko gaitasuna dute. Datuak lapurtu, webguneak saboteatu edo izorratu ahal dituzte, interneteko sare eta programatzeari buruz adituak dira eta. batzuetan, hain adituak direnez, interneteko segurtasun enpresentzat lan egiten dute. Beren zaletasuna lanbide bihurtzen dute.

“FANBOY”:

Komikiak, filmak, serieak, liburuak eta fantasiaren inguruko gauzak gustatzen zaizkie.

“OTAKU”:

“Manga” gustatzen zaie. Japoniar komikiak direla esan daiteke. Pertsona hauek ez dute dragoi bola edo “caballeros del zodiaco” marrazki bizidunak ikusten bakarrik. Beti daude marrazki bizidun  berriak noiz ateratzen diren zain. Mota honetako zenbat serie dauden ez zenuke sinistuko…

“K-POPPERS”:

Pertsona mota hauek oso berriak dira “friky” munduan. Hego Koreako pop kulturaren, nobelen, musikazko emakume zein mutil taldeen jarraitzaileak dira. Koreografiak  ikasten dituzte gero haiek praktikan jartzeko.

Hauetako bat ezagutzen duzu? Agian, zu beste zerbaiten friki zara. Gure herrian baditugu oso frikiak direnak: euskal frikiak, politika frikiak, kirol frikiak… Kontua da, zerbaitez zale edo jarraitzaile amorratua izatea!

“Friki” mota ezberdinak ezagutzen