Hitza herriarentzat

Imajinatu gure ahotsak parlamenturaino iritsiko balira klik gutxi batzuen bidez. Imajinatu herritarrok parlamentuan presioa egiteko aukera izango bagenu interneti esker. Utopikoegia badirudi ere –nahiz eta horixe izan demokraziaren oinarria–, Erresuma Batuko koalizio gobernuak e-petitions (e-eskaerak) izeneko webgunea du herritarren eskura haien eskaerak jasotzeko.

Herritarrek egindako eskaera bakoitzak 100.000 sinadura baino gehiago lortzen baditu, eskaera Komunen Ganberan eztabaidatuko da. Gobernuaren arabera, “e-eskaeren helburua jendea gure herriko politikara gerturatzea da modu erraz batean”.

Nola funtzionatzen du e-petitionsek?

Lehenik eta behin britainiarrek (Erresuma Batuan bizi direnak soilik) egin nahi duten eskaera zerrendan bilatu behar dute, ea aldez aurretik egina dagoen ikusteko. Hala bada, sinatu eta listo. Bestela, berria sortu informazio guztiarekin: izenburua, deskribapena, nori dagoen zuzenduta, zein departamenturi, eksatzailearen informazioa… Ondoren, gobernuko departamentu batek aztertuko du eta onartu ostean, martxan jartzen da gainontzekoek sina dezaten. Eskaera urtebete arte egon daiteke zabalik (denbora eskatzaileak zehazten du).

Azken hitza beti politikariek duten arren, presio tresna ona da gizartearen nahiak eta beharrak zuzenean helarazten baitira esparru politikora.

Actuable.com

Espainian ere bada antzeko plataforma bat, baina gobernutik at. Actuable webgune-komunitatea bidegabekerien aurka borrokatzeko jaio zen eta e-petitionsen eredua jarraituz, gizarteak “enpresei, gobernuei eta gizarteko beste aktore garrantzitsuei zer aldatu nahi duen” esaten dio. Bertan, pertsona zein erakundeak parte hartzen dute gauzak aldatzeko asmoz, ez arlo politikokoak edota gobernuari dagozkionak soilik, zentzu zabalagoan baizik.

Baina plataforma hori zenbateraino den eragiknorra eta zein neurritan egiten dioten kasu internatutek “salatutako” pertsona eta erakundeek beste kontu bat da. E-petitions ez bezala, nahiz eta milioi bat sinadura eskuratu, gobernuak ez du zertan “salaketa” eztabaidatu. Dena den, lortu dituzte zenbait gauza; adibidez, Valentziako ikasleen protestetan poliziak izandako jokabidea dute.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude