Eta zu, nola bizi zara?

bihotzaBizi. Hori da aurkitu dudan webgune eta bideo honek ematen duten mezu bakarra. Galdera bat ere dakarte: eta zu, nola bizi zara? Badirudi zerbait prestatzen ari dela Euskal Herrian. Zer diozue, zer izango da hau? Zeuk asma, marasma.

 

Mugimendu bat izan daiteke. Twitter kontua dute, eta Facebooken ere orrialdea prestatu dute. Baina oraindik ez dute argitu zertaz ari diren. “Eta zu, nola bizi zara?” galdetzen du lehenengo twittak, eta zerbait badatorrela iragartzen dute hurrengoek. Bideo batekin hasi da Bizi; haurdun dagoen emakume baten irudiak jasotzen ditu. Bideo gehiago zabalduko direlako itxura du ekimenak.

Eta zu? Nola bizi zara? from bizi on Vimeo.

Haurdunaldian, #bizi

10 pentsamendu “Eta zu, nola bizi zara?”-ri buruz

  • Irantzu Goñi 2012-03-01 08:19

    Jarriko zenukete bideoa ondo? eskerrik asko.
    Eta zu? Nola bizi zara? from bizi on Vimeo.

  • EAJren sektore kontserbadoreak abortoaren aurka egindako kanpaina dirudi.

  • Ze bideo arraroa… PNV-koena? ez dut uste.
    Agian, Huskal Herrian ere, “foro de la familia” moduko bat antolatzen hasi da.
    Seguru “bizi” delako kanal horretan beste zerbait agertuko dela.
    niri behintzat jakin mina piztu zait.

  • Ba nik uste emakumeei zuzendutako zeozer dala!

    Ta zuk ze dinozu Irantzu?

  • Irantzu Goñi 2012-03-02 08:46

    Ez dakit ba, hamaika gauza datozkit burura. Nik ere Akaberen moduan emakumeei zuzendutako zerbaitetan pentsatu nuen. Talde feministaren batena edo. Baina ez dakit, horregatik igo dut bideoa.
    Espero dudan bakarra da euskaraz egindako abortuaren aurkako kanpaina bat ez izatea!! Imajinatzen???

  • Irantzu Goñi 2012-03-02 08:58

    Twitterreko mezua: “Zerbait gehiago ikusi nahi? Adi egon, astelehenean zerbait pasako da http://bizieh.eu/?page_id=18 webgunean. Bien bitartean, #bizi”

    Badirudi astelehenean jakingo dugula zer den Bizi.

  • Ander Errazkin 2012-03-02 12:04

    ze kristo da hau?? originala bai behintzat…ea jarraipenen bat baduen sikiera. Ez dut uste abortoarekin zer ikusirik duenik…

  • Neu be intrigata nao…Twitterretik ia zelan bixi nazen preuntaten hasi dxaraz…zer/nortzuk ote??

  • Nik ere esango nuke emakume talde bat edo izango dela. Beharbada Bilgune Feministaren kanpaina. Bigarren bideoa ikusi duzue? Bakarrik emakumeak agertzen dira!

  • Aurtengo jardunaldi feministen kanpaina berria dirudi, abortoaren aurkako legearena ez dut baztertzen