Ana Olazabal: “Gauza ezberdinak egiteko gogoa izaten dut”

Estatuko Diseinatzaile Gazterik Onenaren Saria eskuratu du Ana Olazabal donostiarrak. Parisko Pret a Porter azokan stand propioa jarriko du irailean, garaipena eman dion ‘Release’ bildumako jantziak eta hasi berri dituen beste batzuk erakusteko. Irudiz, telaz eta figuraz beteriko Madrilgo gelatik erantzun dio GAZTEZULOren deiari, sormenaren unibertsoan murgildurik. Berarekin solastuta, ez dugu dudarik: egindako lanagatik merezitakoa du aitorpena.

Ana OlazabalEstatuko diseinatzaile gazterik hoberena zara uneotan, 22 urtetxorekin. Nola sentitzen zara?
Egia esan, ustekabekoa izan da! Lehenik eta behin, ez nuen Bilbon irabaztea espero —bertan hautatu zuten Madrilera joateko—; handik Madrileko lehiaketara joan nintzen, parte hartzeko intentzioarekin, besterik gabe… eta han ere irabaztea ikaragarrizko sorpresa izan zen. Dagoeneko egun batzuk pasatu dira, eta pixkanaka sinesten hasi naiz.

Paris eta New York ziren zure ametsetako bi eta, bat behintzat, betetzeko zorian da!
Gezurra dirudi baina hala da! —barre egiten du—. Madrilen lortutakoarekin irailean Pret a Porter feria batera joateko aukera eman didate, eta oso pozik nago.

‘Release’ izan da zuk aurkeztutako bilduma. Nola definituko zenuke bi hitzetan?
Petrolioak itsasoaren gainean duen mugimenduan oinarritutako bilduma da.

Beraz, edozein lekutan bila daiteke inspirazioa…
Bai, hori oso argi dago! Momentu batzuetan gauza batzuek erakartzen zaituzte, eta horiek hartzen dituzu inspirazio iturri. Une hartan petrolioa hartu nuen, eta halaxe sortu da Release.

Eta orain egiten ari zaren bilduma berrian, zein da inspirazio iturria?
Ofelia koadroa hartu dut oinarri. Oso irudi erromantikoa da, aurrekoaren ostean beste zerbait egiteko gogoa bainuen. Kolore gehiago sartuko ditut eta forma ezberdinak bilatu; hori bai, nire estiloa jarraituz!

Irakurri elkarrizketa osoa gaztezulo.com-en

Ana Olazabal: “Inspirazioa aldatu ahala, gauza ezberdinak egiteko gogoa izaten dut”

Estatuko Diseinatzaile Gazterik Onenaren Saria eskuratu du Ana Olazabal donostiarrak. Parisko Pret a Porter azokan stand propioa jarriko du irailean, garaipena eman dion ‘Release’ bildumako jantziak eta hasi berri dituen beste batzuk erakusteko. Irudiz, telaz eta figuraz beteriko Madrilgo gelatik erantzun dio GAZTEZULOren deiari, sormenaren unibertsoan murgildurik. Berarekin solastuta, ez dugu dudarik: egindako lanagatik merezitakoa du aitorpena.
Ana Olazabal, diseinatzaile gaztea, Gaztezulo, moda

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude