Hilary Clinton eta twitter

Hilary Clinton eta twitter

Ez du behar izan gauza handiegirik, soilik tuit bat eta bideo koxkor bat bere webgunean. Besterik ez. Estatu Batuetako presidentegai izango dela munduari jakinarazteko. Eta aldarrikatzeko.

Barack Obamak sare sozialen erabilerari buruzko erakustaldia eman zuen Yes we can ospetsu harekin, baina handik hona, sendotu eta egonkortu egin dira sare sozialak. Eta Clinton andreak ederki daki hori, dakienez. Begira bestela arretaz berak igorritako txioari:

Eta zalantzarik gera ez dadin, gaztelaniaz ere eman du:

Estoy postulándome para presidente. Todos los estadounidenses necesitan un defensor. Yo quiero ser ese defensor. –H http://t.co/MnnmLkYqLd

— Hillary Clinton (@HillaryClinton) April 12, 2015

Bi tuit horiek berak bota ditu pertsonalki. Erreparatu atzetik daroan -H horri. Horixe esan nahi du, ez duela bere taldeko inork kudeatu, berak egin duela hori, bere eskutxuekin.

Hala ere, ez uste Clinton andrea txiolari aparta denik: bi urtetan ez du 150 tuit baizik egin. Jarraitzen dituen 9 kontuetatik gehienak, instituzionalak dira eta pertsonalak, ostera, bi bakarrik: senarra eta alaba.

Hilary Clintonek ez du, beraz, ez entzun eta hitz egiten twitter bidez. Orain arte.

Hori bai, twitterreko biografian argi uzten du nor den: emazte, ama, abokatu, haur eta emazteen defendatzaile, First Lady of Arkansas, First Lady of the United States, senatari amerikar, txakur baten jabe, orrazkeren ikono, xaka-soinekoen zale, kristalezko sabaiaren apurtzaile… eta baita TBD ere, (to be defined), definitzeko dagoena, alegia.

Hilary

 

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.