Larunbatean Otxandiora joateko deialdia egin dute

Euskaraz Bizi egun oparoa antolatu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak.

otxandiar

Aurten Otxandio izango da euskaraz bizi nahi duen herriaren erakusleiho. Heldu den larunbatean, apirilaren 18an, Otxandiok hartuko du Euskaraz Bizi Eguna. Argazki erraldoi baten bidez egin dute deialdia.

Otxandio, herri euskalduna. Euskararen arnasgune txikia bezain euskaldunon babesgune handia da. “Euskararen alde egoteaz gain, euskararen alde egiteko prest dagoen herria da otxandiarrena”. Horregatik aukeratu du EHEk, beste gauza askoren artean, aurtengo Euskaraz Bizi Eguna hartzeko.

Egitarau zabala prestatu dute bertako elkarte, eragile eta herritarrekin auzolanean, familia, gazte zein ez hain gazteentzako. Egunean zehar kale animazioak eta ikuskizun ezberdinek hartuko dituzte Otxandioko txokoak. Haurrentzako tailer eta jolasak, 500 lagun ingururentzako herri-bazkaria, kantu-poteoa, dantza…

Giro ederra izango da egun osoan zehar. Bazkalostetik aurrera musika eta dantza izango dira berriz protagonista. Fredi Paia eta konpainiaren Gibelurdinek taldearen emanaldiaren ostean etorriko dira Urduri Dantza taldearen eta Batukotx batukadaren ikuskizunak. Egunari bukaera emateko, aldiz, jende andana batuko duten ohiko kontzertuak izango dira.

Aurten, Luhartz, Gozategi eta Governors taldeek girotuko dute apirilaren 18ko gaua, baina ez da hor bukatuko afera, Gaztetxean DJ Elepuntok makina bat hezur jarriko baititu dantzan goizalderaino.

Mugimendua beraz protagonista aurtengo Euskaraz Bizi Egunean.

Eragile euskaltzalearen ustez, “euskaraz bizitzea gure esku dago, baldin eta hiztun aktiboak bagara. Geldirik bagaude, isil-isilik, akabo. Mugitu nahi duenak, norabait iritsi nahi duenak, dagoen lekutik urrats bat harago joan beharra dauka. Egotea ez da nahikoa; egin egin behar dugu, indarrak eta grinak batu, gogoak martxan jarri, euskaldunak ahaldundu eta herri euskalduna mugiarazi”.

Hortaz, herritar euskaldun eta euskaltzale guztiei dei egin diete apirilaren 18an Otxandiora hurbildu eta “euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko”.

Arraldetik ere Otxandiora

Donostia, Durango, Iruñea eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik autobusak antolatu dituzte. Horrez gain, Goenkaleko Maria Luisak ere iragarri du bertan izango dela:

 

Egitaraua:

o Egitarau zabala prestatu dugu apirilaren 18rako:

• MIRUGAIN mendi-taldearekin mendi-irteera 9:00 inguru (ondoren dutxa hartzeko aukera dago).
• SOINUBIL kantu-poteoa.
• TXISTULARIAK.
• URDAX MAGUNAZELAIA harri-jasotzailearen erakustaldia.
• EUSKAL BORDER artzainek ardiekin egiten duten gisako erakustaldia, baina antzarrekin.
• HAURRENTZAKO PUZGARRIAK, TAILERRAK ETA JOLASAK (Kimuak-ekin).
• 14:00: EKITALDITXOA
• 14:30: HERRI-BAZKARIA 500 LAGUNENTZAKO.
• GIBELURDINEK TALDEA (bazkalostean).
• BULKANO FT-ren partida.
• URDURI dantza taldea.
• BATUKOTX (batukada, kale animazioa arratsalde eta iluntzean).
• KONTZERTUAK: LUHARTZ, GOZATEGI, GOVERNORS.
• DJ ELEPUNTO (Gaztetxean, gauean).

otxandiano

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude