Cameron eta lo hartu ez zuen naskatoa

Erresuma Batuan ere, gu hemen gabiltzan bezala,  hauteskunde kanpainan sarturik dabiltza. Beno, kanpaina, aurre-kanpaina edo dena delakoa, baina hautagaiak hasiak dira han eta hemen botoa eskuratzeko agerpenak egiten.

Aurreko astean, Erresuma Batuko lehen ministro eta Alderi Kontserbadoreko hautagai den David CAmeronek, eskola batera egin zuen bisita, eta helburu bakarra prentsan azaltzea denez, han eraman zituen kazetari eta irudi hartzaileak, bertan gertatuko zena hartu eta bakoitzak bere hedabidean kontatu zezan. Halako ekitaldiak beti dute arrisku puntu bat, sekula ez baitakizu nola erantzungo duten haurrek, zer esango duten, nola jokatuko duten.

Eseri zen Cameron jauna 6-7 urteko neska mutiko batzuekin, eskola mahaian eta irakurtzen ari ziren, printzesak gora eta printzesak bera; Bitartean, argazkilariak, jo eta su, beraien kamerei kea atereaz, KLIK, KLIK, KLIK, eszena hura erretratatzen.

Stefan Rousseau argazkilariaren irudi honek azkar egin zuen jauzi sare sozialeterara.

Sin título-1

Argazkiak broma erraza du: “David Cameonek haurrak lokartu arte aspertzen ditu”. Sarean izugarri zabaldu zen argazkia eta denetan antzeko mezuarekin, argazkia ikusi eta hala ematen baitu: neskato bat eskolako mahai gainean lo edo asperdurak jota, David Cameron zerbait irakurtzen ari den bitartean. Ostegun arratza izaki, laster hasi ziren Erresuma Batuko egunkarien azalak azaltzen, eta batek baino gehiagok aukeratu zuen irudi hori edizioa zabaltzeko.

Sin título-2

Argazki oinak ez du deus iradokitzen, baina argazkiaren indarrak edizioari irakurketa hori egitera bultzatzen gaitu.

Sin título-3

Beste honetan argi dio “Bai Lucy, denok dakigu nola sentitzen zaren”

Baina zer gertatu zen egiazki?

Bideoan ikusi daitekeenez, neskatoa ez zegoen lo; ez zegoen aspertuta. Lotsaren lotsaz, seguruenik kamera eta jende guzi horren presentziak lagunduta, non ezkutatu ezinik zebilen.

Behin baina gehiagotan azaldu dut hemen, gertatu ez diren gauzak iradokitzen direla argazkiak erabiliz, eta hori ez da informatzea.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.