Heterosexualitatea bekatua da
Heterosexualitatea bekatua da
Pentsatu une batez alderantziz funtzionatzen duen mundu baten bizi garela: emakumeak emakumeekin ezkontzen dira tradizioz, gizonak gizonekin. Baina gaur egun (benetako, gure munduan) garen bezain kontserbadore izaten jarraitzen dugu. Ez ditugu bikote desberdinak toleratzen, ez ditugu gure seme-alabak ulertzen, gehiago larritzen gaituzte gizartearen aurreiritziek benetako arazoek baino.
Film labur honek alderantzizko mundu bat aurkezten digun arren, benetako gertaeretan oinarriturik dago. Hau izan liteke gure munduan, benetako munduan, homosexuala dela deskubritzen duen ume baten istorioa. Desberdina izateagatik ordaindu behar duela uste duena, gizarteak hala egitera bultzatzen baitu.
Aski da.
Oso artikulu interesgarria Elhuhar aldizkariaren 299. alean Jesus Mari Txurruka irakasle unibertsitarioak idatzi duena: zergatik ez du hezurrik giza-zakilak?