Zein ‘iliada’-tan eseriko zara San Mames berrian?

Athletic bazkide txartela

Athletic-eko bazkideek txartel berriak esku artean dituzte dagoeneko. Euskaraz eta nagusiki gaztelaniaz idatzita dago informazioa, baina bi hizkuntzetako batek ortografia akats bat dauka. Aurkitu hutsa: blokea, bloque, iliada, fila, eserlekua, asiento, atea, puerta. Homeroren Iliada gutxietsi gabe, ez da bidezkoa ilara behar lukeen lekuan olerki epikoaren izena jartzea.

Aldatuko ote dute? #beranduegi

[Athletic-en foroan ari dira gaiaz eztabaidatzen]

Athletic, euskara, ortografia, txartela

Zer duzu buruan “Zein ‘iliada’-tan eseriko zara San Mames berrian?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude