Herri baten patua

Herri baten patua –

Azken asteetan Katalunian gertatutako gatazkak Espainiar gobernuak gauzak txarto egiteko duen joera  agerian utzi du. Herritarrek grabatutako milaka bideo ezinbestekoak izan dira estatuaren segurtasun indarrek egindako basakeriak salatzeko.

Herri baten patuaReferenduma ilegala zen, bai, baina horrek ez du inoiz justifikatuko mundura zabaldu den Espainiar justiziaren inkonpetentzia. Are gehiago, lege batzuk deuseztatuak izateko sortu direla dirudi, gisa joeraren naturan baitago errektifikatzea. Honen adibide garbi bat gizonezkoen sufragioaren legearen aldaketa izan zen, hau gertatu izan ez balitz, emakumeek boto eskubiderik gabe jarraituko lukete. Baina suposaketak eta gobernuaren gestio txarrak alde batera utzita, tirabira politikoa dugu.

Gobernuak jadanik Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu du, eta prozesu ilegal independentista abiatu dutenon patua kartzela dirudi. Hau honela izanda gatazkaren amaierara ailegatu garela dirudi, baina nire ustez, herritarren artean sortu den buruhauste soziala da benetako arazoa. Heziketan, politikan eta adiskidetzean eragingo duen buruhaustea alegia. Kataluniako herritartasuna ez da inoiz berdina izango iraultza sozial eta politiko honen ostean, ziur baino ziurrago daukat hau. Euskal Herrian antzeko zerbait gertatu zela esatea oso hitz gogorrak  iruditzen zaizkit baina modu batean edo bestean, adibide gisa erabili ditzaket hemen pairatu genituen urte basatiak. Guk bizitako prozesu independentista ez demokratikoak, demokratikoa alde batera utzita, Estatu mailako arazoa bihurtu zen. Horrela ere eta Kataluniako arazoa txikiagoa dela pentsatuz, gizartearen poza eta ongizate maila dezente batera bueltatzea posiblea izan zen. Beraz, Katalunia berri baina zoriontsu baten aurrean gaudela espero dut, non ideia politikoek ez duten herri oso baten etorkizuna determinatuko.

Azkenik, gobernuaren eta segurtasun indarren jokabidera bueltatuz, Espainiak ikuspegi internazionalaren aurrean emandako eredu lotsagarria azpimarratu nahi dut. Bideoetara bueltatuz, eta behin baino gehiagotan ikusi eta gero, ileak zutitzen dituen lotsa egiati bat sentitzen dut. Tribunal internazional baten salaketa sufritu beharko luke gure gobernuak; gutxienez. XXI. mendetik eta Europatik kanpo dauden zuzengabekeriak ikusi ditugu guztiok telebistan eta zer edo zer egitea dagoela iruditzen zait.

Herri baten patua

2 pentsamendu “Herri baten patua”-ri buruz

  • Referenduma, ilegala? Ba al dakizu hori Espainiako Konstituzio Auzitegiak erabaki zuela? Eta nor dira auzitegi horretako epaileak? Ba 12 dira.

    8 Espainiako senatu eta parlamentuak hautatuak (non PP eta PSOE edo edozein alderdi nazionalista espainol beti dira gehiengo), 2 botere judizialak (Espainiako gobernuak bere organigraman ere esku hartzea duena) eta beste 2 zuzenean Espainiako Gobernuak zuzenean hautatuak.

    Beraz, Espainian ez dago botere politiko/judizial banaketarik. Espainiako Gobernuak badaki beti berak erabakiko duela zer den legala eta zer ez.

    Kataluniako parlamentuak ere erabakitzen du zer den legala eta zer ez (horretarako dira parlamentuak), baina ez du epaitegirik erabakitzeko Espainiaren aurrean.

    • Oso orokorki eta objektiboki idatzi dut lagun, ez nahiz aditua gaian. Eskerrik asko idazteagatik!