Hauteskundeen aurrean, garrantzitsuena: BRICS Plus

Hauteskundeen aurrean, garrantzitsuena: BRICS Plus. – 

HAUTESKUNDEEN AURREAN, GARRANTZITSUENA: BRICS Plus

  1. Zer da garrantzitsuena une honetan gure herritarren etorkizunerako? Gure ustez, argia da erantzuna: BRICS Plus delakoa. Gai horrek, gure herritarren eta mundu osoaren etorkizunerako duen garrantzi historikoagatik, etorkizuneko edozein hauteskunde-prozesuren erdigune izan beharko luke.
  2. Gogora dezagun zer den BRICS Plus: herrialde gainerakorren (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) egungo BRICS erakundea handitzeko proiektuaren izena, jasotako eskaeren arabera.
  3. Atxikipen horien artean, herrialde giltzarri batzuk azaltzen dira. Hala nola, Argentina, Mexiko, Aljeria, Egipto, Indonesia, Thailandia, Saudi Arabia, Pakistan edo Turkia. Baina guzti hori herrialde gainerakorrak eta garapen bidean dauden herrialde gehienen apustuaren isla da. Errusia eta Txina buru dituen bloke emergentearen alde Asiak, Afrikak eta Latinoamerikak egindako apustuaren ondorio hain zuzen.
  4. BRICS Plus sortzeko mugimendua mundua aldatzen ari da. Eta horrekin batera, gure herritarren etorkizuna ere aldatuko da. BRICS Plusen atzean, jakina, hegemonia polobakarra suntsitzen ari den mundu multipolar baten aldeko apustu antihegemoniko nabarmena dago. Eta, horrekin batera, korporazioen aurkako apustu bat ere badago, korporazio handien botereak mundu osoan, baita Europan eta Estatu Batuetan ere, izan duen eragin suntsitzailea desegiteko asmoz.
  5. Garapen ekonomiko eta produktiboaren alde egiten duten gizarteak, mendebaldeko eliteek ezarritako finantzarizazio oligarkikoaren aurrean oligarkia korporatiboaren eragin hondatzailetik askeago izango diren gizarteen aldeko apustua da BRICS Plus proiektua. Etorkizun hobe baten alde, herrialde gainerakorrak eta garapen bidean daudenentzat, baina baita korporazio handiekiko dugun mendekotasun itsuaren ondorioz etengabeko gainbehera ekonomiko eta sozialean dagoen Mendebaldearentzat ere zuzendurik dagoen proiektua da, hain zuzen ere.
  6. Argi dago munduaren epe labur, ertain eta luzeko etorkizuna erabakitzen ari dela, gero eta herrialde gehiagok BRICS Plusen alde egindako apustuarekin. Ez dago hau baino erronka garrantzitsuagorik ez gure lurralderako ez Europako estatu bakoitzerako. Ezta gure herritar, buruzagi eta talde politikoentzat ere.
  7. Aipatutako guztiagatik, horixe da, eta ez besterik, hautagai eta talde politiko guzti-guztiei eskatu behar dieguna. Esan diezagutela argi eta garbi zer pentsatzen duten BRICS Plus proiektuari buruz eta, ahal bada, zer egingo duten proiektuan lehenbailehen sar gaitezen.

EKAI Centerren proiektu bat da hauxe, SOZIALDEMOKRAZIAREN ETORKIZUNARI buruzkoa. Eskerrik asko zure arretagatik. Jarraitu gurekin.

PDF:  https://drive.google.com/file/C9kbXZC/view

Hauteskundeen aurrean, garrantzitsuena: BRICS Plus.

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude