Haurrak eta tradizioa, nahasketa arriskutsua
Haurrak eta tradizioa, nahasketa arriskutsua
Espainia aldeko kontu bat dakargu ZUZEUra, guri ere badagokigun galdera bat egiteko.
Sare sozialetan hautsak harrotu berri ditu Francisco Rivera Ordoñez toreadoreak, Instagramen eskegi duen argazki honekin:
Aitak berarekin egin zuen bezala, Paquirriren semea bost hilabeteko alaba besoetan duela zezentxoaren aurrean jarri izanak astoramendua eragin du, berak familiako `tradizioa´ dela esan arren; zezenketetan bosgarren belaunaldia ei dute.
Kalapita sortu eta agudo etorri dira erantzunak. Umea arriskuan jarri izana leporatzen diote askok Riverari. Baina beste askok babestu egin du toreadorea; lankideen artean antzeko argazkiak plazaratuta eta, El País egunkariaren kasuan, iritzi artikulu deigarri baten bidez.
Gure aldetik, ez diogu ezer gehiagorik gehituko zezenketekin zerikusia duen ika-mikari, baina tradizioak ahotan hartuta haurrak arriskuan jartzen dituzten beste jarduera batzuk ere aipatu dituzte Riveraren aldekoek: Kataluniako castellers-ak, esaterako. Eta hara! Kasu honetan ez daukat horren argi umeen partaidetza mugatu beharko litzatekeen.
Tradizioak haurra arriskuan jar dezakeenean, zeinek behar du izan lehentasuna; zer egin umeak babesteko?
Ezagutzen duzu gurean, Euskal Herrian, ume eta gaztetxoentzako desegokia izanda ere, beraien parte hartzea duen tradizio edo festarik?
Haurrarentzat arrisku handia denik ez zait iruditzen, baina bururatzen zaidan bakarra da: Tuterako “bajada del ángel”, non haur bat tirolina moduko batetik zintzilik edukitzen baitute…
Riveraren argazkiaren inguruko polemika, ergelkeria galanta.
Ohitura tradizionalak galaraztea proposatzen dut haurrak babestearen aitzakiarekin baina umeki jaiogabeak doan eta libreki xehekatzearen alde nago, alegia, hipokrita bat naiz