Genero-ikuspegia zientzien irakaskuntzan integratzeko mintegi pilotua Eibarren

Hogeita hamar irakasle bildu ditu gaur Elhuyar Fundazioak Eibarko Berritzegunean, zientzia eta teknologiaren hezkuntza eraberritzeko STING europar proiektuaren testuinguruan. Saioa Elhuyarrek koordinatzen duen eta Europako zortzi erakunderen artean prestatu dute.

Genero-ikuspegia zientzien irakaskuntzan integratzeko mintegi pilotua Eibarren

STING proiektua (STEM teacher training Innovation for gender balance) iaz abiatu zen Elhuyar Fundazioa buru duela, eta zientziaren irakaskuntzan eta generoan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museok hartzen dute parte. Irakasleak trebatzeko programa honen helburua da zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neska-mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta zientzia-irakasleei horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea.

Gaurko saioa STING proiektuaren lehen pilotoa da, eta 10-16 urte bitarteko ikasleak dituzten hezitzaileen parte-hartzearekin burutu da. Egunean zehar, zientzia, teknologia eta matematika irakasteko praktikak hobetzeko proposamenak azaleratu dira, ikerketa pedagogikoetatik zein irakasleen hezkuntza-esperientziatik abiatuta.

Horretarako, hiru fasetan banatutako prozesua egin dute: generoaren kontzientzia hartzeko ariketak lehenik, eremu horretako azken ikerketa eta esperientziekin jabetzea bigarrenik, eta horiek norbere gelara nola eraman lantzea hirugarrenik. Besteak beste, generoari, zientziari eta zientzialariei buruzko estereotipoak mahaigaineratu dira, nesken eta mutilen zientzia-bokazioetan eragiten duten faktoreez jardun dira, eta gazteen ikaskuntzan eragiten dituzten gela barruko eta kanpoko faktoreak azaldu dira.

Nesken eta mutilen arteko jauzia gainditu nahian

Danel Solabarrieta proiektuaren koordinatzailearen hitzetan, “zientzia- eta teknologia-gaien irakaskuntzan ere generoa lantzeari garrantzi handia ematen diogu Elhuyarretik. Izan ere, zientziarara hurbiltzean jauzia ikusten baita nesken eta mutilen artean, eta irakasleen eta irakaskuntza-sistemaren jardunak jauzi hori eraldatzerik izango ote lukeen aztertu nahi dugu”.

Zientzia-, teknologia- eta matematika-gaietan hezkuntza hobetzeak bi helburu ditu; batetik, zientzia eta teknologiaren eremu profesionalean emakumeen presentzia berdintasun-egoerara hurbiltzea eta gai horietarako gazteen zientzia-bokazioak handitzea gizartean ditugun erronkei aurre egiten laguntzeko.

Trebakuntza-programa hau Europako zortzi herrialdetan gauzatzen ari da, eta bertan parte-hartzen ari diren irakasleen iruzkinekin osatuko dute proiektua egiten ari diren erakundeek, ekainerako bigarren trebakuntza bat prestatzeko.

Genero-ikuspegia zientzien irakaskuntzan integratzeko mintegi pilotua Eibarren
berdintasuna, generoa

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

2 pentsamendu “Genero-ikuspegia zientzien irakaskuntzan integratzeko mintegi pilotua Eibarren”-ri buruz

  • Mintegi ezinbestekoa. Genero desberdintasuna lehen hezkuntzatik ere hasten da. Izan ere mutilei nota jaisten zaie mutil izate soilagatikan eta horregatik gaur egun unibertsitatean ikasleen gehiengoa emakumeak dira. Okerrago tratatzen zaie, txartzat jartzen dira, eta injustizia guztien erantzuletzat jartzen dituzte. Irakasleek gehiago jotzen dituzte.

    http://people.terry.uga.edu/cornwl/research/cmvp.genderdiffs.pdf

  • Emakumeen pribilejioak ziurtatu behar dira diru publikoa baliatuz. Gizonak hil daitezela lanean (eraikuntzan, fabriketan, errepidetan,…) emakumeak goxo-goxo egon daitezen unibertsitatean. Orwell-en ipuinean bezala: “denok gara berdinak, baina batzuk(emakumeak) berdinago” Horientzat abantaila sozial guztiak gutxi dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude