Harro

Harro –

Atea ixtea desatsegina da niretzat eta boladarik txarrenetan bueltatu naiz kaletik korrika, zabalik ahaztu dudalakoan. Arazoari aurre egiteko, hainbat estrategia baliatu ditut. Hasieran, atea guztiz kontzentratuta zarratzen nuen. Geroago, hiru “kokoteko” ematen nizkion ateari eta, azkenean, egur xafla bati begira geratzen nintzen itxita gera zedin erregutuz. Patetikoa.

Arrakasta ikusita, estrategia goitik behera aldatzea erabaki nuen eta belarriaz fidatzen hasi nintzen, begiak tranpatiak direlakoan. Harrezkero, sarrailaren azken bueltaren ttak entzun ostean, lasai-lasai ateratzen naiz. Oso harro nago eta burua tente ibiltzen naiz kalean. Umeek seinalatu eta elkarri esaten diote: “hortik doana bere buruaz seguru dabilen gizon bat da”.

Estatu Batuetako hauteskundeen emaitzekin antzeko sentsazioa daukat: zama handia kendu dugu gainetik (populismoa), euforiko gaude, harra oraindik barruan daukagula. COVID19ren krisia ateari “kokotekoka” hasteko aukera ona da eta ez dira faltako segurkeria eskainiko dutenak. Orduan, gogoratu beharko gara, atea ez badugu sekula zabalik utzi, litekeena dela ondo itxita egotea.

Harro

Harro

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Harro”-ri buruz

  • Analisiak simplistak direnean beste iturrietara jo behar ditugu. Bakoitzak, informazioa jaso ez gero, jakingo dun non kokatzea. Hemengo erreflexiotik (gaztelareaz dago) azken parrafoak asko esaten du. Ulertzeko texto orokorra irakurri behar da. Ez nuen ezagutzen horrelako bertsiorik eta kontutan ere har dezakegu, besterik gabe.
    https://divulgaciontotal.com/w/?p=10523

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude