Harresirik gabeko mundua

Harresirik gabeko mundua

OarsoIrriko lagunek haurren parte-hartzea herriaren eraikuntzara eramatea dute helburu. Bidearen sorkuntzak oinarri hauek dauzka: euskara, aisiladia, parekidetasuna, auzolana, inguruarekiko errespetua, tokian tokiko beharrei erantzutea, aniztasuna…

Apirilak 18rako (astelehena) deialdi berezia egin dute HARRESIRIK GABEKO MUNDUA.  Jarraian OarsoIrriko webgunetik jasotako albistea daukazue:

 

DEIALDI BEREZIA – Harresirik gabeko mundua

Harresirik gabeko mundua

Herritar asko haserre dago Europako mugetan etorkinei ematen zaien tratuarekin. Mediterraneoa hilkutxa erraldoia bilakatzen ari da, eta desesperazio oihuekin itotzen ari dira herrien arteko mugak.

Krudela da gerratik ihesi dauden pertsonak pairatzen ari direna. OarsoIrriko kideoi bereziki lazgarria iruditzen zaigu haurrak eta euren familiak pairatzen ari diren tratu basatia. Egoera bidegabe bat bizitzetik datozen haurrak bidegabe tratatzen ditugu Europan. Agintariek eraikitako Europa hau ez dugu maite. Ez dugu nahi bihotza baino areago dirua eta boterea oinarri duen Europa, zeinean haurren ahotsa eta sufrimendua isilarazten diren.

Duela urte bete, 2015eko apirilaren 18ko gauean, emigrantez beteriko barku bat hondoratu zen Lampedusatik ehun bat kilometrora. 700 pertsonatik gora ito ziren Mediterraneoan.

Hura gogoratuz eta oraingo egoera lazgarria salatuz, elkarrateratze berezian parte hartzeko deialdia egin nahi dugu OarsoIrritik.

Eguna: 2016ko apirilaren 18 (astelehena), 19.30ean.

Lekua: Errenteria-Oreretako Zumardian dagoen Lampedusaren Mosaikoan

 

OarsoIrriak – Orereta/Errenteria, 2016ko apirila

Harresirik gabeko mundua

Orereta, 1978. Herri ekimen parte-hartzaileak zein barne-proiektu pertsonalak ditut maite eta hor nabil dinamikak, doinuak, kantak, ipuinak, olerkiak eta dantzak sortzen. Doktorea naiz eta egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lanetan nabil. Ikerkuntza zientifikoan ingeniaritza bioinspiratuan eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arlotan murgilduta nago.

2 pentsamendu “Harresirik gabeko mundua”-ri buruz

  • Pasu txikia izango litzateke, baino zeure etxeko atea zabalik edukitzetik hasi beharko zenduke, zeren badaude kale gordinetik ihesika daudenak, ez?

    Ondo geratzea ta ondo pentsatzea, oso merkea da, batzuetan dirua eta botuak ere ekartzen dauz. Bezteok ordaindu behar ondo pentsatze honen ondorioak.

    http://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/numero/475/seis-mil-millones-de-africanos-14070

    Afrikak 6.000.000.000 biztanle izango ditu mendearen bukaeran.

    • Nora Barroso 2016-04-18 10:59

      Kaixo,
      Gauza ugari egin daitezke bai, norbera bere errealitatetik abiatuta zer egin erabaki beharko luke. Etxeko ateak irekitzea aukera bat da baina, badaude ere bestelako ekintzak. Ezingo nuke epaitu guzti horietatik zein dagoen ondo eta zein gaizki, edo zein den eraginkorrena. Borroka ugari daude mundua (hemen aipatzen dena horietako bat) eta tartean gorputz honekin bizitza bakarra. Ezin toki guztietan egon baina besteek egindako lanketei atxikimendua ematea eta parte hartzea ez da ez kontu merkea, ez garestia ere. Batzuentzat arazo bati egindako lehen hurbilpena izan daiteke beste hainbatzentzat borroka baten bestelako urratsa. Bertan Oreretarrak diren eta mundu osotik etorritako pertsona ugari egongo dira, haurrak eta helduak. Galdeiezu gerratik ihesi gure herrira etorri direnei zer iruditzen zaien ekimena, zer iruditzen zaien herrikideon beroa eta etxeak, besteak beste ekimen hau eta beste hainbat beraiekin batera sortuak baitara.

      Ez dakit ezagutzen dugun elkar. Akaso besta gauza batzuei buruz, eta ziur asko beste begirune batekin, hitz egingo genuke elkar ezagutuko bagenu eta orduan ekarpena sakonagoa izango litzake . Nire helburua ez da ez ondo geratzea, ez dakit zer den ondo pentsatzea, ez ditut botorik eskatzen eta ez diot diruari deiarik egin.