Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizona

Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizona

Stéphane_Hessel - Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizonaPentsalaria, intelektuala, idazlea, diplomatikoa, Frantziako enbaxadorea, erresistentziako kidea, militante ezkertiarra; zerrenda amaiezina da. Stephane Hessel, Frantziako pertsonaiarik ospetsu eta errespetatuenetarikoa, pasa den astean (otsailaren 27an) hil zen 95 urte zituela.

2011tik aurrera oihartzun izugarria izan zuen berak idatzitako Haserretu zaitezte! (jatorriz, Indignez-vous!) liburuak; Espainian, Grezian, Frantzian eta batik bat Amerikako Estatu Batuetan egindako manifestazioek oinarritzat hartu zuten. Gizonak jendea mugitzera bultzatu zuen, sistemarekin eta gizartearen egoerarekin bat ez zetorrela adieraztera, borrokatzera gauzak alda zitezen, gogoeta egitera eta haserretzera. Alegia, sumintzera.

Suminduen aita edo aitzindaria, gizarte ustelaren salatzailea, itxaropenaren babeslea. Baina baita askoz gehiago ere. Alemanian jaioa, judaismoan hezia, Nazismoaren izugarrikeriak pairatu zituen eta Frantziako Erresistentziaren alde borrokatu beranduago. Momentu gogorrenetan ere, bere amarekiko harreman estua izan zuen. Honek, askatasun osoz jokatzen irakastea eta gizonezko bikotekideak izateko gomendatzea ez ezik (inoiz egin ez zuena), gizabanakoaren eta gizateriaren alde borrokatzeko grina piztu zion.

Horrela,  Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala idatzi zuten hamabi lagunen artean egon zen, zorionez gogoratu izan zuena beti, pribilegio handia izan zela aitortuz. Bere diskurtsoa duintasuna eta bakea lortzera bideratzen zuen beti, doinu alaiarekin. NBEan Frantziako enbaxadore izandakoa Europar konbentzitua genuen, ezkerreko militantea, François Hollande-n aldekoa. Baina batez ere, eredu genuen, azken honi Euskal Herriko bake-prozesuari garrantzia emateko eskatu baitzion, Palestinaren egoera konpondu nahian baitzebilen eta gizaterian sinesteko arrazoiak bilatzen eta aurkitzen baitzituen.

Berdintasuna lortu eta errealitatea hobetzea helburu, kritikoa izan zen bere buruarekin, umila, egunero gauzak hobeto egin behar direla pentsatzen duten horietakoa. Behartsuenak laguntzeko prest zegoen, beti irribarre batekin. Ezin atseginagoa omen zen; zorroztasunean ere hurbil eta itxaropentsu zebilen, beste bide bat posible zela sinestarazten zion edozeini. Iraultza denon artean eraikitzen dela erakutsi zigun. Heriotza laguntzat zuen txikitatik, eta honek ere lagun bezala hartu duela dirudi.

Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizona Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizona Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizona
15 m mugimendua, giza-eskubideak, haserretu zaitez, indignazioa, Stephane Hessel, sumindua

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...

3 pentsamendu “Gazteak sumintzera bultzatu zituen gizona”-ri buruz

  • Irakurri duzu hau, marina? ZUZEUn zegoen esteka:
    http://canarias-semanal.org/not/7402/stephanehesselelldquogururdquo__quequisodomesticarlaindignacion_/

  • “El mercado capitalista siempre existirá”, aseguraba el ex diplomático que apoyó la agresión de la OTAN contra Libia.
    .
    STÉPHANE HESSEL: EL “GURÚ” QUE QUISO DOMESTICAR LA INDIGNACIÓN
    .
    ….Stéphane Hessel no sólo se manifestó como un gran “admirador” de José Luis Rodríguez Zapatero y se dejó fotografiar junto al vicesecretario general del PSOE José Blanco. También lanzó un oportuno capote al que sería poco después el candidato socialdemócrata a la presidencia. “Tal vez Rubalcaba sea otro gran español”, aseguró efiriéndose al antiguo ministro de Zapatero y Felipe González y responsable de las cloacas del Estado en los oscuros días de las acciones criminales de los GAL….
    .
    Estos oportunos apoyos de Hessel al PSOE se producían poco después de que miles de personas se manifestaran para rechazar la reforma constitucional impuesta por el Ejecutivo Zapatero, en coalición con el PP, para introducir en la llamada “Carta Magna” el límite al endeudamiento público y la prioridad absoluta del pago de la Deuda a las grandes entidades financieras y otros prestamistas usureros por encima de cualquier Gasto Social.

    Hessel reconoció, igualmente, que era votante del Partido Socialista francés y, tal y como hemos apuntado con anterioridad, pondría posteriormente su imagen al servicio de la elección de François Hollande, actualmente embarcado en una guerra neocolonial en Mali.

    .
    Esta defensa de la “no violencia”, sin embargo, no impidió que Hessel se pronunciase a favor de la agresión militar de la OTAN contra Libia. Según el mitificado autor, era necesario que la coalición bélica aplicara una “violencia precavida” en el país africano. “Estoy muy feliz y orgulloso de que esta intervención en Libia se haya llevado a cabo bajo los auspicios de la resolución 1973 del Consejo de Seguridad de las Naciones Unidas, que es un organismo moralmente responsable basado en la Carta Fundacional de las Naciones Unidas” –
    .
    No es extraño, en suma, que quien en su obra “¡Comprometeos!” llegó a legitimar la existencia de organizaciones como la OMC o el Fondo Monetario Internacional (7) fuera mediáticamente proclamado como el supuesto “gurú” del 15M. Un fenómeno que no es novedoso y que pone de manifiesto la urgente necesidad de los movimientos sociales de armarse con un pensamiento autónomo, capaz de guiar de forma efectiva sus aspiraciones y de combatir los diferentes procedimientos con los que el sistema intenta domesticar la justa indignación popular.”
    .
    http://canarias-semanal.org/not/7402/stephanehesselelldquogururdquo__quequisodomesticarlaindignacion_/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude