Gabonak paradisuan … edo gabonak nola igaro bainujantzirik erantzi gabe (Fiji)

Gabonak paradisuan … edo gabonak nola igaro bainujantzirik erantzi gabe (Fiji)

Gabonak paradisuan edo gabonak nola igaro bainujantzirik erantzi gabe (Fiji)

Jasaten ari garen egun hotz eta busti hauek, Fiji irletan gabon egun haiek eta urtezaharra igaro nituenekoa ekarri didate gogora. Bainujantzirik erantzi gabe, paradisuan edo, hiru aste haietako argazki eta 25-30 gradutako tenperatura goxoan igarotako egun haien zertzelada eta abenturatxoak jarraian. Bide batez, gustuz edo behartuta etxetik urrun egun hauek igarotzen ari zaretenoi muxu handi bat eta besarkada bana!

 

Bula!

Fiji amestua 330 irla eta 500 irlatxo baino gehiagok osatzen dute, pazifikoko artxipelago eder honek, 1970an independentzia lortua eta 1987tik errepublika, Fijiar indigena eta Indiar jatorriko 850.000 biztanle inguru ditu.

Lasaitasuna, denbora geratzen deneko sentipena, kava edariaren inguruan abesti eta istorioak, ilunabar eder ahaztezinak, hondartzetan pasio luzeak, urpekaritza saio ederrak, minutuko saltua jausgailuz 4000 metrotatik, tribuen arteko kanibalismo historiaren kontakizunak, oroitzapen asko postalezko irla polit hauek utzitakoak.

fiji

… Gabon gaua Viti Levu irla nagusian eman dut, NadiBay-ko Mama´s Tropic of Capricorn Resort delakoan, indian ezagututako bidaiari batek gomendatu zidana, ezberdina eta berezia. Inguruko resort txiki hauetako merkeenetarikoa, baina era berean ia etxean bezalako tratua, hori da Mamaren eta hotel honen xarma.

fijiMama-ren gidaritzapean fijiarrak, hotela berarekin daramaten 4 alabak eta euren familiak, eta gu turistada, 15 bat edo, errusiar, alemaniar, kanadiar, eskoziar, australiar eta zelanda berriko jendea. Mamak denei gure izenez deitzen digula aipatu, eta langile guztiak ere horretan saiatzen direla, xehetasun txiki guztiak zaintzen dituzte familia txiki baten sentiaraziz, negozio bat dela ahaztu gabe, baina izugarri estimatzen den ahalegina.

Barbakoa handi batez ospatu dugu gabon gaua, bero heze, moskito, giro alai eta ekarri duten bertako musika talde gazte honekin. Jan, edan, dantzatu, abestu, batez ere edan… kava ere izan dugu nola ez, hemengo edari tipikoa, te marroi zikin hotz baten modukoa relax anestesiko sedante efektutxoarekin, esanak esan buruari kalte gehiegirik egiten ez diona. Ron, whisky, vodka eta zerbeza ere dexente, hauek bai egiten diote kalte buruari, eta errusiarrekin konpetitzea alperrik denez, eskoziar eta errusiarren arteko edate-borrokaz dexente disfrutatu dugula denok esan behar. Ez sinistekoa. Olatuen eta musika soinua beraz, gau ederra, palmera artean, 30 gradu baino gehiago, hezetasuna, igelak ere nonnahi festan parte hartu nahian, eta moskitoak, hauek bai hartu dute aktiboki festan parte, hemengo jaun ta jabe baitira. Hau guztia hondartzari begira eta luxurik gabeko baina primeran dagoen saltxitxa, oilasko, entsalada eta fruta mota ezberdin goxo asko dastatuaz. fijiAlkoholak, dantzak eta bikiniek, nahasketa horrek, tenperatura igotzen duela ere argi eta garbi, eta gainera alkohola moskitoen aurkako erremedio dela esan dietenez, eskoziarrek kamiseta gabe bukatu dute oso berotuta zentzu guztietan. Ondoko erresorteko jendea ere hurbildu da pixkanaka giro polita genuela ikusita, live music gainera, euren diskoteka soinuetatik ihesi. Ederki ibili gara denak euri zaparrada hasi den arte, paradatxoa egon da beraz, ez eskoziarrentzat, tokiz aldatu behar izan dute musikariek eta ordu-erdira berriz ekinera, etxeko jendea geratzen zen bakarrik ordurako… Animatuta eta giro intimioan, eskoziarrek Bob Marley triskatu dute, eta ondoren izan da stand by me jo duten momentua, ezin aguantatu ta mikrora hurbildu behar izan dut abestera alkoholak lagunduta, gaizki gelditzerik ez zegoenean eta giro alai horretan murgilduta ginela. Egunsentiaren ikuskizunaren ondoren eta uste baino ikutuago ohera, goizeko seiretan igo naiz gelara! Fijin denbora gelditu egiten da, ia ziur… ez erritmoa, baita ere, baina denboraren garrantzia diot, mantsoago doa ia gelditzeraino. Fijitime… Pasiuak, irakurri, amaka, chillout pixka bat eta alperkeri dexente, a ze nolako estresa biharko lan garrantzitsuena hondartzara pasiuan zoazenean ezkerrera edo eskubira hartzea datzanean. Horrela bai gustura, tirando a deputamadre! Bada beti norbait lau hitz egiteko, edo fijiar jakingura galderak egiteko prest, edo beste kokozuku bat, bere kokoan, ondo ezta? Oso ondo…

Baina perfekzioa existitzen ez denez, eta dirudienez paradisuan zoriontasunean egotea pekatu denez, nere belarriko infekzioa bueltatu da goizean… Atzo somatu nuen zerbait, baina alkoholak sintoma guztiak ezerezean utzi zituen dirudienez. Min jasaezinik gabe baina jodidute. Bihar banoa Yasawa irletara, han ez denez erreza izango belarrietarako antibiotikodun tantarik aurkitzea, gaur egin behar dut zerbait… eta abenduak 25 da… merry christmas…

fijifijifijiMama-rekin hitzegin dut, hiru muxu eman dizkit, eta lasai egoteko esan, benetako Mama bezala… Medikuren bat topatuko dutela esan eta hala egin dute, taxi bat hartu eta Nadira joan naiz. Fiji eta Nadiko osakidetza nola dabilen ikusteko unea…

Azkar hartu naute. Toki txukuna, garbia oso, handia, eta telebista erraldoi bat itxaron gelan. Primerakoa Fiji irletako osakidetza. Medikua txinatarra, 40 urte, irrifarrez, gaztelaniaz saiatu da pixkat batean, neurea kontatu diot eta aurretiaz erabilitako tantak erakutsi. Baietz, infekzioa nuela baieztatu, eta tanta berberen errezeta egin dit eta badaezpada minarentzat zerbait (antibiotikorik duen zebait erosteko medikutik pasa behar da lehenik, errezeta gabe ez dago lortzerik). Orain surrealismoa, hizketan asi da gure mediku txinatarra interrogatorio txiki baten gisan, adina, zehazki nongoa naizen, ezkonduta nagoen, nik ezetz, zergatia galdetu didanean hasi da solasaldi sakonagoa… Zerbeza pare bat bakarrik falta izan da. Emakume gazteak edo helduak gustatzen zaizkidan, ia Fijin sexurik izan dudan, oso emakume ederrak daudela eta gozatzeko! Kondoiak erabiltzeko baina neureak, ez fidatzeko emakumeen kondoiez, ihesaren frogarik egin dudan, oso kontuz ibiltzeko, ia enfermerak gustatu zaizkidan! Parrari ezin eutsi ni, baina mina ematen dit belarriak. Medikua izateko kotila viejoverde puntutxoa gehiegizkoa, baina sexu bila dabilen turistadak zentzua eman dio galdeketari, hemen ere… Taxi bat hartu eta farmaziara, 6 pertsona lanean farmazian eta bezerorik ez, behar nuena hartu eta bueltan hotelera.

Mamak arduratuta ea dena ondo den galdetu nik eta baietz, eskerrak eman dizkiot zinez eta gelan nituen goxoki guztiak eman haurren artean bana ditzan. Bazkaltzen ari dira zenbaitzu oraindik mahaietan, eguberri bazkari antzeko zerbait, atzoko sobrak diren buffet txiki batekin, atzo gaueko batailatxoak komentatu, zerbait jan eta gelara ditxosozko tantak hartzera, nolotil bat, eta beharrezko siesta goxo bat.

Esnatu, maleta prestatu, eskerrak denagatik eman berriz, denak agurtu eta banoa, hemen utziko dut ia dena estatu batuetara joateko hegazkina hartu aurreko azken eguna hemen pasako dudalako, eta ez dudalako gauza gehiegirik behar Fijin, bainujantzia eta ezer gutxi gehiago…

 

fiji

VITI LEVUtik YASAWA irletara egin nuen salto, bertan Waya irlan – Octopus Resortean, Nacula – NabuaLodge delakoan, Beachcomber Island bertako Resortean eta azkenik Manan – Sereana Backpackers-ean. Bi aste hauetan ezagututako turista, bidaiari eta egindako lagunekin partekatutako denbora eta esperientzia gogoan izango dut beti.

Jendeaz gainera, Blue Lagoon (El lago azul), Brooke Shields-en filma famatuan eta The Castaway (Naufrago) Tom Hanks-en filma grabatu zituzten paraje ederretan eta inguruetan egindako snorkel eta urpekaritza saio eder ahaztezinak nabarmendu beharko nituzke hango inguruetan. Eta skydiving saioa, pasada baina behin eta nahikoa… Itzela esperientziaaa… Eta bukatzeko Fijitime kontzeptua ere berriz aipatzekoa, (keep calm, cause it´s fijitime) puntualitate eta ordutegi ezaz gainera, neuretzat behintzat, Fijin denbora geratzen denaren egiazkotasunaren kontzeptua. Aukera baduzu gozatu Fiji.

Bula!

fiji

Gabonak paradisuan  Gabonak paradisuan 
Gabonak paradisuan   Gabonak paradisuan

urko zuzeu – urko uranga – zuzeu

Inguruan somatzen zaitut...

Zer duzu buruan “Gabonak paradisuan … edo gabonak nola igaro bainujantzirik erantzi gabe (Fiji)”-ri buruz

  • Horietako toki batean ezingo nuke etsi bainu jantzia erantzi gabe.