Fracking, lurrean eta itsasoan

Fracking

Frackinga, tamalez, ez da lurrera mugatzen den praktika bat, azken urteetan ere itsasoa prozedura horren bitartez ustiatu da. AEB-k aspaldi onartu zuten bere praktika, eta frogatuta dago kutsatutako bilioika eta bilioika ur litro isuritzen direla Mexikoko Golkoan. Aniztasun Biologikorako Departamentuaren arabera, gobernuak itsasoko 1200 fracking saio legeztatu zituen, 630 putzutan, 2010-2014 bitarte.

fracking

Golko honek aspalditik darama bere bizkar kutsaduraren zama itzela, gasa eta petrolioa ere ustiatzen baitira, eta isuri latzak egon dira (2010eko BP-rena, esaterako). Publiko egin diren dokumentu hauen arabera kutsadurak AEB-tako kostaldean eragina dauka (Mexikokoan ere, ziur), eta inork ez ditu kontrolatzen lanean dabiltzan enpresak.

Frackingaren kutsadurak ondorio larriak izan ditzake pertsonen osasunarengan. Duela urtebete kaleratu zen ikerketa honek dioenez, leuzemia eta gizonen esterilizazioa dira horietako bi. RT hedabideak zabaldutako dokumental bat ere badago youtuben (gazteleraz) , eta ziur dezente topatu daitezkeela sarean informazio gehiago biltze aldera.

Galiarrak zerua beren buru gainera eroriko ote zen beldurtuta pasatzen omen zuten bizitza, edo behintzat ala esan ziguten Uderzo eta Goscinnyk. Martxa honetan gu igo beharko garela iruditzen zait, hodeietan franckiga egiten hasten diren arte, bederen.

Fracking