Gure militantziaren lanak ez duela ezertarako balio esan nahi digute?

Gure militantziaren lanak ez duela ezertarako balio esan nahi digute?

Adolfo Muñoz “Txiki” ELA sindikatuko Idazkari Nagusiaren hitzak gutxiengoan sinatzen diren akordioak bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren aurrean.

Gure militantziaren lanak ez duela ezertarako balio esan nahi digute?Kontua oso erraza da: nork aukeratzen du ordezkaritza sindikala? Langileek aukeratzen dute? ala gobernu eta patronalak aukeratzen dute? Eta gobernuak egiten duen proposamena oso larria da, norekin negoziatzen den erabakitzeko eskubidea ematen diolako, ez langileek aukeratu dituzten pertsonei, ez gehiengo sindikalari, baizik eta gutxiengoari, enpresak, enpresariak edo patronalak aukeratzen duen hari.

Helburua argia da: negoziazio kolektiboaren arauetan, zenbat eta jende gehiago behar izan eremu sindikalean akordia lortzeko, orduan eta garestiagoa da akordioaren edukia, patronalaren interesen kontra. Eta ikuspegi horretatik, gobernuaren proposamena hain da antidemokratikoa, ezin kalifika daitekeela.

ELAk Andoni Ortuzarri galdetuko lioke, zer irudituko zitzaiokeen gobernuaren aurrekontuak onartzeko UPyDren boto bakarra nahiko izango balitz (PNVk 27 legebiltzarkide ditu). Guri esaten ari zaizkiguna da gure militantziak egiten duen lanak, hauteskunde sindikalak eginez, ez duela ezertarako balio. Berdin diola %40ko ordezkaritza izan ala zero. Eta hori ELAk ezin du onartu.

Gure militantziaren lanak ez duela ezertarako balio esan nahi digute?