Eta zuk ingelesa zenekiela uste zenuen!

Autobusa

Gazte-gaztetatik ingeleseko klase partikularretara joan zara, Cambridgeko tituluak eskuratu dituzu eta urtebete eman duzu Erresuma Batuan ikasten Erasmus beka batekin. Shakespeareren hizkuntzaren maisua zara. Baina udan New Yorkera bidaiatzea erabaki duzu, eta hara! Komuna aurkitzeko gai ez zara izan! “Toilet madarikatua non ote dago…” Eta halako batean, mundu osoan ezagutzen dituzten gizontxo eta emakumetxoaren seinalearekin egin duzu topo, alboan gezi bat du eskuinerantz eta azpian, restroom idatzirik. “Restroom? Deskantsurako gela?”, pentsatu duzu (rest = atsedena, room = gela).

Ba bai, Atlantikoaren beste aldean, azentu desberdin batekin hitz egiteaz gain, zenbait hitz ez dira zuk ikasi dituzunak bezalakoak.

Ez zara pelikula eta telesail zalea, beraz, azken bi urtetan Hollywoodeko pelikula bakarra ikusi duzu jatorrizko bertsioan. Eta literaturari dagokionez, klasiko ingelesek txoratzen zaituzte: George Orwell, Jane Austen, Charles Dickens, Emily Brontë… Tira, FNACen lau euro baino gutxiagogatik eskura ditzakezulako ere bai. Hori guztiagatik, Coca-Colaren lurraldeko hizkuntzarekin harreman oso gutxi izan duzu.

Arratsaldeko bostetako tearen, autobus gorrien eta bobbyen eskema milaka zatitan apurtu zaizu. Horregatik, zure hizkuntza-noraezean laguntzeko asmoz, hemen duzu Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan aurkituko dituzun hitz ezberdinen taula:

Erresuma Batuan Estatu Batuaetan Euskaraz
Shoop Store Denda
Toilet Restroom Komuna
Lift Elevator Igogailua
Car park Parking lot Aparkaletua
Lorry Truck Kamioia
Boot Trunk Maletategia
Taxi Cab Taxia
Underground / Tube / Metro Subway / Metro Metroa
Motorway Highway / Freeway Autopista / Autobidea
Telephone box Telephone booth Telefono kabina
Five o’clock Five Bostak
Holidays Vacations Oporrak
Autumn Fall Udazkena
Bill Check Kontua, faktura
Note Bill Billetea
Centre Center Erdia, zentroa
Chemistry Pharmacy Farmazia
Sweets Candies Karameluak
Tin Can Potoa
Aubergine Eggplant Berenjena
Biscuit Cookie Gaileta
Chips French fries Patata frijituak
Football Soccer Futbola
Trainers Sneakers Kirol zapatilak
Trousers Pants Galtzak
Sofa Couch Sofa
Flat Apartment Pisua
Wardrobe Closet Armairua
Rubbish Trash Zaborra

4 pentsamendu “Eta zuk ingelesa zenekiela uste zenuen!”-ri buruz

  • Barka baina, “denda” Erresuma Batuko ingelesean “shop” da eta ez “shoop”, ez?

  • Ipagoaga: Bai, arrazoi duzu, baina hori errata bat baino ez dela uste dut. “Farmazia”, ordea, “chemist’s” izan beharko luke, ez “chemistry”. Badaude beste batzuk Erresuma Batuan forma biak erabiltzen direnak. Baina oro har zuzena da zerrenda hori.

  • PD: Bestetxo bat: ez da “candies” esaten, “some candy” baizik, hitz hori “non-countable” delako.

  • Eta euskaraz zenekiela uste zenuen, Xabier Vera? Galdera espainol pentsamoldetik bota duzu: “ingelesa zenekiela” (sabías inglés). Euskaraz galdera bestela da: ba al dakizu ingelesEZ, frantsesEZ, espainolEZ, euskaraZ…