Esauren istorioak
Esauren istorioak –
Lagun batek askotan aipatzen zigun EAJ katuak bezalakoa dela, zutik erortzen dela, berdin dio nondik eta nola, beti onik ateratzen dela. Baliteke horrela izatea, ez dakit. Batez ere, hori pentsa daiteke aurreko astean ikusitakoaren arabera.
Jaun eta jabe ibili dira jeltzaleak, ez Euskal Herriko politikan, Espainiakoan baizik. Haiek eman diete OK-a Espainiako aurrekontuei eta haiek baimendu dute, egun gutxiren buruan, presidentearen aldaketa. Kasu batean PPri mesedea eginez, beste kasuan PPren Rajoy presidentearen aurka joz.
Bidean hainbat kalte ere eragin dute. Emandako hitza jan eta Kataluniako jendeari mesprezu galanta egin diote 155 artikulua indarrean jarraitzen duen bitartean PPren aurrekontuak onartzen. Kataluniako indar soberanistekiko elkartasunari ostiko ederra eman diote.
Biblian kontatzen da Esauk anaiari bere eskubideak saldu zizkiola dilista platerkada baten truke. Esau oinordekoa zen, premua, baina ehiza lanetik bueltan, gose eta neke-neke eginda, dilistak onartu zizkion Jakob anaiari oinordekotzagatik zegozkien eskubideekin trukatuz. EAJ ehizatik jota datorren esaterik ez daukat, baina bai dilistazalea dela: horrela ibili da azken hamarkadetan, sos, transferentzia, inbertsio … batzuen truke printzipioak eta eskubideak salduz.
Kontua da orain PPk mehatxua egin duela: Senatuan duen gehiengo absolutua baliatuz, eta aurrekontuei emendakinak eginez, EAJrekin adostutakoari buelta eman diezaioke. Orduan jeltzaleak lotsagorrituta eta dilistarik gabe geratuko lirateke. Ikusiko da, baina baliteke beti zutik erortzen zen katua hemendik gutxira ez hain dotore erortzen ikustea. Epe motzeko politikak honelakorik ekar lezake; denetarik ikusi dugu, adibidez, aurreko astean.
EAJ politika txikian (ustezko pragmatismoa eta egonkortasuna helburu). Tartean gure unibertsitateko ikasleek irakasleei euskeraz egindako diosalari gazteleraz erantzuten (Euskadi Irratian gaur goizean).
Bi ohartxo J.B.ri:
1. Diozunean: ‘Kataluniako jendeari mesprezu galanta egin diote 155 artikulua indarrean jarraitzen duen bitartean PPren aurrekontuak onartzen.’ esaldia hobeto legoke, zehatzago behintzat aditzak iraganean erabiliz, orain aldian edo orain aldi hitorikoan baino, ezta?
2. Zuri bezala, nire inguruko ezkere abertzalearen hurbileko jendea sentitu du pozten ‘EAJk azkenean ez dituelako lortuko EAErako PPrekin adostutako sosak’, eta lotsagarria iruditzen zait EAEko herritarren aurkako poz hori, ez da hala? Nahiz berriro badirudien PPk ez dituela aldarazi nahiko EAJrekin adostutako aurrekontuak, eta EAEk orduan jasoko dituen adostutako sosak.
Beharbada haserretu egingo zarete orduan, oraintsu arte poztu bezala. Hori baldin bada politika…, hoa hemendik urruti!
Bihotz-bihotzez
Bittor
Adostutako sosak nora bideratzen dira?
Iaz, hezkuntza hezkuntza publikoko greba aurreko egunean, cuponazoaz milloiak etorri erkidegora. Hezkuntza publikora aleik ez.
Euskaldunontzako omen dira EAJk lortutako sosak. Bota du. Ez, AHTa eraikitzen duten enpresentzat izango dira, zati handienean (%80). Gezurrik ez, faborez. Estatuak inbertsio batzuk egingo ditu EAEn azpiegituratan, inbertsio horien beharra, eta ea benetan diru horiek eraikuntzatan gastatzen diren edo batzuen poltsikotan bukatzen duten aztertzea, biharko uztea hobe (ez ahaztu Bidegik bere obra publikoan sistematikoki zuen %56ko gainkostua, 2011 urtera arte…).
EAJk hauteskundeak irabazten ditu PPk Espainian hauteskundeak irabazten dituen arrazoi berberagatik. Dirua, eta negozio zikinak. Kasualitatea izango da De Miguel auzian alderdiko 70 kide agertzea, edo Bakioko alkate ohia kartzelan egotea, edo Zierbenakoari 3 urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzea, edo Osakidetzako OPEan iruzurra, edo Markel Olano jaunak gaur gaurkoz inputatuta jarraitzea Bidegi auzian, direnak eta ez direnak egin dituen arren desinputa dezaten…. Gutxiagogatik, Murtziako presidenteak dimisoa eman behar izan zuen, inputatu zutenean. Baina hauek euskaldunak omen dira, eta orduan onartzen zaie. EAJren kasu aislatuak. Bentazar etorriko zaigu ETArekin, eta bakean.
Lotsa, jaunandreok, LOTSA! Eta dena herriaren mesedetan ari balira bezala saltzen.
Zure zerbitzari,
Bittor, ez dakit non irakurri duzun ni pozten naizela. Bakarrik aipatzen dut jokaldia oker atera dakiekeela. Eta kritikatzen dudana zera da, printzipiorik gabeko politika egitea, eta Kataluniarekiko jarrera eskasa.
Bestalde, Euskal Herrirako inbertsioak negoziatzekotan nik beste lehentasunak izango nituzke.
AHTko enpresek ez omen dute dirurik jaso behar. Akaso horregatik ETAk hil zuen Inaxio Uria enpresaria: enpresarien kontrako kasta bat dugulako gure artean.
Bai, badirudi saldu nahi digutela batzuen poltsikoetan eroriko direla sosa horiek.
EAJ eta PP gauza berdinarengatik irabazten omen dute zenbaitzuen iritziz Euskadi eta Espainia gauza berdina direlako. A ze arrazoiketa paregabea! Gezurrak zikinkeria dira eta EAJren kontura samaldaka barreiatzen dituzue.
Ehunka EAJko kargu sartu dituzue tribunaletan ezker abertzaleko akolitoek eta oraindik ez duzue bat ere irabazi. Oso merkea da iraina zuentzat, heriotza hain merke izan zaizuelako.
Lotsa, horrelako tipoek abertzale izena beren gainean izatea, lotsa beren kideek Euskal Herria hitza heriotzez kakaztu nahi izan dutelako, lotsa oraindik bazterrak nazkatu eta gero horrelako harropuzkeriz dabiltzalako.