Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea

Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea –

Iruñeko Katakrak liburudendako blogetik, Federico García Lorcaren poema ezaguna, Hedoi Etxartek itzulia.

Juan Guerrerori, Poesiaren Kontsul nagusiari

.

Espainiako Guardia Zibilaren erromantzeaBeltzak dira zaldiak.
Ferrak beltzak dira.
Kapen gainean tinta eta argizari
mantxek distiratzen dute.
Burezurrak berunezkoak dituzte,
horregatik ez dute negar egiten.
Txarolezko arimarekin
datoz errepidetik.
Konkortuta eta gauez,
handik animatzen eta agintzen
dituzte goma ilunezko isiltasunak
eta are finezko beldurrak.
Pasatzen dira, nahi dutenero,
eta buruan ezkutatzen dute
pistola zehaztugabeen
astronomia lauso bat.

O ijitoen hiri!
Izkinetan banderak.
Ilargia eta kuiak
gingak kontserban.
O ijitoen hiri!
Nor ez da zutaz oroitzen ikusi ostean?
Minaren eta musketaren hiri,
kanelazko dorreekin.

Gaua heltzen zenean,
gauaren gau gauena,
ijitoak euren suteetan
eguzkiak eta geziak forjatzen zituzten.
Zaldi zairoti bat
ate guztietara deika.
Beirazko oilarrek abesten zuten
Jerez de la Fronteran.
Zoriaren izkina
biluzten du haizeak,
gauean zilarrezko gauean,
gauaren gau gauena.

Birjinak eta San Josek
kriskitinak galdu zituzten,
eta ijitoak bilatzen dituzte
aurkituko dituztelakoan.
Birjina jantzita dator
alkate jantzi batekin,
txokolate paperezkoa
almendrazko lepokoekin.
San Josek besoak mugitzen ditu
zetazko kapa baten azpian.

Pedro Domenecq doa atzean
Pertsiako hiru sultanekin.
Ilargi erdiak amets egiten zuen
zikoinaren estasiarekin.
Estandarteek eta argiontziek
inbaditzen dituzte teilatu-lauak.
Aldakarik gabeko dantzariek
ispiluetatik egiten dute intzirika.
Ura eta itzala, itzala eta ura
Jerez de la Fronteran.

O ijitoen hiri!
Izkinetan banderak.
Itzali zure argi berdeak
Guardia Zibila datorrela.
O ijitoen hiri!
Nork ez zaitu gogoratuko ikusi ostean?
Utz ezazue itsasotik urrun,
artesientzako orrazirik gabe.

Binaka egiten dute aurrera
festaren hirira.
Betibizien zurrumurru batek
kartutxo zorroak inbaditzen ditu.
Binaka egiten dute aurrera.
Oihalezko nokturno bikoitza.
Ezproien erakusleihoa
iruditzen zaie zerua.

Hiriak, beldurrik gabekoak,
bere ateak biderkatzen zituen.
Berrogehi guardia zibil
harrapakariak bezal sartu dira.
Erlojuak belditu ziren,
eta botiletako koñaka
azaroz mozorrotu zen
susmorik ez iradokitzeko.

Oihu luzeen hegaldi bat
altsatu zen haize orratzetan.
Sableek kaskoek harrapatutako
brisa mozten dute.
Ilunantzaren kaleetan
ijito zaharrak irakiten ari dira
lotan dauden zaldiekin
eta txanponezko ontzi luzeekin.
Kale aladapatsuetatik
kapa siniestroak igotzen dira,
atzean utziz guraizezko
zurrunbilo iheskorrak.

Belengo portalean
ijitoak bildu dira.
Zauriz jositako San Josek
hildako dontzeila bat janzten du.
Fusil zorrotz egoskorrek
gau osoan jotzen dute.
Birjinak haurrak zaintzen ditu
izarren adurrarekin.
Baina Guardia Zibilak
suteak ereiten egiten du aurrera,
non irudimena erretzen den
gazterik eta biluzik.
Rosa de los Camborois-ek
intziri egiten du bere atarian
bi bularrak moztuta
erretilu batean jarrita.
Eta beste neskatxa batzuk
korri egiten zuten euren txirkordek segika,
bolbora beltzezko larrosek
leher egiten duten aire batean.
Teilatu guztiak
lurraren ildoak zirenean.
Egunsentiak bere sorbaldak kulunkatu zituen
harrizko profil luze batean.

O ijitoen hiri!
Guardia Zibila aldentzen da
isiltasunezko tunel batetik
sugarrek inguratzen zaituzten bitartean.

O ijitoen hiri!
Nork ez zaitu gogoratuko ikusi ostean?
Bila zaitzatela nire kopetan.
Ilargiaren eta arearen joko bat.

.

Federico García Lorca, Ijitoen erromantzea (1924-1927).

Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
guardia zibila, Hedoi Etxarte, katakrak, Lorca, poesia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea”-ri buruz

  • Josu Lavin

    NAFFARRERAzco versionea Naffar Translator programmaren bidezcoa:

    Espainiaco Guardia Civilaren romancea

    Belçac dira çaldiac.

    Ferrac belçac dira.

    Cappen gainean tinta eta arguiçari

    manchec distiratzen dute.

    Burheçurrac berunezcoac dituzte,

    horregatic ez dute negar eguiten.

    Charolezco arimarequin

    dathoz errepidetic.

    Concortuta eta gauez,

    handic animatzen eta aguincen

    dituzte goma ilhunezco isiltassunac

    eta are finezco beldurrac.

    Passatzen dira, nahi dutenero,

    eta buruan ezcutatzen dute

    pistola cehaztugabeen

    astronomia lauso bat.

    O ijitoen hiri!

    Izquinetan banderac.

    Ilharguia eta kuiac

    guingac conservan.

    O ijitoen hiri!

    Nor ez da çutaz orhoitzen ikussi ostean?

    Minaren eta musquetaren hiri,

    canelazco dorreequin.

    Gaua helcen cenean,

    gauaren gau gauena,

    ijitoac euren suteetan

    eguzquiac eta gueciac forgiatzen cituzten.

    Çaldi çairoti bat

    ate guztietara deica.

    Beirazco oilarrec abesten çuten

    Jerez de la Fronteran.

    Çoriaren izquina

    bilhuzten du haiceac,

    gauean cilharrezco gauean,

    gauaren gau gauena.

    Virginac eta San Josephec

    crisquitinac galdu cituzten,

    eta ijitoac bilhatzen dituzte

    aurkituco dituztelacoan.

    Virgina jancita dathor

    alcate janci batequin,

    chocolate paperezcoa

    almendrazco lephocoequin.

    San Josephec bessoac muguitzen ditu

    cetazco cappa baten azpian.

    Pedro Domecq doa atzean

    Persiaco hiru sultanequin.

    Ilhargui erdiac amets eguiten çuen

    cicoinaren extasiarequin.

    Standarteec eta arguionciec

    invaditzen dituzte teilatu-lauac.

    Aldacaric gabeco dançariec

    ispiluetatic eguiten dute incirica.

    Ura eta itzala, itzala eta ura

    Jerez de la Fronteran.

    O ijitoen hiri!

    Izquinetan banderac.

    Itzali çure argui verdeac

    Guardia Civila dathorrela.

    O ijitoen hiri!

    Norc ez çaitu gogoratuco ikussi ostean?

    Utz eçaçue itsassotic urrun,

    artesiençaco orraciric gabe.

    Binaca eguiten dute aurrera

    festaren hirira.

    Bethivicien çurrumurru batec

    cartucho çorroac invaditzen ditu.

    Binaca eguiten dute aurrera.

    Oihalezco nocturno bikoitza.

    Ezproien eracusleihoa

    iruditzen çaie cerua.

    Hiriac, beldurric gabecoac,

    bere atheac bidercatzen cituen.

    Berrhoguei guardia civil

    harrapacariac beçala sarthu dira.

    Erlojuac belditu ciren,

    eta bottilietaco cognaca

    açaroz moçorrotu cen

    susmoric ez iradoquitzeco.

    Oihu luceen hegaldi bat

    alchatu cen haice orratzetan.

    Sableec cascoec harrapatutaco

    brisa mozten dute.

    Ilhunançaren caleetan

    ijito çaharrac iraquiten ari dira

    lotan dauden çaldiequin

    eta tchamponezco onci luceequin.

    Cale aladapatsuetatic

    cappa siniestroac igotzen dira,

    atzean utziz guraicezco

    çurrumbilo ihescorrac.

    Bethlehemgo portalean

    ijitoac bildu dira.

    Çauriz jossitaco San Josephec

    hildaco doncella bat janzten du.

    Fusil çorrotz egoscorrec

    gau ossoan jotzen dute.

    Virginac haurrac çaincen ditu

    içarren adurrarequin.

    Baina Guardia Civilac

    suteac ereiten eguiten du aurrera,

    non irudimena erretzen den

    gazteric eta bilhucic.

    Rosa de los Camborois-ec

    inciri eguiten du bere atharian

    bi bulharrac moztuta

    erretilu batean jarrita.

    Eta berce nescatcha batzuc

    corri eguiten çuten euren tchiricordec seguica,

    bolbora belcezco larrosec

    leher eguiten duten aire batean.

    Teilatu guztiac

    lurraren ildoac cirenean.

    Egunsentiac bere sorbaldac culuncatu cituen

    harrizco profil luce batean.

    O ijitoen hiri!

    Guardia Civila aldencen da

    isiltassunezco tunnel batetic

    sugarrec inguratzen çaituzten bitartean.

    O ijitoen hiri!

    Norc ez çaitu gogoratuco ikussi ostean?

    Bilha çaitzatela nire copetan.

    Ilharguiaren eta arearen joco bat.

    .

    Federico García Lorca, Ijitoen romancea (1924-1927).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude