Enrique Meneses: “Ordenagailuari begira dauden laurehun kazetariak ez dira beharrezkoak”

Enrique Meneses
Enrique Meneses, papereko ZuZeun

Enrique Meneses (1929ko urriaren 21ean Madrilen) kazetari handia zendu zen atzo. ZuZeun, 1001 medios-eko lagunekin elkarlanean, 2010eko abenduan argitaratu papereko edizioan egin genion elkarrizketa. Egun kazetaritzak bizi duen egoeraz mintzo zen, eta hitzok gogora ekarri nahi ditugu agur xume gisa.

Espainiako kazetaritzan ‘Instituzio bat’. Besteak beste Kubako iraultza kontatu zuen. Orain dio: “65 urte daramatzat lanbide honetan eta ez naiz sekula prentsaurreko batera joan”. Bere bloga: www.enriquemeneses.com Twitterren: @emeneses.


Kazetari baten etikarekin bat datorren irakurketa adimentsu bat egiten badugu, bekatu nagusirik ez dago. Hala ere, begira diezaiogun “nire lankide eta hala ere lagun direnek” idatzi dutenaz, Carmen Tessierrek France Soir-eko azken orrian argitaratu zuen moduan, XX. Mendearen erdialdean.

Hira? Kontu izan dezala ahotsik ez dutenek pairatzen duten bidegabekeriarekin sumintzen ez den kideak. On Kixotek bere lantzarekin defendatu zituen; Cervantesek lumarekin.

Sabelkeria? Kazetariak bizitza haginka bizi behar du, bizitza gozatzeaz nazkatu arte. Lizunkeria osagarri bikaina da. Bi bekatu hauek malenkonia eta depresio erasoak ekiditen dituzte.

Geure denborarekiko zekenak izan behar dugu, geure bizimodua gorputzak eta adimenak eskatzen dizkiguten egin beharrez betetzen saiatuz. “Envidia sana” deitzen den horrek, errepikatu beharreko ereduak izateko aukera ematen du, eta ez zelebridadek suntsitzekoa.

Energia berreskuratzeko ez dago sofan etzatea baino hobeagorik. Dolce far nienteak, 45 minutuko siesta kennedytarrak, idazle eta kazetari izugarriak eman ditu, gaua bizitzeko aukera luzatu eta sabelkeria eta lizunkeriaren gailurrera iristeko aukera emanez.

“Enpresari handiak jurasikoan bizi dira eta dena nahi dute”

Batzuentzat hain mespretxagarria den harrokeria hori, kideen lanaren kalitatea ospatzeko era bat da niretzat: harro nago sotana mundu honetan, zazpi bekatuen inguruan egiten ari zareten lanarekin.

Baina, nora doa gure lanbide hau? Testuingurua behar da ezagutu lehenbizi. Krisi ekonomiko basati baten barruan ematen ari den izugarrizko krisi teknologikoa arida gertatzen, zirkulu baten barnean beste zirkulu bat, eta hori ulertzetik behar da abiatu. Jendeak axaleko gastuak bazterrean utzi ditu, tartean paperezko egunkariak erostea. Sarean doan aurki daitekeen informazioari gogor heltzen zaio orain. Horren ondorioz, kioskoetako salmentak jaisteaz gain, iragarkiak biziki murriztu dira eta prentsaren diru sarrera garrantzitsu bateten egin da. Diru sarreraren jaitsiera ikusitakoan, tradizionalki publizitatetik bizi izan diren komunikabideak, gastua beheitituz saiatzen dira bizirauten. Atal honetan, eskarmentua duten kazetarien soldatak ordaintzeari utzi eta “beraien” lanbidean lanegiteko gosea duten bekarioz ordezkatzen dituzte ardurako postuak. Espainiako estatuko unibertsitateetatik bi mila kazetari irteten da urtero, beste hainbeste lanpostu desagertzen den bitartean imprimagailuak eta baxerak saltzetik bizirauten duten komunikabideetan.

Enrique MenesesHedabide digitaletan iragarkiak kontrola errazagoak diren arren, publizitatea ez da iristen oraindik. Enpresari handiak jurasikoan bizi dira eta dena nahi dute lehenago zen bezala. Baina hori amaitu da, asko jota, Lampedusak zioenez, “Dena aldatu behar da, denak berdin jarrai dezan”. Alabaina, publizitate sortzaileak desiratzen daude blogosferarara salto egin eta euren zeregina berritzeko. Bestalde, sektore askotan gaizki aztertu da teknologia berriek dakarten aurreztea. Sarrerak urritu egin dira, baina gastuak ere bai teknologia berriei esker. Esate baterako, %50 ere izan zitekeen banaketa kostua, desagertu egiten da. Paperaren salneurria jaitsi egingo da bezero leialentzako bakarrik egiten badira tiradak, jende heldua oro har. Bertsio digitalek jende gaztea erakartzen dute, paperekoek inoiz lortu ez zuten moduan. Bizirik iraungo duten komunikabideentzat desiragarria den etorkizuna dator. Asko aldatu dira gauzak inprimatzailea bere egunkariko zuzendaria zen garaietatik. Automobil industriaren sortzailea izan zen Henry Forden eredua jarraituz sortu ziren erredakzioak, muntaia kateazen eredu industrialari segika. Robotak azaldu zirenean, gero eta jende gutxiago behar zen auto gehiago egiteko. Idazmakina eta gero ordenagailuaren aurrean eserita zeuden ehunka kazetariz osatuta-ko erredakzioak sortu zituzten komunikabide nagusienek. Charles Chaplinek bere “Garai modernoak” filmean gaitzestenzuen “fordismoa” zen. Zuzentzaileak, linotipistak, takigrafoak, pakete-egileak, argazkien errebelatua egiten zuten teknikariak, kolorearen bereizleak… langintza horiek denak bertan beheratu zituen teknologia berriak. Gaur egun, Internet eta bere erabilerek, robotak ordezkatu dituzte eta garai batean Forden katean bezala, erredakzioetan izugarrizko sarraskia eragin dute. Berehalako argazkigintza digitalak, postaelektronikoz momentuan bidalitakoak, errebelatzailerik eta finkatzailerik behar ez duenak, Sierra Maestratik nire argazkiak atera nituen egun hura aldendu du nigandik. Egun hartan, La Habanan ezkutuan errebelaturiko argazki haiek, erresistentziako kide zen 17 urteko neskatxa baten gonazpiko almidoituan gorde genituen eta egun batetik bestera, hegazkinez, Paris-Matcheko erredakziora bidali nituen. Gaur egun, ordea, segundu batzuetan FTPz bidali daitezke. Orain, munduko edozein lekutan ateratako milaka argazki segundu batzuk geroago iristen dira egunero erredakzioetara. Iraultza ekonomiko eta teknologikoaren ondoren, prentsan balioa duen bakarra komunikabidearen izena bera da, batzuetan ehun urte ere ukan dezakeena. Jada ez dira geratzen ez eta euren sortzaile izan ziren familietako ondorengoak ere.

“espero dut publizitatea belaunaldi gazte baten esku egotea, burusoil eta sabel pantagruelikoa duten gaur egungo apezpikuetatik urrun”

Modernitateari kontra eginez, letra gotikoz idatzita dituzten izen handi horiek, tiranosaurius rexaren arrautza oskolak baizik ez dira. Gaur egun, komunikabidearen izena da kalitatezko informazioa bermatzen duena. Ordenagailuari begira dauden laurehun kazetariak ez dira beharrezkoak. Kaletik, atzerritik, munduko edozein txokotik datorren informazio jarioaz arduratuko diren berrogeita hamarrekin nahikoa da. Gaur egungo kazetaria uzkur da albistearen bila kalera irteteko eta bere pantaila txikira noiz iritsiko zain gelditzen da.

Enrique Menesesen argazki bat
Enrique Menesesen argazki bat

Kazetariaren patua freelance izatea da, gai interesgarri bat egon daitekeela susmatzen duen lekura albistearen bila irtetea. Bere bidearen jabe izan behar du eta bere blogean aurkitu dituen gaiei buruz idatziko du, baita analisia egin ere. Blog horiek izena duten komunikabideen arrautza oskoletan pilatzen joango den urrea izango dira. Egunero irakurtzen duten irakurleek emandako balioa izango du blog batek. Horrela, komunikabideak blog guztiek ematen dioten irakurle kopurua ezagutuko du eta horren arabera lortutako publizitate baliabideei esker, komunikabideak kazetari eta blogari horiek ordaintzeko dirua izango du. Berehalako etorkizunaren zertzeladak horrela ikusten ditut nik. Denbora pasako da hau horrela izan arte, baina ordurako espero dut publizitatea belaunaldi gazte baten esku egotea, burusoil eta sabel pantagruelikoa duten gaur egungo apezpikuetatik urrun.

Enrique Meneses: “Ordenagailuari begira dauden laurehun kazetariak ez dira beharrezkoak”

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Enrique Meneses: “Ordenagailuari begira dauden laurehun kazetariak ez dira beharrezkoak””-ri buruz

  • Norbaitek esango balu langilearen patua kontraturik gabe aritzea da zer pentsatuko genuke?