Distopien funtsezko helburuaz

Distopien funtsezko helburuaz –

XX. mendeko distopien artean, lau eleberri hauek nabarmendu ohi dira: Aldous Huxleyren Bai mundu berria; George Orwellen 1984; Ray Bradburyren Fahrenheit 451; eta G.H. Wellsen Denboraren makina. Wellsek idatzi zuen hainbat espezie desagertu dela gure planetan era atseginean, molestatu gabe; aldiz, gizakiok labirintoan galdutako mozkor koldarren antzera suntsituko omen gara, edo arratoiak bezala zakuaren barruan, elkarri min eginez.

Deigarria da zelan joan den utopien eta distopien kopuruen arteko aldea zabaltzen. XXI. mendean, ia ez dago honezkero utopiarik; aitzitik, izugarri ugaritu dira distopiak: Neskamearen ipuina, Black Mirror, Minority Report, Robocop, Mad Max, Laranja mekanikoa, Matrix eta hainbeste eleberri, film eta serie.

Distopien funtsezko helburuaz

.

Kapitalismoa iraunaraztea xede

Distopia-parrasta hori batez ere AEBetatik datorkigunez, Layla Martinezek eta beste aditu batzuek ondorioztatu dute hor atzean konfabulazio bat egon behar duela, kapitalismoa iraunaraztea duena helburu.

Hauxe arrazoibidea, gutxi gorabehera: etorkizuneko gizarteak behin eta berriro agertzen bazaizkigu bidegabe eta klasista, miserable, matxista, arrazista eta homofobo, suntsituriko naturan erdi itoak, orduan inkontzienteki pentsatuko dugu: hobe ezertxo ere aldatu gabe, edozein etorkizun izango baita orain duguna baino are okerragoa. Edozein aldaketak eramango gaitu hondamendira. Akatsak akats, neoliberalismo kapitalista hau baino hoberik ez dugu asmatuko, eta, abenturetan sartuz gero, ezingo dugu erabateko desastrea eragotzi.

.

Zalantzak

Ez da ezinezkoa Bill Gates, Georges Soros, Vladimir Putin, Donald Trump eta Trilateralak konplota egin izana, eta distopiak barra-barra ekoitzi eta zabaldu izana gure garunetan halako mezu ezkorrak txertatzeko, daukaguna hobetzeko edozein ahalegin eragozteko.

Dena den, litekeena da ugaritze horretan garrantzitsua izatea halaber kasualitatea, eta moda, eta artean eta literaturan tristurak eta tragediak izan duten eta duten ospea, alaitasunaren eta baikortasunaren gainetik… Sakontzat jo izan baita oro har tristura, eta poza axalekotzat, nahiz eta kontrakoa izan egia. The Office da munduko telesailik sakonena.

.

Oraingo gizarteetako akatsak salatu

Eta distopiagileek funtsezko zerbait irakatsi nahi izan badigute, apika ez da edozein aldaketa kaltegarri izan dakigukeela, baizik eta orain bertan ez bagara kontuz ibiltzen eta ez baditugu lehenbailehen neurri zentzudunak hartzen, berandu baino lehen distopiak darakutsana jasan beharko dugula. Beraz, mezua ez litzateke “ez kapitalismoa aldatu”, baizik eta “aldatu zuhurtziaz kapitalismoa, baina aldatu”.

Distopien funtsezko helburua oraingo gizarteetako okerrak salatzea litzateke. Ez baldin bagara bidegabekeria horiek zuzentzen hasten, etorkizunak erremediorik gabe ekarriko digu distopian ageri denaren antzeko hondamendia: botere-gose ergel eta txoroen kontrolpean jendea; askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna birrindurik, eta berpizteko inongo itxaropenik gabe…

Zenbait garaikideri ezaguna egingo zaio. Baina, distopien gaztiguaren arabera, espabilatu ezean, are larriagoa izango da etorkizuna.

Distopien funtsezko helburuaz

21 pentsamendu “Distopien funtsezko helburuaz”-ri buruz

  • Bethi beçala, gai interessanta dakarquiguçu, Marcos. Bon, nere iritziz, prefosta.

    Dystopia nere ustez egoera mental bat da. Ez da ethorquiçuna. Realitate hutsa da. Bainan dystopia bat cen hemen jada franquismoa, nahiz eta genderic guehienac asco goçatzen çuen egoeraz. Ondoren democracia berce dystopia bat cen, bainan genderic guehiena ondo vici cen. Orain, gende ia guztia confinatuta, vaccinatuta, ikaratuta… içan ondoren, denoc gaude phocic realitatean.

    Denoc ? Bai cera ! Guehienac bai. Bainan guehienac massa beçala cherriac edo behiac bailiren hilteguirat eramanac balira denac phocic joanen lirateque. Baten bat gauçaz ohartuco balitz, bera identificatua içango balitz, modu batean edo bercean neutraliçatua içanen liçateque. Eta berce denac phocic. Dystopiaren ulermena eta haren aurrean eraguitea guti batzuen gauça da, hain çucen injusticiaren aurrean EZ ! erraiterat ausharcen diren erho haiena.

    Dystopia behar bada realitate atseguinaren phuscatzearequin lothua dagoque. Nere ustez perceptione personal bat da. Horren aurrean, baten batec ekinçari ekiten baderauco orduan dystopiac bide emaiten derauco ascatassunari, borrocaren bitartez. Horrela crea daditezque ethorquiçunean baldinça batzuc non dystopia egoera cehatz hura gainditzen den, bethi ere, eta hala beharrez, horretaracotz intelligencia maila bat moviliçatzea lorcen bada, jakinic ecen bercela bere ekimenac egoera putzuan are barrurago sartuco duela. Bainan eta horretaracotz lagun batzuc topatu beharco ditu, eta haiequin baterat realitateari aurre eguin. Ondoren gendearen guehienac goçatuco du persona divergente hauen ekinçaren ondorioa, eta horren eraguile haiec vicia galduren dute, edo viciric iraunen badute ez dute haren sariric jassoco.

    Hori da tragedia. Bainan hori da Historia ere.

    Adeitassunez

  • Mike Judge iceneco baten filma bat dago, deitzen dena IDIOCRACY. Lehenago, Beavis and Butthead iceneco marrazqui vicidun batzuc creatu cituen, bai eta berce filma osso on bat : Office space.

    Nere ustez, Idiocracy filmac egoera dystopicoaren clave batzuc emaiten ditu. Ez gaizqui senti gaitecençat, baicic eta egoera horretaz hausnar deçagunçat.

    Azquen finean, cein ere egoera dystopicoan genderic guehiena phocic egonen, egoiten eta egondu da bere realitatean. Realitatearequin rallatzen direnac edo hura aldatzen saiatzen direnac osso guti dira bethi.

    Adeitsuqui

  • Realitatea bethi botherearen araberacoa da, eta botherea, bethidanic borthitza içan da. Dembora lucez, naturaren aurrean, animalien aurrean guiçaquiec euren borroca eguin behar ukan çuten, eta ondino ere dugu. Ondoren baita guiçaquien artean borroca desarroilatu cen.

    Historian cehar realitatea deitzen duguna hemen guiçaquien arteco borroquen eta heriotzen bitartez garatu da.

    Orain dystopiaric handiena cineman, eta aldi berean realitate hutsa, nere ustez honaco filma hau da :

    https://www.youtube.com/watch?v=qmDiCVyg8U4

    Bainan dystopia hura ez dugu vicitzen herriar normaloc. Hypertaratu haiec dira, azquen terminoan realitatea, oneracotz edo charreracotz forgeatu dutenac. Bainan infernu hura saihestu nahi dugunoc, ba al dugu legitimitateric ecertaz quexatzecotz ?

    Ez dakit. Eguia erraitecotz, ez dakit ecer.

    Adeitassunez

  • Eskerrik asko, Alexandre, aspaldian ikusitako bi distopiarik onenak, biak ikaragarriak; edozelan ere, eskerrak tragedia errealista gordinaz gain hor daukagula komedia beltza ere. Office Space ere oso barregarria. Mike Judge hori jarraitu beharrekoa, munstro bat.
    Lehenengo erantzunari dagokionez, herenegun Eibarko Markeskuan Filosofo euskaldunen lehen bilkura izan genuen, UEUren eskutik, eta pentsatu nuen hor ibiliko zinela, aski orekatua izaten baita halakoetan funtzionarioen eta dibergenteen arteko proportzioa. Alexandreren bat apuntatu ote zen galdetu nuen idazkaritzan baina ezer ez. Ea hurrengo batean.

  • Amonamantangorri 2023-07-05 11:52

    Hainbat gauza ikusten ari gara, distopia kutsua daukatenak. Zehazki, 2023ak CYBERPUNK azpigeneroaren ezaugarri batzuk badauzka.

    Kapitalismoak, baliabide berrien bilatze etengabean, aberastasun-iturri berriak aurkitzen ditu. Bi adibide:

    – Ugaltze-aparatu femeninoa. Ekoizle (emakume pobre baina ugalkor) eta kontsumitzaileen (jende aberats baina antzuen) artean bitartekaritza eta teknologia jartzen duen sektore ekonomiko transnazionala garatu da. Baita ere, aurrerapauso bizkorrak ematen ari gara baliabide natural merke bat (emakume ugalkorren umetokiak) kontsumitzaile berrien (gizon-emakume aberatsen) hankarteetara transplantatzen, horrela gure bezeroek ama gestante izateko daukaten desioa behin betikoz bete dadin.

    – Sexu-identitatea: inork ezin dizu ukatu nor zaren. Baldin gurasoek, senideek, irakasleek, lagunek nahiz munduan zehar topa ditzakezun hainbat ezezagunek esaten badizute beharbada zure ondoezaren jatorriari buruz hausnartu beharko zenukeela psikologo aditu baten laguntzaz, seguruena pertsona horiek ez zaituzte maite, ez dizute ulertu nahi eta gorroto zaituzte. Gu izango gara zure familia, zatoz. Zure gorputza farmakoen eta operazioen bitartez eraldatuz, benetan sentitzen duzun bezalakoa izatera iritsiko zara eta zoriontasun betea erdietsiko duzu.

    Norbaitek uste badu exajeratu egin dudala, ez du informazio askirik.

  • Aupa Marcos,

    Ez, ez naiz philosophoen cein ere elkargo batean bildu, ezta ere segurasqui bilduren, berceac berce ceren jada ez baitut maite neholaco elkargoetan eztabaidatzea.

    Seguruenic functionario guztiac camporatzearen aldecoa ninçateque hassieratic, aguian haiec nolabait cigorcearen aldeco ere, badaezpada ere… Ondoren, divergenteen artean guehiena saltimbanquiac liratequeenez, haiec ere purgatuco nituzque… Azquenean functionarioec eta saltimbanquiec bat eguinen luquete nere aurka. Eta ni ere, ez naiz inor…

    Beraz, hemen Zuzeun ondo nago, nere iruzquinequin eta nere blogarequin. Baina guehiagoric ez.

    Mila esquer çure iruzquinagatic !

  • Benat Castorene 2023-07-08 18:07

    Alexandre zure buruaz egiten duzun definizioa ez zaut batere arrotz. Baina arlo filosofikoa aspaldidi danik gustatzen zaidalako ni joatekotan nintzan eta azkenean ez nintzan joan aipatu duzun arrazoiagatik eta beharbada adinaren uzkurtasunagatik ere.
    Urrengo aldean mintzatuko natzaizu ian adorea badugun “functionarioec eta saltimbanquiec ” bihurri postmoderno horier elgarrekin buru egiteko.
    Goraintziak bioi

  • Aupa Benat, aspaldico !!

    Placer bat ! Çurequin adibidez, gustatzen çait noicero discutitzea. Bon, batzutan uste dut mutarra sudurrean guehiegui passatzen drauçudala, bainan hala eguiten dugu adisquidetza ona. Ez ala ?

    Nere ustez, frantsesec bai eçarri draucute benetazco dystopia bat euscaldunen buruetan, eta osso borthitza da, eta bacarric borchaz gainditzen ahalco dugu, eta dinot dugu ceren euscaldun guztion afera içanen baita. Bai eta gure neba gascoinena ere.

    Bainan phase hartarat iristecotz ondino hambat lan culturala eguin beharco da. Hor ipharraldean Franciaren galbahetic bada ere, badaducaçueque europear culturarat iristeco bitarteco guehiagoric Bizcaian baino. Franciatic ikas daitequeena, haren ideologia ossoaz gaindi, Euscal Herrian onuragarria içan liteque, bethi ere Euscal Herriaren alde garatzen balitz.

    Bainan aldi berean, ideologia francesa gainditzea çaila içanen da. Hor dagoque gure herriaren premiazco afera bat. Nola eracutsi Hegoaldeco scholetan Orthezeco Universitatea, dela hori gure herriaren goreneco guerthaquiçun bat… Orregagaco battalia….

  • Amonamantagorriren iruzquinarequin bat nathor ossotoro.

  • Beñat, aspaldiko: datorren urtean ez duzu Bilkurara ez etortzeko urrutitasunaren aitzakia erabili ahalko, zeren eta, ongi aditu banuen bederen, iparraldean egingo baita, zehazki Lapurdin. Jakina, urte batetik bertzera auskalo, bertze pandemia batek jo eta itxirik egon gaitezke 2024ko uztailean, baina hori omen da asmoa orain berean. Agendan apuntatzeko diotsut.

  • Alexandre, duda bat: zer da zuretzat “ideologia frantsesa”? Frantziako Estatuaren ekintzen azpian letzakeena? Edo Frantziako Estatuaren aurka matxinatzen diren jaka horiena?

    Jules Ferry eskola publiko laikoaren alde zegoen, ongi da, baina aldi berean kolonialista ikaragarria zen, baita kolonialismo frantsesak milaka eta milaka lagun akabatu ondotik ere. Frantziako Estatuan marka sakona utzi zuen Ferryk. Paristarrena ez den Frantziako beste edozein hizkuntza desagerrarazteko obsesioa dea ideologia frantsesa?

    Rousseau, Robespierre, Tocqueville, Proudhon, Victor Hugo, Renan, Jules Ferry, De Gaulle, Sartre, Beauvoir, Foucault, BHL, Zemmour, Jean-Michel Aphatie… Nork ipini du berbetan ganora handienarekin ideologia frantses hori?

    Politikarien artean jakobinismoa da nagusi, baina badira Deleuze bezalako pentsalari girondino antifaxista garrantzitsuak ere. Jakobinoak al dira “ideologia frantsesa”,eta Deleuze berriz “kontrakultura” gisako bat?

    Eskerrik anitx aldez aurretik

  • Caixo Marcos !

    Ecer baino lehen uste dut disculpa bat escatu behar derauçudala. Uste dut nere aurreco iruzquinac ez cirela bat ere egoquiac ecertatacotz. Respetuari faltatu nerauçun, bai eta bilkura hartan parte hartu cenutenei ere, dohainic eta ignoranciaz. Aurreco asteburuan dystopia militarista batean delirioan beçala nengoen nombait, behar bada Ukrainaco affera guehiegui seguitzeagatic… eta ordutic honat horrec cembat calte eguiten derautan nabaritzen ari naiz.

    Ideologia francesaz ari naicenean, liberalismo francesa eta haren derivatuac erran nahi dut. Badago pensatzeco era bat, oinharritzen dena Descartesen pensamentuan, eta horrequin baterat illustratu francesen ekarpenetan. Uste dut pensamentu horren oinharrietan badagoela fondo aristotelico eta catholicoa. Franciaco Iraulçarequin eta haren ondoren, pensamentu hori muthurreraino eraman içan da.

    Deleuze ez dut uste hortic atheratzen denic. Bere realitatearen critica bat eguiten badu ere, critica horrec mundu materiala du oinharrian, berac vici duen realitatea. Postmodernismoaren refferente guztiec realitatea criticatzen dute, bainan euren proposamenec maila orocorra lohietan areago sarcen dute, ez dago realitate berri baten creationeric.

    Dena den, duela guti ulercen hassi naicen gauça bat da haur. Platonismoa goico maila batean, ez ikuspegui ellitista economicotic, baicic eta realitate berriac imagina ditzagunçat ari naiz hausnarqueta hauec bothatzen, hala post honetan nola çure azqueneco edertassuna bilhatzen ez duen artearen ingurucoan. Habil ala trakets ibili naicen… Ez dakit ba… Aguian behar beçala memperatzen ez dudana nahasten ari naiz…

    Adeitassunez

  • Benat Castorene 2023-07-12 18:23

    Markos, seguraz ere Alexandren portaera justuak eraginda, nik ere ene burua kritikatu behar nuke ene adarra jotze manera astunagatik.
    Espero dut aldi honetan Alexandrekin batera parte hartzen ahalko dudala Lapurdiko urrengo sesioan oraindik onartzen banauzue.
    Alexandre, Platonismoari ari zinela, zer erran nahi duzu “ez ikuspegui ellitista economicotic” erreserba honekin?
    Markos, eman diguzun izen zerrenda horretan, baina politikari garaikideetan mugatuz, denak dira hein batean elitismo nazional forma baizik bat ez den ideologia frantziarraren ereduak. Alexandrek dioen bezala Ilustrazio eta iraultzako ideien apropriazio edo berenganatzearen gainean oinarritzen dira. Erran nezake, bakoitza bere maneran, Melenchonetik… Zemour arte!
    Beharbada Macron aparteko kasua da, sentimentu eta pertenentzia nazionalak ez zaizkio asko nabaritzen eta! Munduaren ( mundu erdiko baten ) hiritarra sentitzen da. Eta hori populu sinpleak senez sentitzen du.

  • Beñat, Aphatie zuberotarra ere elitismo nazionalaren adierazpentzat duzu, ideologia frantziarraren eredutzat? Ez dakit. Hegoaldetik so, bederen, kasu konplexua dirudi: Parisko hedabide nagusietan ere inoiz ez dio bere euskal azentu markatuari uko egin (liburu bat argitaratu zuen hautu hori aldeztuz), gutxik bezala deskribatzen ditu frantsesek Aljerian eginiko ikaragarrikeriak, aitzindaria izan zen Nicolas Hulot bezalako jauntxo ministroen aurkako biolazio salaketen gainean frantziar hedabideek ezarri isiltasun lodia salatzen…

    Hori bai, den-dena frantsesez. Jon Mirande bezala, Xiberutik Pariserat joan zen, baina hizkuntzari dagokionez poetaren kontrako ibilbidea egin du, euskaratik frantsesera eta kito. Erabat ahaztuko zuen?

    Pena handia, sekulako talentua baitu.

  • Ego te absolvo, Alexandre, ab omnibus censuris et peccatis.

    Deleuze zinez ahalegindu zen fondo aristoteliko-katoliko-kartesiar horri ihes egiten, batez ere Spinozaren eta Nietzscheren bitartez. Euskal Herriaren independentziaren aldekoa zen, Korsikaren independentziaren aldekoa orobat (ez baita batere ohikoa Parisen), antikapitalista noski… ez dakit nondik etorri den haize indartsu hori, Deleuze “postmoderno” gisa etiketatu eta lehenbailehen baztertzeko grina hori, bere liburuak gainetik bada ere irakurtzeko pazientzia ñimiñorik gabe…

    Egia da Deleuze ez zela kolektibista, eta normala da kolektibista espainol eta frantsesek Deleuze arriskutsutzat jotzea, eta, beren ohiko estiloarekin, gezur eta kaka piloa botatzea Deleuzeren kontra. Ordea, ezker abertzalearen orbitan gabiltzanontzat (ez dakit zure kasua izango den) inspirazio iturri ederra lekiguke.

  • Benat Castorene 2023-07-13 18:14

    “… Aphatie zuberotarra ere elitismo nazionalaren adierazpentzat duzu, ideologia frantziarraren eredutzat?”
    Bai Markos, eta telebistako Sophie Lapitz bezala edo… Etchegarai alkatea bezala…
    Ez ditut untsa ezagutzen baina paria nezake sortzetik edo hauetzarotik oso guti zirela euskaldun eta gero kapable eta anbizios zirelako karrera distiratsua egin dute eta haien ingrumen profesionalean erabat asimilatu dira. Ezinbestekoa da. Ez du merezi horretaz kesatzea. Horrelako pila bat baditugu, betidanik, besteak dira salbuespen arraroak.
    Eta Algerian frantsesek egin duten kolonizazioa eta krimenak ezker eta zentro guziak aitortzen du baina haieentzat historiaren istripu eta alboko kalteak Frantziak zabaltzen dituen balore unibertsaleen aldean.

  • Beñat, zuk hobeki ezagutuko duzu noski iparraldeko kazetari horien ibilbidea, baina hemendik begiratuta behintzat Aphatie “bere ingurumen profesionalean erabat asimilatuta” dagoela… ez dakit, zalantzagarria dirudit.

    Haren oroitzapen liburua, “La liberté de ma mère. Mai 68 au Pays Basque”, ondo sartu zitzaidan. Bestalde, irratian milaka eta milaka lagun elkarrizketatu ondoan makurrena Michèlle Alliot-Marie izan zaiola jakinarazi izanak ere gizon sentibera dela egiaztatu dit, humanoa.

  • Benat Castorene 2023-07-15 18:53

    Itxura guzien arabera aphatie ezagutuko duzu nik baino asko gehiago. eta gizon sinpatikoa izango da seguraz ere. Eta ez du ezkutatuko bere sorterria eta bere atxikimendua. baina sumatzen dut pentsatuko duela “dena ongi dago mundu hoberenean” edo “zer egingo diogu ba!” Behar bada makur naiz?
    Baina bestetik iduritzen zait ez ez dugula asimilatu hitza zentzu berean baliatzen. Nik zentzu politikoan erabiltzen dut.

  • Gauça berriac topatzeracoan realitatea bera aldatzen da. Comptuan harturic nic, ecen, realitatea campotic jassotzen ditudan stimuluen arauerat nere garunac eraiquitzen duen refferencien harreman bat dela ; onhartu behar dut, atseguinez, ecen çuequin partecaturico iritzien elkartruque honec gauça berri anhitz ekarri drauzquidala.

    Deleuzetaz guti jakinic ere, nere iritzia emanic… hala ere haren inguruan interessatzen hassi naiz. Eta hara non topatzen baitut philosopho frances horren ideia batzuen ekarce bat, euscararen problemac tractatuz.

    Dylan Inglisen video honetan, Deleuzeren ideia batzuc essencialismoarten eta bitassunaren inguruan valiatzen dira, euscararen problema batzuc abordatu nahiean. Video horrec lanqueta analyticoa escatzen duque, ceren euscaldunoc hunquitzen gaituen gai bati buruz hausnarcen baitu.

    Momentuz haren lothura ekarriren dut :

    https://www.youtube.com/watch?v=FbKBxwf72JE

    Nere ustez, hausnarqueta pausatua eta landua da. Bat ethor guintezque, cerbait falta lequioque, etc. Cein ere moduan bere prestaqueta haur viciqui ona dela deritzot.

    Adeitsuqui

  • Dylan Inglis maite dut! Jainkotiarra du talentu fonetikoa eta hizkuntzari loturiko edozein talentu! Euskarari aplikaturiko Deleuzeren irakurketa ere, harrigarria! Hain ongi konponduko da bizitzako beste arloetan? Oxala!

    Esaten dute mundu osoan Ingalaterra dela elebakar kopuru handiena duen herria, baina lantzean behin Dylan Inglis batek edo laurogeitaka urterekin euskara ikasten ari zen Donald Kenrickek (Durangoko azokan ederto moldatzeko moduan zekien), berrogeita hamar hizkuntzatik goiti zekizkiena, bidea zabaltzen diote salbuespen atseginen segidari.

    Ganora apur bat bagenu dozena pare bat estatua eta busto genituzke Altzürükütik hasita Tutera eta Guardia arte Inglis irudikatuz, zaldi gainean zein makurtuta, laborari lanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude