GAUR, uztailak 1, hasiko da EuskarAbentura 2023

GAUR, uztailak 1, hasiko da EuskarAbentura 2023 –

Heldu da! Gaur bertan, uztailaren 1ean, ekingo diogu EuskarAbenturaren laugarren espedizioari.

Euskal Herri osoko 125 gazteak (eta 30 helduak) hiru autobusetan helduko dira Maulera, Bilbo, Donostia eta Gasteizetik aterata, Iruñea eta Donibane Garazin geldialdi bana egin ostean.

Aurretik duguna ez da makala: 31 egunean 400 km baino gehiago oinez (eta beste horrenbeste autobusez) Euskal Herrian zehar, euskararen erabilera bultzatuz eta kultura, osasuna, ekologia eta parekidetasuna balore bezala indartuz.

.

Zenbait datu

Nortzuk: Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira gazte parte hartzaileak. Gehiengoa bizkaitarra da, 45 gazte (%36), gipuzkoarrak 30 dira (%24), Nafarroatik 26 etorriko dira (%20,8), Arabatik 12 (%9,6), Lapurditik 5 (%4), Behe-Nafarroatik 3 (%2,4) eta Zuberoatik eta diasporatik bina (%1,6). Taldearen %57,6 emakumezkoa da (72 neska), %41,6 gizonezkoa (52 mutil) eta generoa ez zehaztea nahiago izan duen gazte bat ere badator (%0,8).

Nondik nora: Oraingoan, 32 herri zeharkatuko ditugu, (400 km oinez!), eta horietatik zazpik (beltzez markatuta) lehen aldiz ikusiko dute marea laranja! Maule, Pagola, Larzabale, Donibane- Garazi, Xabier, Irunberri, Urrotz, Iruñea, Gares, Añana-Gesaltza, Argantzun, Gasteiz, Araia, Zerain, Ataun, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Amaiur, Baiona, Urruña, Donostia, Getaria, Deba, Ekainberri, Lekeitio, Nabarniz, Gernika, Sukarrieta, Bermeo, Bilbo eta Getxo.

Lantaldea: Gazteekin batera, 30 lagunek osatutako lantaldea joango da: 2 koordinatzaile, 10 xerpa (begirale), 4 xerpa laguntzaile, 2 xerpa buru, 3 mediku, 2 erizain, 2 gidari, euskara teknikari 1, 2 argazkilari, kameralari 1 eta komunikazio arduradun 1.

GAUR, uztailak 1, hasiko da EuskarAbentura 2023
Gazteak bidean, aurreko edizioetako irudi batean.

GAUR, uztailak 1, hasiko da EuskarAbentura 2023

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude