Dilma Rousseff, kaleko borroketatik Brasil gestionatzera

Lula presidente izatera iritsi bezperetan ezagutu zuen Dilma Rousseff 2002an, “bere objetktibotasunagatik, zorroztasunagatik eta ezagutzagatik berehala nabarmendu zen”, esan zuenLulak. Presidentetza eskuratu ostean Energiako ministerioa eskaini zion Lulak, ondoren presidentzia ministerioa eta segidan Lularenn ondorengo bihurtu da, Brasilgo Gobernuko presidente. Lularen itzaletik askatzea izango du egiteko.

Rousselfen politikoa baino gehiago gestorea dela esaten dute bere hautagaitzarekin kritiko izan direnek. Brasilgo analistek esperientzia politiko falta nabarmentzen dute. Negoziazioetara ohitua dagoen emakumea da Rousseff, baina negoziazio politikoetara baino, negoziazio enpresarialetara.

Erlijiorik ez praktikatzea da oposizioak aurpegiratu dion beste kontu bat. Ebangelikoen artean adibidez (brasildarren %20 ebangelikoa da, Marina Silva Alderdi Berdeko presidentegaia tarteko) eragin handia izan du Rousseffen akonfesionaltasunak. Horregatik, hauteskunde bezpera hauetan Rousseff bere biloba Gabrielen batailoko argazkietan eliza batean ikusi ahal izan da.

Gaur egun hain perfil politikoa ez badu ere, etxean betidanik arnastu izan du politika, aita militante komunista baitzuen, jatorriz Bulgariako. Eta Dilma Rousseff bera, diktadura militarraren garaian (1964-1985),  Vanguarda Armada Revolucionaria Palmares indarkeria baliatzen zuen taldean jarduteagatik atxilotu eta kartzelatua izan zen. Ez da gertakari haietaz gehiegi idatzi Brasilen, baina bai Dilma Rousseff torturatua izan zela.

Langilea eta zorrotza muturreraino dela erakutsi zuen iaz Rousselfek, minbizi linfatikoaren kimioterapia tratamendua jarraituagatik ere bere agenda politikoarekin jarraitu baitzuen.

Portugesaz gain, ingelesa, frantsesa eta gaztelania dakizki. Caravaggio eta Matisse gustatzen zaizkio.

Datuak:

  • 135,8 milioi brasildar zeuden hauteskundeetara deituak
  • Dilma Rousseffen Langileen Alderdiak botoen %55,31 eskuratu du
  • Jose Serra PSDBko eskuindarrak, 44,69.
  • Absentzioa %20,2koa izan zen.MzY1OA==
Irudia | Dilma Roussef, Brasilgo Gobernuko presidentea | Zea | Creative Commons By SA