Diada eguneko hiru egunkari azal ikusgarrienak



Kataluniako egunkarien artean hiru aukeratu ditugu, azal ikusgarrienak dituztenak hain zuzen. El Punt Avui eta El periodico informazio orokorreko egunkariak eta El 9 Esportiu kirol egunkaria. Beste egunkarien azalak hemen ikus ditzakezu. Hurrenez hurren zera diote titularrek: “Egongo gara!”, “Entzun Espainia”, “Kataluniako kirolak estatu arrazoiak ditu”. Inoiz baino Diada jendetsuagoa espero den honetan, egunkari batzuek lotsarik gabe Kataluniako egun nazionalaren parte izatea erabaki dute.

Ausartuko al lirateke Euskal Herriko egunkariak horrelako azalak argitaratzen?

El Punt Avui: Arratsaldeko seiretan Gracia pasealekura joateko deia egin du.

El Periodico de Catalunya: Espainiari Kataluniako independentzia nahia entzuteko agindu dio eta independentismoak Bartzelonan bere indarra neurtuko duela.

El 9 Esportiu: Kirol alorrean ere estatu katalanaren beharra nabarmendu du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.