Daniel Craig-ek agur 007 munduko agente sekretu ospetsuenari

Daniel Craig-ek agur 007 munduko agente sekretu ospetsuenari –

Daniel Craig-ek agur esango dio James Bond 007 munduko agente sekretu ospetsuenaren paperari, urriaren 1ean, urte eta erdiko atzerapenez estreinatuko den “No Time To Die” filmean

Daniel Craig-ek agur 007 munduko agente sekretu ospetsuenariDaniel Craig aktoreak hiltzeko lizentzia duen 007 espioi ikonikoa interpretatu du hamabost urtez, eta bost filmetan parte hartu du: “Casino Royale”, “Quantum of Solace”, “Skyfall”, “Spectre” eta orain “No Time to Die”. Daniel Craig-ek bere James Bond aroa amaituko du film honekin, eta noski, une berezia da berarentzat. Filmaren estreinaldia Erresuma Batuan eta Latinoamerikako herrialde batzuetan irailaren 30ean izan da, gurean bihar, urriaren 1ean, pandemiak atzeratu duen estreinaldia, urte eta erdiko atzerapena hain zuzen ere. Daniel Craig-ek agur 007 munduko agente sekretu ospetsuenariLondresen egin zen aurre-estreinaldia, espero zen ponpox guztiaz, eta bertan, “Jende askok lan egin du nirekin bost pelikuletan. Film hauetako segundo bakoitza eta batez ere hau asko maite izan ditut”, komentatu zuen. Malkoak begietan zituela, Daniel Craigek ezin izan zuen emozioa ezkutatu. “Nire bizitzako ohore handienetako bat izan da”, azaldu zuen eskua bihotzean zuela. Daniel Craig-ek agur 007 munduko agente sekretu ospetsuenariBere hitzak txalo izugarriekin erantzun zituen estreinaldian bertan bildutako taldeak, lankide eta produkzioaren inguruko pertsonak batez ere, eta horrek argi utzi zuen grabaketetan izandako platoko giro eta harreman ona. Hemen argazkiak eta hemen trailer bi, eta James Bond-en papera uzteak dakarkionaz Graham Norton Show saioan esandakoak. Neure partetik Bond bikaina izan denaren aitortza. Daniel Wroughton Craig (1968ko martxoak 2) aktore ingelesa, 53 urte, Chester (Cheshire, Inglaterra). Our Friends in the North (1996) serie dramatikoa, Munich (2005) film historikoa, The Girl with the Dragon Tattoo (2011) misteriozko thrillerra eta Knives Out (2019) misteriozko komedia aipatu litezke bere filmen artean, baina batez ere James Bond, Casino Royale-rekin hasitako 5 film egin ditu saga famatsu honetan, 2006an izan zen hasera hura eta film honekin bukatzen du. National Youth Theatre-n trebatua, 1991n Guildhall School of Music and Drama eskolan ibilia, Craig-ek bere ibilbidea oholtzan hasi zuen. Zineman debuta The Power of One (1992) draman egin zuen eta arreta erakarri Sharpe’s Eagle (1993) telebistako gerrako drama historikoaren ostean. Ondoren, A Kid in King Arthur’s Court (1995) film familiarra, Our Friends in the North filmean agertupena, Elizabeth (1998) film biografikoa, Lara Croft: Tomb Raider (2001) akziozko filma, Road to Perdition (2002) eta Layer Cake thrillerra (2004). Casino Royale (2006) filmagatik nominatua izan zen aktore onenaren BAFTA sarirako. Quantum of Solace (2008), Skyfall (2012), Spectre (2015) eta No Time to Die (2021). Beste film batzuk hemen, The Golden Compass (2007) fantasia filma, Defiance drama historikoa (2008), Western Cowboys & Aliens (2011) zientzia fikzio filma edo Logan Lucky (2017). Ea hurrena zer dakarren. 

Bondek erretiroa hartzen du zerbitzu sekretua utzi ondoren, baina erraztasun bizitza eten egiten da Felix Leiter (Jeffrey Wright) CIAko agenteak gaizto misteriotsu bat (Rami Malek) aurkitzeko laguntza eskatzen dionean…

Daniel Craig agur 007 munduko agente sekretu ospetsuenari

Seriefiloa naiz.